Net Hurbil: Txernobil inguruan paradisu bitxi bat gizakiei debekatua


2021eko uztailaren 19an
Txernobileko infernu pozoituan datza munduko natur erreserbarik txikiena». Ihar Byshniou ornitologoak izenburu hori ipini dio Txernobiletik gertu, Bielorrusian dagoen eskualde kutsatu eta debekatuan egin duen egonaldiaren kontakizunari.

Inon publikatu gabekoak edo oihartzun txikiegia eragin duten lanak argitaratzen ditu Index on Censorship (Zentsuraren Aurkibidea) aldizkariak. Bere web gunean aurkituko dugu Byshniou zientzia gizonaren erreportaje hori, 2004an Ukrainako mugan dagoen Polesia eskualdean burutu zituen egonaldietan ikusitakoak kontatuz idatzi duena. Biziaren paradoxa erakusten digu: Txernobileko zentral nuklearrak eztanda egin eta hogei urteren buruan, inguru haiek gizakiarentzako pozoitsu diraute, baina aldiz, gizakiz hustutako eskualde hartan natura bere basati osoan ari da garatzen.

2004ko maiatza bukaeran joan zen estreinako aldiz Byshniou Polesiako zona debekatura. Azken checkpoint edo kontrola zeharkatu Babchyn-en eta hogei minutu beranduago ezustekoarekin egin zuen topo biologoak: zerri basati talde bat bide bazterrean lasai, zerrama, txerrikumeak eta urteko zerri gazteak. Zoo handi batean zegoela iruditu zitzaion, baina animalien eta gizakiaren artean sarerik egon barik. Urteak zeramatzan Byshniouk Bielorrusian paraje birjinen bila, gizakia iritsi aurretik bezala dauden baso, zelai eta zingira bila, eta hala ere, ez zuen sekula aurkitu beregandik horren hurbil horrelako zerri-saldoa hain lasai bazkatzen.

«Horrela hasi nituen nire ibilaldiak -dio Byshniouk- duela 20 urte gizakiak eragindako hondamendirik handiena gertatu zen lurretan. Gaur egun, 12.000 kilometro alanbrek bereizten ditu gizakiak eta erradiazioa, baina baita ere erradiazioak kutsatutako animaliak eta gainerako mundua». 1988an Txernobil ondoko 30 kilometroko inguruan Polesiako erreserba ezarri zuen Bielorrusiako gobernuak. 2.500 kilometro karratu ziren hasieran, eta horretarako 54 baserri kolektibotako jendea bertatik atera zuten. 1993an eremu hori beste 215.000 hektareatan handitu zuten. Babchyn izeneko herrixka hustua prestatu zuten zientzialariek erradioaktibitateak naturan dituen ondorioak aztertzeko.

Alanbre-sareak inguratzen du zonalde debekatu hau dena, baina biologoaren iritzian hesi hori gehiago da animalientzako babesgarri oztopo baino. Argazkiak egiten hasi eta berehala ohartu zen: basahuntz talde baten fotoak egiten ari zela, izutu eta ihesi joan ziren hesirantz... eta bat-batean desagertu. Nolaz? Herdoiltzearekin ugaritu diren zulo eta atakak ondo kontrolatzen dituzte abereek.

Parke hau era guztietako animaliaz beteta omen dago gaur egun. Batzuk jaberik gabe libre geratu diren animaliak dira: zerri, oilo, zaldi eta abar. Beste batzuk, lehendik zeuden animalia basatiak baina gizakirik ezean asko ugaritu direnak: klase guztietako hegaztiak, azeriak, azkonarrak, basahuntz eta sarrioak, altzeak... Otsoak ere lehen baino gehiago ikusten dira. Eta hori gutxi balitz, duela hiru mende parajeotatik desagertutako hartza azaldu da berriro.

Eta zer gertatu da erradiazioekin? Kutsadurak zuhaitzetan eragin handiegirik ez duela izan dirudi. Itxuraz, aspaldiko garaietan bezala ikusten dira hemengo haltza, urki, pinu eta haritzak. Baina ondo erreparatuz gero, Txernobileko erreaktoretik tierra hauetara iritsitako kutsaduratik %80 zuhaitzetan dago eta %20 lurrean. Oihanak gehiago bereganatzen ditu isotopo erradiaktiboak zelaiek eta soroek baino. «Haritzak dira erradiaktibitate biltegi perfektoak» dio biologoak.


Adan eta Ebarik gabeko oihana

Parajeotatik baserritarrak eraman zituztenean, ondoko urteetan soro guztiak belar, sastraka eta zuhaitzez bete dira. Horiekin batera ugaldu dira altzeak, oreinak eta orkatzak, eta horiekin batera harrapariak: azeriak, otsoak, eta beste. Gizakientzako debekatuta dauden errepideak abereen bidezidor bilakatu dira. Byshniou ornitologoak maite du bide horietatik gauez ibiltzea, bizitza basatiaren irudiak ikuskatuz. Egokitu izan omen zaio erbi bat bere kumeari titia ematen ikustea.

