Euskalduntzea, Araban

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Duela egun batzuk -apirilaren 24an, hain zuzen-, Arabako Biltzar Nagusiek Euskararen erabilpena arautzeko 10/82 legea (1982-12-16, 160. EHAA) betetzea exigitu zioten Eusko Jaurlaritzari. Zer dela-eta? Euskararen erabilera suspertzearen zaintzaile sutsua ote da Arabako erakunde hori?


Ekimenaren abiapuntua

Kontuan izan behar dugu: a) lege horren 16.2 artikulua izan zela eskaeraren jomuga, alegia horrela dioena: "Jaurlaritzak ikastegi bakoitzean erabili beharreko hizkuntza-ereduak araupetuko ditu, guraso edo kuradoreen (sic.) nahia eta eskualdeko gizarte-hizkuntzazko egoera kontuan izanik"; b) ekimena Unidad Alavesak abiatu zuela, PP eta PSE-EEren atxikimendua segituan lortuz; c) alavesisten proposamena Gasteizko Ibaiondo auzoko gertaera baten harira egosi zela: B ereduko gela irekitzeko gurasoen eskaerari Jaurlaritzak denbora luzez entzungor egitean, D eredua baino ez baitzuen eskaintzen. Beraz, Biltzar Nagusien exigentzia ez zen, inolaz ere, euskararen aldekoa.

Gertatutakoa alavesismoaren diskurtsoa elikatzera dator, beste behin ere, «arabarren borondateari muzin eginez, euskal nazionalismoak euskara inposatu nahi duelako» leloa areagotuz (ikusmolde horrek Araban duen pisua azpimarratzen zen 2006-01-22ko ARGIAn alavesismo soziologikoari eskainitako artikuluan). Tira-bira hori hobeto ulertzeko lagungarria da Aztiker-en Euskal Herria datuen talaiatik 2006 lanari erreparatzea, non hizkuntza ereduek Araban duten egoera ondo jasotzen den: 2004/2005 ikasturtean, 0-12 urte bitarteko umeen %44 B ereduan dago eskolatuta; hortaz, eredu hori zabalduena da Araban, Euskal Herriko beste lurraldeetan baino askoz gehiago.


Gertaeraren gaineko hipotesiak

Gasteizen pizturiko liskarraren inguruan hainbat hipotesi bota daitezke. Lehendabizi, informazio faltarena. Izan ere, Arabak elebitasunaren alde egiten duen arren, ez du euskara berreskuratzeko presarik eta, are gutxiago, horrek gaztelania galtzea ekarriko balu. Adibidez, arabarren %83k dio lurralde horretan etorkizunean euskaraz eta erdaraz, bietan berdin, hitz egin beharko litzatekeela (Eusko Jaurlaritza: EAEko hizkuntz gaitasuna eta asmoak). Baina, asmo hori bete ahal izateko hizkuntza eredurik egokiena B dela uste dute arabarrek, D ereduak gaztelaniazko gaitasun nahikorik bermatzen ez duela susmatuz. Hortaz, herritar askok B eredua eskatzen dute, ez Drik, eredu batek eta besteak gaztelaniazko eta euskarazko gaitasunean zinez nola eragiten duten jakin gabe.

Bigarrenik, errealitatearen gaineko ulermen-faltarena. Ulertu behar ditugu Araban dauden euskararen gaineko jarrera epelak: hizkuntza horrekiko atxikimendua ahula, konpromezurik gabekoa da, oro har, eta gehienek ez dute beren burua beharturik sentitu nahi euskararen izenean. Hori horrela izan dadin badago hainbat arrazoi historiko, kultural, ideologiko eta demografiko. Baina, Arabako errealitate zuhur zein txepel hori EAEko errealitatearen azpian ezkutatzen zaigu -nahita edo nahi gabe-, gehienetan. Arestian aipatu dugun Ibaiondo auzoko liskarraren gakoaz Hezkuntza ordezkariak hauxe zioen: «...kolektibo batzuei zaila gertatzen zaie zera onartzea: normaltasun egoera batean, biztanleriaren gehiengoak seme-alabak hobekien euskaldunduko dituzten hizkuntza ereduen aldeko hautua egitea» (2006-04-04ko Diario de Noticias de Alava). Baina, ezin da gertaera horren gainean beste irakurketa bat -kontrakoa- ere egin? Alegia, litekeena da guk, euskaltzaleok, Arabako eta guraso horien errealitatea ongi ez ulertzea.

Hirugarrenik, itsukeriarena. Euskal Herriaren ezberdintasun askori muzin egiten diegu, seguru asko gure pentsamoldeekin bat ez datozelako. Eta ez gara konturatzen, ostrukarena eginda, geure burua baino ez dugula engainatzen. Errealitatea irauli ahal izateko ezinbesteko baldintza da nolakoa den zehatz-mehatz onartzea, baita -bereziki- mingarria zaigunean ere, diagnostiko faltsu edo okerretik abiatuz gero, estrategia egokia lantzerik ez dagoelako. Gure estrategia itsu horretan, Arabako bereizgarriak ez ditugu ikusten edo, agian, ez ditugu ikusi nahi.

Azkenik, nola ez, demagogiarena. Hezkuntza Sailak bazituen arrazoi batzuk hartutako erabakiari eusteko: "...aurreko bi ikasturteetan B eredua eskaini arren, eskaera falta zela-eta, ez zen posible talderik osatzea, D eredurako, aldiz, 50 bat eskaera erantzunik gabe gelditzen zirelarik". Baina, Arabako politikagintzan, alavesismoa nora, sozialistak eta popularrak hara! Berdin dio funtsezko arrazoirik dagoen ala ez, Hezkuntza ordezkariak salatzen zuen bezala: "argi dago zenbait alderdi politiko funtsik gabeko eztabaida pizten saiatu direla eta lortu dutela, euskara alderdikerien menpe jarriz".


Ondorio garbiak

Baliteke lau hipotesiotan argi puntu bat egotea, ala ez. Baina, liskarron ondorioak garbiak dira beti: Euskal Herria euskaldun eraikitzearen asmoa, Araban, kalteturik gertatzen da. Gakoa da sesio gaizto horiek nola saihestu, gurean amore eman gabe!


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude