Guardia Zibilak Ibon Meñika atxilotu zuenean, askok pentsatu zuen oraingoa zela aukera ona ikusteko Guardia Zibilak nola jokatuko zuen garai berriaren aurrean, batez ere torturaren erabilera dela eta. Eta Meñikaren atxiloketak ez du kotoiaren froga pasatu, Guardia Zibilaren torturak salatu ditu: kolpeak barrabiletan eta buruan eta era guztietako mehatxuak. Ohikoa den bezala, Meñikaren tortura salaketak oihartzun txikia izan du hedabideetan, inondik inora konpara ezin daitekeena bere atxiloketak izan zuenarekin. Torturen eremuan, halaber, oso esanguratsua izan da Nekane Txapartegik 18/98 auzian deklaratzean egindako tortura salaketa, ohiko mehatxu eta kolpeez gain, guardia zibilaren esku jasandako bortxaketa ere salatu zuelako. Bosniako emakume musulman bortxatuek gerra garaian jasandakoei buruz orrialde ugari idazten dituzten komunikabideak ez dira lerro bakarra ere idazteko gai Txapartegik egindako salaketaren gisakoak ematen direnean.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.