Larruaren bestaldea


2006ko ekainaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Da Vinci Codea irakurtzen ari nintzela harrapatu nau Inazio Mujikaren artikuluak. Adiskidea literaturaz ari zen, denbora pasako literaturaz hain zuzen, berak zutabearen minean metafora ederra josten zigula. Zer pentsa eman didatela aitor dut, bai batak eta bai besteak. Izpiritua alha ibili zait asteburu osoan, alha, Larrun mendian dabiltzan pottoka lasaien antzera. Eta ez dut aski belarrik eduki arras asetzeko.

Gustatzen zait, ezpainak tolestuz eta agian gorakoitasunez batzuetan, erraza deitzen dugun literatura. Ene ametsa da. Idaztea behintzat. Zaila da ardura denbora pasako literaturaren kometitzea Piarres Lafittek zioen eran, literatura krimen bat bailitzan, izkiriatzaleak denbora pasa zer den ez dakienean eta daukan denbora libre apurra paper belzten higatzen duenean. Gainerakoa, lanean. Baina galtzen ari naiz, nahi nuelako erakutsi moda segitzen nuela Da Vinci Codea leitzen ari nintzela agertzean.

Euskal kultura izendatzen dugun zurrunbiloan gehien maite dudana ez da preseski denbora pasako literatura, ez dut eskutik utziko ordea, baizik eta metaforak erabiltzeko gure ahalmen kolektibo zoragarria, gaiak minberatzen direnean. Eta jakina Euskal Herrian gai guztiak minbera dira. Inazio Mujika ttakunkideak auto zirkulazioaren eta gidatzeko baimenaren irudiak baliatzen ditu bizi dugun tregoa edo menia egoera honen aipatzeko: nori da prioritatea? Zeinek ez du gerrikoa lotu?

Erakunde armatuak urteetan ito gaitu bere ekina justifikatzeko metafora bukolikoekin, batean mila pusketan hautsi dupina, bestean labetik sutan ateratako urrezko giltza eta nik dakita zer gehiago. Haien agirien orrialdeak imajinazioaren pindarka sotilaren adibide galantak ziren. Baina hitzen bestaldean gordetzen zena ulertzeko eliza sainduko exegeta izan behar zen, ekintzen atzealdekoa aldiz, larruetako zuloak kontatuz, aise konprenitzen genuela.

Hartu dugu guk ere, ondorioz, zeharka eta metaforaz mintzatzeko ohitura. Behialako eliza sainduaren menpekotasunetik erdietsia genuenaren ildotik, egiaz. Baiki, metaforak ederrak dira eta dena da metafora, errealitaterik gordinenean txertatua uste dugun eguneroko bizitza barne. Ihesik ez daukagu. Ez dakit zein gaztelar idazlek zioen -la vida es un sueño- ez nago segur perpausa gramatikalki ongi dudala. Lagunek zuzen biezadate. Ametsa metafora da. Metafora ametsa da, noiztenka amets gaiztoa baldin bada ere.

Metaforak halaz, ametsak bezala interpretatzekoak dira. Zientzia okultoak, zentzurik ugarienean, premiazko suerta daitezke. Da Vinci Codean bezala pixka bat. Bistan dena, erakunde armatuaren 666 agiriak ez dira apokalipsiaren testuak, eta interpretazioa ardura, berez doakie. Geronen interpretazio-saioak dira maiz ilunak. Ez baikara ausartzen, aditzen biluztasunean bermatuz, bata-bestearekin solastatzera. Larruaren bestaldean ez dago inor, ez dago ulertuko gaituen inor, ez dago jujatuko ez gaituen inor. Balizko errudunak gara eta Bezu Fache gibeletik larderiatsu datorkigu.

Baina... tregoaren hasieraz geroztik, derragun, toteltzen gaituzten bilo kordelak ahotik kenduz, gozo dela bizitzea Euskal Herrietan, tregoa baino armen behin betirako baztertzea hobetsiko zen arren. Baina... urratsa egina da. Tregoak euskaldun gisa, sinpleki, pozten gaitu. Euskalduntasunaren zoriona dasta dezakegu hondarrean. Sekula gertatu al zaigu horrelakorik? Arazoak ez direla konponduak? Eiki: noiz dira bada arazoak oro konponduak? Beti izan da astean ostiral bat. Edo bi bakarrentzat.

Prefosta.


Azkenak
HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Eguneraketa berriak daude