Gabriel Aresti I


2006ko uztailaren 2an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
«Ikasketak jarraitzera Deustuko jesuitetara itzuli nintzenean ezagutu nuen Aresti. Deustuko taberna batean bildu ginen inoiz. Bere bizitzako azken hilabeteak ziren. Euskaraz ez zuen erraztasunik eta erdarara pasatzen ginen. Harri eta herri irakurri ondoren bera zen nire heroia. Haren osasuna eta Bilbon bizi zuen bakardadea kezkatzekoak ziren. Damu zen, handik alde egin ez zuelako. Bilbok hil egin zuela aitortzen zuen. Ordurako Nire aitaren etxea defendituko dut eta horrelakoetatik urruti nengoen ni. Nahiago nuen askozaz Bob Dylanen maldan behera, like a rolling stone. Baina gizon hari, Gabriel Arestiri zor genion dena gure belaunaldiko euskal idazleok. Bera izan zen idazkerara eta askatasunera abiarazi gintuena. Berak idazten zuen hitz bakoitza indarberrituta gertatzen zen, hizkuntza berrasmatu bat. Berak erakutsi zigun kultura eta askatasuna zabaltzea hizkuntza berri bat osatzea dela. Berak predikatu zigun ikuspegi estetikoa ez zela aski, beharrezko zela justizia sozialak bultzatutako hitza».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude