Uraza sasoia


2006ko uztailaren 30an

Bero zakar hauetan edanaz ezin osa eta jateko gogo zipitzik ere ez. Honelakoetan baserritarrak nahikoa uraza edo letxu sortu ezinik ibili ohi dira. Tonaka letxu dabil gure errepidetan.

Milaka urte batzuk badaramazkigu uraza jaten. India aldetik ekarria, Mediterraneoko kulturen ur aparretan hedatu zen. Egipton, duela lau mila bat urte jaki estimatua zen eta garaiko aldaretako ikonografian maiz azaltzen da igebelar edo nenufareen aldamenean. Erroman izan zuen gero pagotxa, kana erdiko gerri moko finen eskariz barietateak hobetu ziren, estimuari eutsi eta zabalduz. Hortik egun ere letxu arruntari «erromatarra» deitzearena…

Gerriak kana osatzen eta mokoak txepetxarenak bainoago xorroxten ari diren garaiotan letxu aukera ederra dugu: berdeak, gorriak, kizkurrak, kizkurragoak, buru handiak, barbanak… Hauek denak bezatutako letxu makatzetatik datoz; milaka urtetan makina bat ortuarik hoberenetan onenak bereiziz egindako lana. Makatzok geure inguruan ditugu oraindik ere eta azkena jandako urazaren aldamenean jarriz gero antzik ezetz atzeman! Uraza jende hau Lactuca generoan biltzen da. Lactuca-k esne kolorekoa esan nahi du, hostoa edo zurtoina hautsiz gero esne antzeko izerdi lodia jariatzen baitu. Izerdi honekin «laktuario» sonatua egiten da, opioaren ordezko narkotikoa, lasaigarria, hipnotikoa eta onirogenoa. Botika hau erruz erabili da, lo harrarazteko eta larrutarako gogoa pizteko. Botikako beste drogen aldean ona da, ez baitu zeharkako kalterik eragiten. Letxu makatza, Lactuca virosa, topatzen baduzu hona laktuarioa sortzeko bidea: hostaila eta zurtoina txikitu eta 50 gramoko litro erdi bat uretan jarri, berotu baina irakin gabe eta zortzi bat orduz honela eduki, iragazi eta horko ur arrea berriro berotzen jarri; ur guztia lurrindu eta goma ilun baten antza duenean hoztu eta jaso. Surik gabe erre behar da, hautsa egin eta tabakoari gehitzen zaio nahastuta edo pipatxoetan. Tamainan hartuta eragina ederra da, pasata hor ibiliko zara ez zerurako ez larrutarako.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude