Carmen Gallastegi: "Irabazi kalkulu eskasak egin ditugu"


2006ko maiatzaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskadi saria jaso berri duzu. Lan aitzindaria egin duzula adierazi dute, «eredu bioekonomikoak arrantza sektoreari aplikatzen» asmatu duzula.
Doktore tesia egin nuen. Konturatu nintzen gure itsasoan bazirela aktibo batzuk erabilera librekoak. Arrantzaleek antxoa, legatza, bakailaoa harrapatzen zuten barkua eduki beste beharrik gabe. Esan nahi dut, itsasora joan eta arraina harrapatzen zuten, itsasoaren erabileragatik ezer ordaindu gabe. Itsasoa da faktore bat, naturak ematen duena. Zer ari zen gertatzen, ordea? Erabilera libre denean, behar baino gehiago harrapatzen dela, hau da, ekonomiak edo ikuspegi sozialak aginduko lukeena baino gehiago.

Beste faktore bat, itsasoaren erabilera, pagatu beharrik izan gabe.
Hori da. Gasolioa pagatzen da, arrantzaleei pagatzen zaie, baina ez itsasoaren erabilerarik. Hortaz, ahal den gehien harrapatzeko joera dago. Horren balioa ez da barneratzen. Horretan, ekonomilaria biologoen lanetara begira hasi zen, haien eredu soilenak hartu zituen eta osagai ekonomikoa erantsi zien. Biologoek zioten: «Legatzaren stocka ehuneko laukoa baldin bada, urtean ehuneko lau horixe harrapatu eta iraungo du espezieak. Hazten den beste harrapatu behar da, ez gehiago». Ekonomilaria, berriz, ohartu zen: «Biologoak ez dute materia primaren balioa kontuan hartu, ez arrantzaleen soldatarik, gasolioaren kostua... Zer gertatuko litzateke aldagai ekonomikoak sartuz gero?

Horixe zure azterketaren abiapuntua, hortaz.
Bai. Biologoen eredu agregatuak hartu eta aldagai ekonomikoak erantsi. Prezioak, soldatak, irabaziak, deskontu-tasak... Konturatu ginen arrainak ez duela aldi jakin bat bakarrik irauten; alegia, arrainak urteetan irauten du. Ondorioz, dinamikan askatu behar genuen problema. Biologia genuen, batetik; ekonomia, bestetik eta, gainera, osagai dinamikoa. Eta eredu bioekonomikoak asmatu genituen, hau da, zenbat inbertitu behar da aktibo honetan, itsasoan, denboran zehar eta hori dena kontuan harturik: stocka, prezioak, irabaziak...

Askotan egin dizute zure lan honen gaineko galdera. «Eredu bioekonomikoak arrantza sektoreari aplikatuak». Erraza dela esan izan duzu zuk, baina biologia, ekonomia, matematika... asko jakin behar da.
Erraza da gauza kontzeptualki azaltzea: itsasoa ustiatu dugu, batere pagatu gabe. Gainerakoan, arrazoi duzu: biologia jakin behar da, ekonomia... Arrantzaren testuinguru instituzionala ere kontuan hartu behar da. Ez da eta berdina arrantza maila lokalean gertatzea edo nazioarteko uretan. Biologia, ekonomia, matematika, zuzenbidea... estatistika ere jakin behar duzu, legatza ez dago eta kontatzerik eta estimazio bidez egin behar duzu lan.

Ondarrutarra izan dut urte askoan lankide. Zioen bertako arrantzaleak itsasoa zaindu duela, ez duela behar baino gehiago harrapatu...
Bai, ados naiz. Baina kontua da frantsesa datorrela, beste teknika batekin, diferente eta erasokorragoa, eta eraman beharko ez lituzkeen espezie txikiagoak ere eramaten dituela. Orduan zer? Zer egin nahiko du hemengoak? Haiek bezala egiteko joera izango du, bestela batere gabe geratuko da eta. Azkenean zer? Stocka agortu.

«Frantsesa» datorrela diozu, eta halaxe gaztigatzen digute hedabideek. Aldiz, Ziburu eta Donibane-Lohizunekoak dira arrantzale horiek. Gure hizkuntza bera dute.
Bai horixe. Askotan egiten diot galdera horixe neure buruari. Dena dela, komuna den zerbaiten gainean ari garenean, beti dago sesio eta xextra. Auzoa baduzu ere! Baina egia da: «beste aldekoak» esan izan dugu guk, euskaldunak!

Antxoaren arrantza galarazi behar izan zuten iaz eta, aurten bertan, ez zutela antxoa harrapatzen utzi behar adierazi duzu...
Egia da. Nire ustez ez zuten utzi behar. Ikerketa biologiak aintzakotzat harturik, debekualdia iraunarazi behar zuten. Eta bistan da: antxoa gutxi sartu da. Eta sartu denak, arrautzak zituen! Pixka bat gehiago utzi izan bagenu... Hemengo kofradiek esaten zuten, utzi egin behar zitzaiola antxoari. Jaurlaritza ere iritzi berekoa zen. Ikerketa biologikoek ere gauza bera zioten: «Espeziea arriskuan dago. Argi ibili!». Kostua du, baina horixe da biologia: biologia! Emakume bat erditu behar denean bezala, ezin da lanera joan; jakina, umea egin behar du eta! Biologia. Pena da antxoa harrapatzera joana.

Zergatik joan dira, adierazgarri denak ezezka ari baziren?
Politika. Politika nagusitzen da beti. «Itxi dezagun arrantza aldi batez, baina ez beharko lukeen bezain luze, Frantzia bultzaka ari zait eta. Presioa eginez dator». Pena.

Baliabide naturalak ez dira ongi gestionatu.
Oso gaizki. Ez itsasoa bakarrik, basoak, atmosfera, lurra, ibaiak, oso gaizki gestionatu dira. Doanekoak zirela uste izan dugu eta batere ardurarik gabe jokatu dugu.

Ematen du desagertzera doala arrantza. Eta arrantzaleak. Berdin esango nuke baserriaren gainean. Pikutara doa.
Bai. Lehen sektorearen egoera beldurtzekoa da. Eta, bestalde, ikuspegi ekonomiko, sozial eta anbientaletik oso inportantea da. Bergarakoa naiz eta bertan, gaztetan, ikusten hasi nintzen joera: baserritarra kalera hasi zen. Fabrikara zetorren baina baserriari eusten zioten hala ere. Seme-alabaren bat edo bi lanera kalera etortzen ziren arren, beti geratzen zen baten bat baserrian, lanean, gurasoekin. Baina gero, denak kalera, denak kalera... baserria itxi zuten. Horrek zer dakar: lurra ez zaintzea, sute arrisku handia, bizimodu bera eskasagoa. Herrialde batentzat exodo hori baino askoz aberasgarriago da funtzionatzen duen nekazaritza, bere galgan bada ere, laguntza eta guzti.

Ongi esan duzu. Laguntasuna behar du.
Jakina. Ez dugu nahi baserritarrek biderik gabe, argirik gabe, telefonorik gabe eta beti bat janez bizitzea. Ez. Ez dugu nahi haurrak eskolara euripean bidaltzen jardutea, kilometroak eginez. Ez. Zerbitzuak behar dituzte, zerbitzu denak. Ekonomiaren ikuspegitik ere, merkeago da baserritarrei zerbitzuak jartzea, hirira joan daitezen bultzatzea baino. Ikuspegi sozialetik, berriz, ez dago dudarik. Zerbitzuak eskaini behar zaizkie, jendea bizi izan den lekuan bizi dadin lagundu eta bizi estiloari eutsi diezaioten. Ez alderantzizko hori: exodoa, exodoa, exodoa... denok galtzen dugu. Lehen sektoreak osasun ona izan behar du, beti. Gurean, industriak tradizio handia du, eta industriaren alde egin dugu, lana, aberastasuna eta beste dakarrelako. Baina industria defenditu dugun indar berberaz egin beharko genuke baserriaren edo arrantzalearen alde. Defenditu egin behar ditugu.

Gobernuak osatzen direnean, beti dira indar txikiagokoak nekazaritza eta arrantzakoak...
Ez dira txikiagoak; alegia, ez dute aurrekontu txikiagorik, eragin txikiagoa dute. Ematen du beraien diskurtsoa zaharrago dela, baina alderantziz izango da laster: beraien diskurtsoa oso modernoa izango da. Antzekoa gertatu da ingurumenari dagokionez ere. Bakan batzuek baino ez zuten horretaz hitz egiten garai batean. Aurki, aldiz, gehienek hitz egingo dute ingurumenaz, itsasoaren eta basoen ustiapenari buruz, pinuekin egin dugun astakeriaz... Nik uste gizartea aldatzen ari dela, zorionez; gazteak sentiberago direla uste dut.

Uste nuen ogasuna, industria, enpresa... zirela ekonomiaren sinonimo, ez ingurumenaren ardura, lehen sektoreari buruzko kezka eta antzekoak.
Ekonomian uste bat nagusitu da: enpresak eragiten du aberastasuna eta hau eta hura. Baina urteak dira ekonomilariak konturatu ginenetik: neurtzen ditugun gauzak ez dira zeharo osoak. Emakumeen lana ez dugu neurtzen, ekonomia murgildua ere ez, ez dugu neurtzen doan ematen zaizkigun baliabideen kostua, naturak ematen dizkigun horiena. Baina ekonomilari baten garunean sartu zen horiek ere neurtu beharra eta akabo, horretara jarri ginen denok! «Baloratzen ari ez naizen aktiboak dauzkat eta!». Horrela hasi zen dena. Baloratzen hasteak ingurumenari kasu egitea ekarri zuen: «Honek balioa dauka eta!» hasi ginen esaten: hondakin-biltegia da, enpresentzako input produktiboa da, aisialdirako ikaragarrizko balioa dauka... «Hainbeste balio eta nola egin dugu ekonomia, hori batere kontuan hartu gabe!». Horrekin batera, munduan ingurumen arazo latzak antzematen hasi direnez gero -ozono geruza, aldaketa klimatikoa...- ekonomilariak ere arreta handiagoa jartzen hasi gara ingurumenari.

Irabazi gordina da ekonomiaren araua: irabazia ken kostua. Ingurumena zaintzeak kostua handitzea dakar, irabazia gutxitzea... Zertan jardun atzetik datozen belaunaldiei begira?
Irabazi motzaren bila abiatzen bagara, ondoko belaunaldiak kontuan hartu gabe, esan nahi du zero balioa ematen diogula ondoko belaunaldiari. Ondoko belaunaldiak kontuan hartu ez eta kostu pribatuak besterik hartzen ez baditugu kontuan, ekuazioa okerra da: irabazia gaizki kalkulatua dago. Irabazi pribatua izango da zeharo, egun bateko lorea, kostu sozialak kontuan hartu ez dituena. Horixe gertatu zaigu. Irabazi kalkulu eskasak egin ditugula. Ekuazio okerretik abiatu gara eta.

Kostu soziala kontuan hartu behar dela diozu, eta bistan da zer ondorio ekarri dituen gogoan ez hartzeak, eta zer kalte egiten ari garen hurren datozen belaunaldiei: itsasoaren eta itsaskarien egoera, baserria, hirigintza, horko etxetzar eta txaleta...
Agente pribatuak behin ere ez du kostu soziala kontuan hartuko, derrigortzen ez baduzu. Nik uste kostu soziala kontuan hartzen dela, baina familiarekikoa, lagunekikoa, inguru txikiarekikoa denean. Gainerakoan, lasai bizi gara. Hor behar dugu sektore publikoa, jokoaren arauak ezarriko dituena: «Ez, ez, behartu egingo zaitut kostu soziala kontuan hartzera». Lurraren plangintza, adibidez, hiriarena, hemen eta munduan, ez da izan behar lukeen bezain solidoa: ez da epe luzekoa; ez ditu kostu guztiak gogoan hartzen, bai pribatuak eta bai sozialak; irabaziak ere ez dira ondo kalkulatu. Oso arin jokatu dugu. Bihar bertan nahi dugu irabazia. Eta horra emaitza, desastre txiki hau.

Amaierarik ez duena, bestalde.
Nik ez diot ikusten. Hara hor Pasaiako portua. Uste nuen horretarako egin genuela Bilbokoa, Autonomia Erkidego osoarentzat. Baina orain, berriz, giputzak, batzuk bederen, esaten ari dira Pasaiako portuak erabateko inportantzia duela Gipuzkoako ekonomiarentzat. Seguru?

Ikerkuntza saria eman dizutenean, eredu bioekonomikoak arrantza sektoreari aplikatu izana ez ezik, beste merezimendu batzuk ere aitortu dizkizute: kontzertu ekonomikoaren gaineko azterketa, Europako Batasunean sartzeak ekonomiarentzat duen inportantzia, iruzur fiskala, deslokalizazioa... Oraintxe ari dira Landabenen, Volkswagenen deslokalizazioa dela eta ez dela... Enpresaburuek I + G inbertsio handiagoak eskatzen dituzte, hori delakoan soluzioa. Ikerketan eta Garapenean inbertitzea al da soluzioa?
Ez hori bakarrik. Soluzioaren hanketako bat da. Ez da deslokalizazioa gertatzen den lehenengo aldia. Sarri gertatzen da. Horri kontra egiteko modu bakarra, modu traumatikoa eta soluzio txarra den arren, hesiak jartzea da: autarkia, mugak itxi. Baina absurdua da. Mundu global honetan zezen handiak toreatu beharrean gaude: identitatea, gizartearen konplexutasuna eta, beste bat, hauxe, deslokalizazioa, globalizazioaren ondorio baita. Deslokalizazioa, esaera egina da, baina erronka da, aukera, eta aldi berean, mehatxua. Gestionatu beste erremediorik ez dugu. Hura gestionatzeko hainbat modu daude azkenaldian: adibidez, I + G inbertsioak handitzea, deskuidoan aktibitate batzuek alde egiten badigute, izan dezagun nahiko baliabide beste batzuk sortzeko, baliabide berriak, balio erantsia izango dutenak, aberastasuna eta etekina sortzen segitzeko modua izan dezagun. Beste neurri batzuk ere badira.

Adibidez?
Elena Iñarrak eta biok, lan bat egin genuen deslokalizazioaren kalteak gutxitzeko zer egin zitekeen ikertzeko asmotan eta zenbait proposamen egin genituen: parke teknologikoak klonatzea, adibidez, edo segurantza funtsak sortzea, hau da, enpresak deslokalizazio bidez lortuko dituen irabazien parte bat funtsak sortzeko izatea eskatzen genuen, langile kaltetuek prestakuntza jaso eta lan berria bilatzeko modua izan dezaten. Beste neurri batzuk, ikerketari zegozkion neurriak hartzea. Uste genuen Erkidego honetan egiten den ikerketa oso aplikatua dela, baina oinarrizko ikerketa gutxi egiten dela. Epe ertainean oinarrizko ikerketa sustatu behar dela esaten genuen guk. Hainbat neurri eta proposamen. Behatokiak sortzea, adibidez. Ausardia izan behar duzu etorkizuna aurreikusteko: zein diren merkatuaren joera nagusiak... Enpresek egiten dute lan hori, baina beraientzat. Egin dezagun gure herriarentzat. Horrelako neurriak, beraz, berri xamarrak.

Oraintxe, Evo Moralesek hidrokarburoak nazionalizatuko dituela agindu du. Ekonomia albistea da hori.
Bonba bat da hori! Bonba bat! Ez gara konturatzen zenbaterainoko bonba den... Eta ez dakit Morales bera konturatzen den! Boliviako neska batekin hitz egin nuen albistea jakin nuenean. Bolivian bizimodua ezin atera eta etorri da hona. Fidelia du izena, gure amari laguntzera etortzen da gauetan. Galdetu nion: «Zer iruditzen zaizu?». Eta esan zidan: «Beldurtuta nago». «Zergatik?». «Uste dut ez zuela konpondu ezinik petrolio konpainiei zerga handiagoak kobratuta. Baina desjabetu? Uste dut inor ez zaigula etorriko. Ez dira gurekin fidatuko». Hori analisi bikaina Fideliarena! Hori kultura! Eta nola interpretatu duen notizia. Nik uste ebidentea dela multinazionalek esplotatu egin dutela herrialdea, baina horrelako iraulia egitea Moralesek! Ikusiko dugu nola egiten duen. Kontratuak berriz negoziatu besterik ez zeukan...

Fideliak esan zuena.
Horixe, Fideliak esan zuena. «Zortzi eman partez, emadazu laurogeita zortzi. Orain arte kobratutako zergak boskoiztu egingo dizkizut!». Enpresek eutsiko zioten, etekin itzelak dituzte eta. Bonba ikaragarria da.

Greba
«Ez zait greba gustatzen. Beharbada nire kontua da. Frankismo garaiarekin lotzen ditut grebak, aldarrikapen politikoarekin, eta uste dut lan aldarrikapena beste era batera egin behar dela. Inportanteegi da eta. Ekonomilarioi kosta egiten zaigu greba ulertzea, denok galtzen dugu eta.
Batura zeroko jokoa da, denok galtzen dugu: langileok, enpresariek... Atera kontuak nola geldituko zen ELAren erresistentzia kutxa Gasteizko Caballitokoaren ondoren. Eta zer irabazi dute? Martin Auzmendik alde egin beharra izatea Lan harremanetarako kontseilutik? Ikaragarria da. Greba... batzuetan ez dago beste biderik, baina ez zait tresna hori gustatzen. Ekonomilariontzat zaila da greba ulertzea».

Ekonomia denontzat
«Ekonomiaren zirrikituen berri zehatz jakitea gaur egun, egia esan, nahiko zaila da, ikaragarrizko ikerketa sakonak egiten ari dira eta. Baina kontzeptu oinarrizkoen berri jakitea, nahiko erraza da, eta uste dut eskolan erraz transmititzeko modukoak direla, gero aurre egin beharko diezu eta haiei.
Maileguak eta. Tipo aldakorra edo tipo finkoa. Beti aholku eske ibili beharrik gabe. Euriborra, Europako banku zentrala. Eta hau eta hura. Eskolan bertan erakuts liteke».

Su-etena
«Su-etena iragarri eta Iñaki Gabilondok Bernardo Atxagari egindako elkarrizketa datorkit. Biak estimatzen ditut. Su-etena eta gero, Gabilondok Atxagari: '...su-etena, nahiz eta beti ibiliko den eltxoa belarriaren atzean'. Eta Atxagak: 'Nik ez dut eltxorik ikusten!'. Ezta nik ere! Alegia, esanez bezala, 'oraingoz ez dugu giro txarrik'. Datorrena datorrela. Baina goza dezagun! Batzuetan ematen du badagoela jendea gure bakea nahi ez duena. Ez al dute nahi herri bat egin dezagun ETA gabe? Hobeto bizi al dira ETArekin, ala? Denok biziko gara hobeto. Ekonomiaren ikuspegitik, laster nabarituko da su-etena: turismoan, atzerriko inbertsioetan, gure lan egiteko moduan, bizi optimismoan… baita gazterian ere».

Bertsoa

Doinuak: Gau eder bat

"Bakea lortuko dugu"
esan diogu elkarri,
aspaldian geundelako
bake horrexen egarri.
Orain nahiz eta ekonomia
parametroetan jarri,
honetan ere irabazia
ez da kuantifikagarri.


Nortasun agiria
Carmen Gallastegi Zulaika (Bergara, 1945). Buru-belarri ikasi zuen belaunaldikoa: hiru neska izan ziren etxean. Inmaculada, ekonomilaria, EHUko Sarriko Ekonomia fakultateko dekanoa, Pilar, Bilboko Migel Unamuno institutuko irakaslea, eta Carmen bera. Irakasle da Sarrikon. Bertan ikasi eta bertan da lanean, Londresen eta AEBetan ere ikasketak eginda. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburu izan zen 1991n, hiruko gobernuak iraun zuen hilabeteetan. Ekonomia du zientzia. Oinarri horren gainean jarri eta egin ohi ditu ikerketak: ingurumena, gizartea, politika... Ibarretxe planari buruzko gogoeta egina da, ekonomiatik. Su-etenari ere egingo lioke: «Denoi komeni zaigu bakea». Ezkondua, hiru seme-alaba ditu. Eskozian bizi du bata, Ingurumen sailburuorde da bigarrena, eta Ingalaterran da hirugarrena.


Azkenak
2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


Eguneraketa berriak daude