Gorrihitz


2006ko uztailaren 02an

Eskerrak ez dudala Xuxen programarik ene ordenadorearen sabelean. Zer gerta liteke orduan Iparraldeko hitz soil hauekin? Guztiz gehienak bastante inkorrektoak dira ortografia alorrean. Ene gaurko Ttakun hotsaren tituluak berak ez luke zuzentzailearen haserrea gaindituko. Metaforek ez dute baliorik alabaina, hitzak egokiak ez baldin badira.

Egunero ikasten da, eta zorionez, egunero ere ahanzten.

Laneko lagun bat Xuxen adina kexu gurutzatu nuen behin pausa-gunean: oraiko gazteek zioen, partikularki banlieuetako beltzaranek ez dute ezer errespetatzen. Hiraren arrazoiaren oinarrian rap testu bat zegoen, zeinetan abeslariak Napoleonen harritailuaren oinetara pixa egingo zuela mailukulunkatzen zuen.

Inazioaren aipamenak oroitarazi dit lantokiko goizaldeko solasaldia. Normala zitzaidanez galdezka zebilkidan terrenta, eta nik bai, normala zitzaidala, Napoleonek esklabotasuna berriz legeztatu eta Europan gerla gorria hedatu zuelako, 1813ko Leipzigeko Nazioen Batailan Europar aliatuek garaitu zuteneraino. Baina argi zenez, ideien aldetik hitzenetik bezainbat, koadratua eta xuxendua izan behar nuela pentsatzen zuen, kafe kikarako azken ttantta hurrupatzen zuela.

Napoleon korsikarra ederki mintzo zen. Aurkariak baizik ez zituen. Armada Handiarekin, Harispe gurea buru, aurkariak larderiapean atxikitzen zituen eta noski kontuz ibiltzen, landerra edonondik etortzen ahal zitzaiolako. Amets europarrarekilako diktadorea zen Napoleon. Ez lehena, eta zorigaitzez, ez azkena. Lankideak takoi luze meheak gela zolan klaskaraziz bakarrik utzi ninduen, gogoeta eta eman nion itxuraz kezkatua. Solaskideak bere sinesteen araberako erantzuna espero zuen. Baina piztiak asetzeaz aspertua nintzen. Eta Napoleonen harritailuetan raperoek pixa egin dezakete, Baionako karriketan zakurrek kaka burrustan bezain ausarki.

Funtsean iragana ez da sakratua, ardura sakralizatua den arren. Boterean dauden ideologiek dute iragana sailkatzen, balioztatzen, garbitzen, bereizten eta bizi hazten. Bakoitzak, iraganarekiko aske beharko luke, bakarretan gurasoen heriotzak familiaren historiarekilako hariak mozten dizkigun bezala. Bestela ezin da aurrera egin, iraganaren zamak lehertzen gaitu. Haur geratzen gara betiko. Eta solasaren baldintzak plantan jartzen hasteko handitu beharko dugu. Perpausak xuxendu, etsaia edo aurkariaren antzeko eleak ezabatu, gramatikalki zein ortografikoki perfektuak izanagatik.

Euskal Herrian aspalditik iraganaren zamak bizkarrak apurtzen dizkigu, eskuak burdinaz lotzen eta orainaren irudikatzetik, bake eta elkarrizketazko gaurkotasun minbera hau adibidez, trabatzen. Haurridetzat onar ditzakegun auzoak ikus ezin zaizkigu. Itsu gabiltza, iraganaren eta iraganeko zauri-minen izenean. Nonbaitik ere, mende ahituetako sufrantzak baizik ez ditugu aintzakotzat hartzen, Etxepareren olerki friboloak edo Oihenarten klasikoak baztertzen ditugula deblauki. Hori bai, azkarrak garela, etsaiek egin dizkiguten sarraskiak zerrendatzen. Euskalduna malenkoniatsua da, bere buruari bihurtzen ez dion ironia eta irrirako jaiduraren maskara pean. Herrialde zaharren malenkonia dugu.

Garai sinesgarriagoetara lehiatzen ari gara.

Bada gauza bat lehenbailehen egitekoa duguna, irudi zait Nicole Kidman entzuten dudala Eyes Wide Shut filmeko azken eszenan: gure lurraldeen destinoaren pentsa-baliabideak aldatzea. Naif airea dauka ene erranak, ez da zuzena, baina askoz hobe bizitzen da edonor, etsaiaren partez, anaia, arreba edo ahizpa bat daukanean begiko.

Urdin izar eta gorrihitz dago, jaits ahala.


ASTEKARIA
2006ko uztailaren 02a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude