Leihotikan: «Nerabeak asko identifikatzen dira hardcore melodikoarekin»


2006ko uztailaren 16an
Hardcore melodikoak oso gogor jo zuen Euskal Herrian 90eko hamarkadan, baina halako oso talde gutxi sortu da.
Ez zen islatu taldeetan eta ia ez dago euskarazkorik. Musika estilo honek oso jarraitzaile fidelak ditu, baina hemengo taldeak ez dira kanpokoak bezala tratatu, agian konplexu asko ditugulako. Gaur egun zaharkitutzat hartzen da eta beste estilo batzuetara jotzen da.

Batzuek diote hardcore melodikoa, batez ere, nerabeendako dela…
Ez dugu uste musikak adin konkreturik duenik, baina bizitasun handiko musika da eta nerabeak asko identifikatzen dira hardcore melodikoarekin. Horrek ez du esan nahi azalekoa denik, heldutasun handiko letrak egiten dituzten talde asko daude.

Melodiak protagonismoa izatea ezinbestekoa da?
Melodia gure kantu gehienen ardatza da. Saiatzen gara ahalik eta ongien egokitzen musikari edo hitzei. Baina ez dugu uste ezinbestekoa denik hardcore edo punk rock kantuak egiteko.

Hardcorea askotan da existentzialista eta kritikoa, baina umorea ere barra-barra daukazue.
Zerbait adierazten saiatzen gara: sentimenduak, salaketak… eta topikoetatik aldentzen. Inguruan gertatzen denaren gainekoak dira, gure bizitzetan oinarritzen dira. Helburua da zure barrura eta ingurura begiratzera eta hausnarketa egitera bultzatzea. Gizartea, gizakia, maitasuna, euskara...

Laugarren diskoa duzue. Zein bilakaera izan du taldeak?
Musika estiloan aldaketa nabarmenik ez dagoen arren, orain gauzak askoz argiago ditugu, batez ere grabatzeko eta konposatzeko orduan, eta askoz hobeto jotzen dugu. Hasi ginenean ez genuen pretensio handirik, baina gaur egun taldeak eta musikak bizitzaren alde garrantzitsu bat betetzen du.

Iluntasuna goraipatzen al duzue?
Kantu baten izenburua da. Iradokitzailea dela uste dugu. Batzuetan zenbat eta gutxiago jakin zerbaiten gainean, orduan eta zoriontsuagoak izaten gara.

* * * * * * * * * * * * * * * * * *

Ilunago, ederrago
Leihotikan
Gor diskak
Iraupena: 41' 11''
11,45 euro


Melodiaren eta abiaduraren bizirauleak

Orain dela 15 urte askok ez zuten uste hardcorea melodikoa izan zitekeenik, baina AEBetatik etorritako doinuek posible zela egiaztatu zuten. Horren errua batez ere Bad Religion, NOFX, Pennywise eta antzekoek izan zuten. Euskal Herrian Jabi Saiesek gidatutako Ezin Izan izan zen aitzindaria, eta oso talde gutxik jarraitu du haien bidea. Leihotikan iruindarrek 10 urte bete dituzte eta honako hau laugarren lan luzea dute. Melodien protagonismo handia eta kantu azkarrak diskoaren oinarria diren arren, badira bestelakoak ere: punk-rocka (Zain), hardcore gogorragoa (Baztertua, Plastikozko izar berriak) edota pop-rocka (Ilunago, ederrago), adibidez. Baita Ezin Izanen No oirás abestiaren bertsioa ere. Hitzei dagokienez, nahikotxo landu dituzte eta pentsarazi, amorrarazi eta barrea eragin diezazukete.


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude