Tortura


2006ko martxoaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Badirudi tortura zibilizazio eta estatu barbaroekin identifikatzen dugula eta ez dugula sinetsi nahi gaurko estatu moderno eta aurreratuetan ere tortura kasuak ematen direnik. Egia da giza eskubideak hutsaren hurrengo diren nazioetan errazagoa dela tortura kasuak ematea eta horiek sistematikoki erabiltzea. Baina egia da baita ere nazio horietako tortura basatia eta indarrean oinarritutakoa izaten dela eta ez sofistikatua eta zientzian oinarritutakoa, nazio "zibilizatuetan" bezala (Guantanamo, Abu Graib, Israel, Espainia…).

Hemen ematen diren tortura kasuak ustezko aurkaria fisikoki eta psikikoki desegitera doaz -etengabeko kolpeak buruan eta belarrietan, asfixia, begiak benda batez itxita luzaroan, orientazioa eta denboraren pertzepzioa gal dezaten, etengabeko oihuak, irainak, mehatxuak, zakurren erabilera, elektrodoak, sexu mailako umiliazioak, psikologia mailan pertsona suntsitzeko teknikak…-. Eta batzuetan ustez eskua joan izan zaie eta torturatuak hil egin dira -Joxe Arregi, Mikel Zabalza seguru asko, ziur ez badakigu ere-. Eta torturatzaileak, kondenatua izan den kasuetan ere, indultua lortu du sarritan eta lehengo lanera itzuli da berriro lasai asko, kargu altuagoetara igo ez dutenean.

Ikaragarria da torturatuak pasatu behar duen kalbarioa. Hasteko, Entzutegi Nazionaleko zenbait epaileren harrera hotza, ustezko axolagabekeria ez esateagatik: "Terrorista guztiek ETAren kontsigna daukate torturatuak izan direla esateko". Eta hor ikusten dituzu Joxe Arregi, torturen kausaz hil zena, Jaime Iribarren, zutik egoteko gauza ez zena, gorputz osoa dardara batean, edo Unai Romano, burua eta aurpegia hazi-hazi eginda. Eta orain epaile batek ez du ba esan Unaik tortura salaketa faltsuak jarri dituela eta testigantza faltsua emateagatik auzipetuko duela? Berak bere buruaz komisariako hormak jo zituela sinetsarazi nahi digute. Eta Unai Romano auzipetzeko erabakia hartu duen epailea inork ezin al du auzipetu, ustezko prebarikazio delituagatik? Ez al da epailea gutxienez Unai Romano bezain ustezko delitu egile? Zein da sinesgarriago Unai Romano, torturatu egin dutela esatean ala epailea, Unai Romanok salaketa faltsua jarri duela esatean? Nik ez dut nire iritzia emango, baina zuek gehienok pentsatzen duzuen horixe bera pentsatzen dut nik ere.

Eta torturak egon direla eta oraindik ere tartetan ematen direla esaten duena ez naiz ni, Theo van Boben, Nazio Batuen torturaren auzirako Errelatore Berezia baizik. Honek aitortu du tortura kasu mordo baten salaketak jaso dituela euskal hiritarren aldetik eta "bost eguneko inkomunikazioak eta sistemak berak ahalbidetzen dutela torturak eta tratu txarrak egotea, bereziki terrorismoaren akusaziopean inkomunikatuta egoten diren pertsonen kasuetan". Bestalde, esan behar da "Tortura eta Tratu Txar edo Zigor Anker edo Degradanteen Prebentziorako Komite Europarraren Txostenak" Espainiako Gobernuari urtero esaten diola Espainian tortura kasuak ematen direla eta hori ezabatzeko neurriak hartu behar dituela.

Espainian euskalduna susmagarri izan da beti eta susmagarriaren kontra dena izan da libre eta baliagarri, gerra zikina, tortura, atxilotze ez ofizialak, egunkariak eta irratiak ixtea, partidu eta jende mordo bat legez kanpo uztea, proportziorik gabeko isunak, justizia banatu behar denean bi neurri edo gehiago erabiltzea -agintzen duenaren komenientziaren arabera, noski-. Henri Paroten kasua hortxe. Rodriguez Galindori edo Verari edo Barrionuevori aplikatuko al zaio erabaki hori?

Hor dabil Estatu Batuetara joanda mutila -irakur bedi frantsesez-, makrosumario deliranteak -askoren ustez- idatzita, hanka sartze galantak eginda, ustezko prebarikazioak agian?, bere sumario gehienak atzera botatzen ari baitira. Eta sumario horien instrukzioa gaizki eginda baldin badago, bi posibilitate daude: edo ezjakina eta tontoa da, edo jakinaren gainean egin ditu gaizki, euskal jendea zigortzeko. Lehenengo kasua ematen bada, oso gaizki. Baina bigarrena ematen bada, okerrago. Bigarren honek izen bat du: ustezko prebarikazioa. Baina nork jarriko dio txintxarritxoa katuari?


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude