Zakurraren mahatsa


2006ko maiatzaren 14an

Hesolan, sahatsean, urritzean gora doa, eskubiz aurrera endalaharra. Bihotz itxurako hosto distiratsuak erakusten ditu, azpitik, baina, arantza amuak zain ditu, kontuz heldu! Aihena aihenaren gainean emanez aihotzik gabe igaro ezinak diren arantzezko hormak eraikitzen ditu basopean. Udazkenean, hostoak galdu eta fruitu-mordoak zintzilikario, suzko garrak azaltzen dira basoan han eta hemen.

Liliazeoen tarteriko Smilax aspera da endalaharra. Grekoko smile-tik, hau da karrakatzaile, urratzaile eta latineko asper-etik latza edo lakarratik hartu eta jarri zitzaion izena. Ondo zakarra izan behar bi hizkera jaso hauetako bi hitzokin izendatzeko… Geureko endalaharra nondik ote dator? Lakoizketa berri batzuen premian gaude bai aspaldi honetan…

Basoa sasitu eta itotzen duten huntza, apo-mahatsa, aihen zuria, arkakaratsa, laharra eta atzaparra herrestarien jirakoa da endalaharra. Berrogeita hamar metrotara iritsi daitekeen aihena ematen du eta urtero urtero puja berriak eman eta hazteko erreserbak biltzen dituen lurpeko sustrai lodikotea aihena bera baino luzeagoa izan daiteke. Sustrai hau erruz bildu izan da eta biltzen da. Garai bateko zarzaparrilla sonatua berarekin egiten da. Edari hau egin nahi baduzu endalahar estraktuari erdia ezti eta herena ur epela nahasi. Kola edari famatuak zarzaparrillatik datoz eta hauek eragiten duten kitzikatzea endalaharraren sustraiari zor omen zaio. Ameriketan azaleko arazoak, debilidadea eta inpotentzia direnean eta orokorrean desintoxikatzaile edo garbitzaile gisa erabiltzen da. Hormonak (testosterona…) kitzikatzen ditu eta sexurako grina pizten du. Sifilia sendatzen zuela eta haizeak zabalduta bezala hedatu zen bere fama. Ordura arte, sendatu bezain beste gorputza izorratzen zuen merkurio pozointsua erabiltzen zen gaitz hau sendatzeko eta Portugalgo eta Txinako sendagileei zor diegu aurkikuntza hau.

Gorakoetan eta beherakoetan murgil eginez ibili nahi ez baduzu suzko fruitu gorriak ez jan, espainolek ez diote alferrik zakurraren mahatsa deitzen. Udaberriko altsuma berria, baina, zainzurien gisara jaten da, frantsesek behartsuaren esparragoa deitzen diote… Landareen hizkuntzan itotzen duen sasiak edertasuna adierazten du. Arantzak oparitu behar, zuri-zuri zuri…


ASTEKARIA
2006ko maiatzaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude