Baionako portua Frantziako Estatuko onenetarikoa

  • Baionakoa da Euskal Herriko hiru portuetako bat eta aurten Frantziako Estatuko lehen portua izan daiteke kalitatean, segurtasunean eta ingurumenean onarpena lortzen, bere portuko jarduerengatik. Euren ahalegin guztiak helburu hauetara zuzenduta daude. Bere deszentralizazio prozesua ere abian da, Akitaniako Eskualde-Kontseiluaren alde.

2006ko uztailaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Baionako portu komertzialak 2006 urte honetan ziurtagiri hirukoitza lor dezake portuko jarduerengatik, kalitatean, segurtasunean eta ingurumenean. Lapurdiko hiriburuko Merkataritza eta Industria Ganbarak egin duen 2005eko portuko jarduerei buruzko txostenean ikus daiteke hau. Euskal portu-azpiegitura honetako arduradunen ahalegin guztiak helburu hauetara zuzenduko dituzte.

Egun, portuaren deszentralizazio prozesua ere abian da, Akitaniako Eskualde-Kontseiluaren alde. Urtea amaitu baino lehen buka liteke prozesu hau. Hala balitz, neurri honekin etekina aterako lukeen Frantziako Estatuko lehen portuetakoa izango litzateke. Ondorioz, urte hau funtsezkoa da Lapurdiko portuaren arduradunentzat, euren helburuetako batzuk lor baititzakete.

Baionako portuak, Pasaia eta Bilbokoarekin batera, Euskal Herriko portuetako merkataritza-azpiegitura nagusia osatzen du, bertatik igarotzen dira atzerritik datozen zein gure herrialdetik kanporatzen diren gaiak. 2005eko ekitaldi osoan, hiru euskal portuek 42 milioi tona baino gehiago mobilizatu zituzten. Bilboko portua da lehena 33,2 milioi tonekin, Pasaiakoak 5,3 milioi tona mugitu zituen eta Baionakoak ia 4 milioi tona.


Produktu batzuen izugarrizko igoera

Baionako portuak 2005ean ia 4 milioi tona mugitu zituen. Produktu batzuen izugarrizko igoera ikusi du eta beste batzuen jaitsiera. Hala ikusten da Lapurdiko hiriburuko Merkataritza- eta Industria-Ganbarak emandako datuetan. Materia exotikoen salerosketa %48 igo da, betuna %44,3, elikagaiak %22,23, petrolioaren deribatuak %10,88, produktu kimikoak %8,47...

Hala ere, altzairua, artoa eta sufrearen salerosketak gutxitu egin dira. Altzairuaren kasuan, Añon Taldearen ijezketa berri batzuk atzeratu dira (500.000 tona). Hala ere, baikor dira urte honetarako, beti ere A Coruñan, Año Taldearen Egoitzan, bigarren ijezketa unitate bat habian jartzen bada. Honek itsaso bidezko 2006ko esportazioak indartuko ditu. Artoaren kasuan, lehortearen ondorioz Espainiako hego-ekialdetik inportatu zen, eta hau kamioez egiten da, itsaso bidez egiten denaren kaltetan.


Aurreikusitako inbertsioak

2006 urte honetan zehar, hainbat inbertsio aurreikusi dira, kalitatean, segurtasunean eta ingurumenean hobetzeko helburuak lortzeko bidean. Zentzu honetan, inbertsio batzuk portualdea ixtera behartzen duten segurtasun arau internazionalak abiaraztera zuzenduta daude. Beste batzuk Blancpignon eta Saint-Bernard-en sarrerak hobetzeko eta egokitzeko erabiliko dira; suteentzako sareak indartzeko eta Balea eta Saint-Bernard atoiontzientzat gune berri bat sortzeko.

Bilbok bere marka hautsi du eta Pasaiak murriztu
Bilbo eta Pasaiako portuen jarduerak 2005ean oso desberdinak izan dira. Bilbokoak azken hamabost urteotako marka historikoa hautsi du, 33,2 milioi tonako salerosketekin, 2004an baino %2,25 gehiago, eta Gipuzkoako portuak 5,3 milioi tona izan zituen, aurreko urtean baino %5,4 gutxiago.

Bilboko portuak azken hamabost urteotako jardueran maximoa lortu du. Hala, 2005ean merkataritza garraioan marka historikoa lortu du 33,2 milioi tonekin, 2004an baino %2,25 gehiago. Gehikuntza hau estatuko portuen batez bestekoa baino gutxiago da, nahiz eta portuko salerosketa atzeratu zuen abenduko eguraldi txarragatik izan. Izan ere, hurrengo hilabetean, 2006ko urtarrilean, %12,5 baino gehiago igo zen. Bizkaiko portu honen merkataritza salerosketen erdia baino gehiago Atlantikoko Europatik dator, %53a hain zuzen. Txinarekiko harremanak ere aipagarriak dira. Zehazki, 2005ean Asiako erraldoia bigarren merkatu handia bilakatu zen, Britainia Handiaren ondotik, etorburu eta helburu nagusia baita. Azkenik, ibilgailuen garraioa ere azpimarragarria da, %190 igo baitzen. Bizkaiko portuak 97.600 ibilgailu berri mugitu zituen, horietatik %78 inportazioan eta %22 esportazioan.

Pasaiako portuak aldiz, merkataritza salerosketak %5,4 murriztu zituen 2005ean. Hiru arrazoi izan dira honetarako: munduko siderurgia-merkatuaren jokabide arraroa, CLH enpresaren terminala ixtea eta ibilgailuentzako silo berria egin izana. Gipuzkoako portu honek 5,3 milioi tona mugitu zituen. 2005ean mugitu ziren salgai gehienak siderurgikoak izan ziren, 3,3 milioi tona, aurreko urtean baino %1,1 gehiago eta guztiaren %61,64 izan ziren. Beste gai batzuk hauek izan ziren: ikatza 748.833 tona; ibilgailuak 299.865 tona; zerealak 209.942 tona, %162ko igoerarekin; eraikin-gaiak 149.842 tona; eta zura 81.582 tona.

Ez da ahaztu behar Pasaiak, neurri batean, arrantza-portua izaten jarraitzen duela, nahiz eta jarduera hau sektoreak jasaten duen egoera latzaren ispilu izan. Arazoak ugariak dira: antxoa erreserbak desagertzea eta kalak ixtea. Honek 2004ari dagokionez %9ko murrizketa ekarri du.


Azkenak
Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Eguneraketa berriak daude