Gerrako patata tortilla

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Espainia errepublikarra, 1938. Otsaila amaieran Teruel erori da nazionalen eskuetan. Eta berehala Francoren ejerzitoko lau taldek, Pirinioetatik hasi eta Levanteraino, errepublikarren posizioak erasotzen dituzte lurrez eta airez. Errepublika zatituta dago, isolatuta, armaz hornitzea gero eta zailagoa da, eta elikagai falta ere gero eta nabarmenagoa. Gosea nagusitzen ari da, hirietan bereziki. Parkeetako usoak eta kaleetako katuak desagertzen ari dira, oiloak patioetan hazten dituzte eta barazkiak balkoietan.

Lehengaien faltan, irudimena landu behar da sukaldean; Radio Amanecer-ek errezeta bereziak eskaintzen dizkie etxekoandreei, Leonor Pareja La Cocinera Ideal-en eskutik. Esaterako, arrautzik eta patatarik gabeko patata tortilla nola egin azaltzen du Leonorrek: Lehenik, laranjak zuritu, «baratze valentziarrak eskaintzen dizkigun laranja ederrak», eta azala eta mamiaren arteko zati zuria ordu pare batez gatzatutako uretan beratu. Ondoren, patata balitz bezala frijitu. Arrautz irabiatua ordezkatzeko, ura eta irina nahastu eta kolorante pixka bat gehitu ondoren, dena nahastu eta alde batetik eta bestetik frijitu. «Familiak eskertuko dizu» esanez amaitu zuen errezeta Sukaldari Idealak.

Bigarrenerako arkume txuletak nahi izanez gero, Leonorrek prest zuen formula: «Hor jarraitzen duzu, lagun? Hor zaude, lubakitik nire ahotsa entzuten duzun soldadu maite? Besarkada bat guztientzat. Orain hel diezaiegun txuletei. Nola demontre egin ditzaket txuletak haragirik gabe? galdetuko duzue. Bada, oso erraza da: algarrobo-lekarekin pure lodia prestatu, ogitan albardatu eta frijitu egin behar da. Benetako txuletaren forma ere eman diezaiokezu eta makiltxo bat sartuta hezurra eta guzti izango duzu».

Baina Leonor Parejaren errezeta izarretako bat Merluza a la Evacuada da. Horrela presta daiteke legatza, legatzik gabe: «Valentziako Albuferako arroz paregabea egosi behar da, lehortu eta pasta trinkoa osatu arte. Orduan legatz xerraren itxura eman, albardatu eta legatza balitz bezala frijituko dugu».

Sukaldaria entzuleei optimismoa kutsatzen saiatzen zen, baina baikor izateko arrazoi gutxi zuten haiek. Oinarrizko elikagaiak errazionatuta zeuden, errazionamendu txartelak faltsifikatzen ziren, batzuek euren hildakoak ez zituzten deklaratzen haien kupoiak erabiltzen jarraitzeko, estraperloa nagusitu zen prezioak izugarri garestituz...

Bitartean, alde nazionalean kafetegietako sasi-estrategek zioten Francok ez zituela oraindik etsaiaren gune populatuenak konkistatu, hain zuzen, ez zuelako nahi. Euren ustez, indarra soberan zuen Ferrolgo gizon txikiak, baina alde errepublikarrean pilatuta zeuden masa gosetiak karga handia lirateke.

Hala ere, 38ko negua pasa eta udaberrirako, Caudilloak gune populatu garrantzitsuenetakoa begiz jota zeukan: Leonor Parejari arroz eta laranja ederrak ematen zizkion Valentzia.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *
Arrastoak

Maia erleak 30 urte bete ditu. Erle hiperaktiboaren marrazki bizidunetako bertsioa 1976an sortu zuten Seiji Endo eta Hiroshi Saitok Nippon Animation estudioetan. Baina Maia askoz zaharragoa da. Marrazkiak Waldemar Bonsels alemaniarrak 1912an idatzitako Die Biene Maja nobelan oinarritu ziren, eta liburua ere mito klasiko baten egokitzapen librea da: Maiak Zeus ase ezinarekin topo egin eta euren harremanetik Hermes jaio zen -Merkurio, mitologia erromatarrean-.

Maiaren espiritu libreak belaunaldi oso batean eragina izan du. Horren lekuko dira azken urteotako gertakizun hauek: 1996an sei intsumiso atxilotu zituzten Bilbon, Maia erlez mozorrotuta eta festa giroan Gobernu Militarrean sartu zirenean; milurteko ospakizunetan, Vienan, Verdiren Nabucco operaren bertsio berria estreinatu zuten, baina ekitaldia liskarrean amaitu zen babilonioek Maia erlez jantzita irtetea erabaki zutelako. Ahaztezina da, gainera, Karel Svoboda Txekiako pop izarrak konposatutako sintonia; Berlingo azkeneko Love Parade ezagunean, abestiaren tecno bertsioa izan zen arrakastatsuenetakoa.

Batzuek ez zuten erlearen mezua ulertu eta 1999an Ricardo Saénz de Ynestrillasen inguruko Abeja Maya talde ultraeskuindarreko 9 kide atxilotu zituzten Katalunian, eraso arrazistengatik.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude