ENAMen indarra: txanponaren bi aldeak (Bero-beroan)


2006ko martxoaren 19an
Oso posible da ENAMek joan den martxoaren 9ko greba eta mobilizazio eguna indar agerpen gisa erabili izana, eta barne kohesiorako eragile gisa ere bai seguruenik. Baina protestarako osagai gisa ere ulertu behar dira mobilizazioa eta greba, eta espetxe politikaz egiten ari den erabilera ankerrak ate guztiak zabaltzen ditu halako bideei ekiteko. Egia da ezker abertzaleko sektore hegemonikoek bakarkako apustua egin zutela, eta bestelako proposamenak gizarteko esparru zabalagoetara hel zitezkeela; baina egia da, halaber, esparru politiko-instituzionalean duen indarra kontuan hartuta, berari dagokiona baino askoz oihartzun handiagoa lortu zuela egindako deialdiarekin, azken finean aste oso batean, bera izan baita euskal politikaren protagonista nagusia. Bi arrazoik egiten dute hori posible: batetik, protesta eta protagonismorako erabilitako gaiek -presoen egoera eta bake prozesua- sentsibilitate handiko gaiak dira euskal gizarteko sektore zabaletan; bestetik, ENAMek bere jarduera aurrera eramateko erakusten duen irmotasuna eta antolaketa. Eta hori guztia hala izanik, txanponak bestaldea ere badu, ENAMek berak oso kontuan hartu beharko duena bere etorkizuneko garapenerako: oihartzun maila handia lortu zen, baina Euskal Herria eta euskal gizartea oro har hartuta, deialdiari egindako jarraipena oso minoritarioa izan zen. Egia da politika ez dela legebiltzarra bakarrik, baina gaur gaurkoz, herritarren borondatea neurtzeko dagoen termometrorik esanguratsuena da..


ASTEKARIA
2006ko martxoaren 19a
Azoka
Azkenak
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


Eguneraketa berriak daude