Horrelako ekosistema batean, otsoak izan behar nagusi. Ordaina, gizakiaren menpeko aziendek pagatu dute; kontrol-guneetan guardiek zeuzkaten katu eta zakurrak pixkana desagertzen joan dira... Otsoa izan da, jakina. Eta otsoarekin aurrez aurre tupust egitea agitua zaio behin Byshniouri. «Pripiat inguruko urtegiko animaliak ikuskatzen ari nintzen, gain batetik argazkiak egiten hango padura ederrei. Eta otsoa azaldu zen oharkabean errepidetik, zakur gris handi bat legez, nigandik 20 metrotara. Patxadaz eta triste antzean begiratu zidan. Begira eta begira, zuzen begietara. Animalia basatien artean begietara erreparatzeak erronka adierazten du. Ez nion eutsi: ni ez naiz hemengo nagusi. Bizkar eman gabe 20 bat metroz egin nuen atzera, eta gero alde. Otsoak han segitu zuen».

Beha egoteko pazientzia edukiz gero, katamotzak ehizan ikus omen daitezke hemen. Edo azkonarrak jolasean eguzkipean. «Horren berri Europako bizitza basatia kontatzen duten XVIII. mendeko liburuetan irakurrita nekien orain arte». Baina orain azkonarren ondoan bizi dira mapatxeak ere, XX. mendean Estatu Batuetatik honantz ekarri eta bertan gozo daudenak.

Uretako dortokak ere asko ugaritu dira. Dortokak, dinosauruen garaikoak izaki, beren historian milaka hondamendi gainditu dituzte, eta Txernobilekoa izan da orain arte azkena. Biologoaren esanetan «hondamendiari esker, horrelakorik esatea paradoxa ez bada, Txernobil ondoan dortokentzako paradisua sortu da. Bizi basatiaren beste osagai askorentzako ere erabil dezakegu 'Txernobileko Parasidua' esamoldea».

Udazkeneko ehiza garaian, Bielorrusiako zoko hau ahate, antzara eta gainerako hegaztiz mukuru egoten da. Denentzako ura eta janaria bada; eta jenderik ez. Inork ez du tiro egiten hemen. Neguan berriz, biologoak dozenaka ikusi ditu erbinudeak, igarabak, azeriak, eta abar luzea. Soro eta baratzetan, bestalde, oraindik zutik daude sagarrondoak eta beste fruitu-arbola asko. Haien igaliak nork jango badago oihanean. Abandonatutako herri eta baserriak, berriz, bizileku eta habiatzat hartu dituzte, lau hankakoek bezala hegaztiek.

Etxe hutsak ikusitakoan jabetzen da biologoa paradisua dirudiena gizakiarentzako infernu gorria dela. Txernobilekoaren ondoren 485 herri hustu zituzten Bielorrusian, eta horietatik 70 betiko daude lurperatuta.

Erreportajearen bukaeran, Ihar Byshniou horietako baserri hustu batean barneratu da. Biologoa barrura sartzean, bertan zegoen habiatik buztangorri-kumeak ihesi joan dira leihora; eta han ikusi ditu kumeak kristalaren alde batetik eta kanpoan dabiltzan buztangorri gurasoak beste aldetik. «Kristal horrek milaka urtez iraungo du eta guk beste aldetik ikusi beharko dugu natura nola ari den bere burua garbitzen urtetik urtera gizakiaren kutsaduratik. Honek badu bere alde garratza: hemen dute etxea buztangorriek, kirikinoek, bisonteek edo zerri basek, baina gu berriro hemen ezingo gara sekula bizi».

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


2024-09-23 | Xuban Zubiria
Analisia
Alemania ekialdeko hauteskundeetako irabazleak: ezkerreko BSW eta (batez ere) eskuin muturreko AfD

Boto gutxi tarteko gailendu zaio Olaf Scholz lehen ministroaren SPD alderdia eskuin muturrari Alemania ekialdeko Brandenburgoko hauteskundeetan. Turingia eta Saxoniako porroten ostean Brandenburgoko emaitzak arnasa eman dio Scholzek zuzentzen duen “semaforoaren”... [+]


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 274 hildako eta 1.000 zauritu baino gehiago eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 274 pertsona hil dituzte eta 1.024 zauritu, Libanoko osasun miniterioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


2024-09-23 | ARGIA
Ultraeskuinari justu-justu hartu diote aurrea sozialdemokratek Branderburgoko hauteskundeetan

1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


Eguneraketa berriak daude