Net Hurbil: Ur botilatuak iturriak plastikotan itoko ditu


2006ko martxoaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ur botilatua kontsumituz baliabideak alferrik galtzen ari gara, kainu-zulotik behera botata. Adi esaldi horri, ez baita askotan entzuten. Adibidez, martxo honetan Mexikon Uraren Munduko 4. Foroa burutuko da, eta bertan urak XXI. mendean duen garrantziaz asko hitz egingo den arren, eztabaida gehienak herritarron eskuetatik kanpo geratzen diren alorretan zentratuko dira: kutsadura, uraren geopolitika eta gerrak, ura eta garapen iraunkorra... Nor ausartuko da, ordea, esatera herritarrek botilatutako urari uko egin eta iturrikoa ona izan dadin behar dutela borrokatu?

Hain gauza xinple eta gogorra Earth Policy Institute-ko Emily Arnold-ek idatzi du, ingurumenaz eta ekonomia ekologikoaz batean eta bestean sortutako informazioak biltzen dituen gunean. Bottled Water: Pouring Resources Down the Drain (Ur botilatua: baliabideak kainu-zulotik behera alferrik galtzea) ipini dio izenburu.

Hona Emily Arnoldek defendatzen duen ideia nagusia: urtean munduan ur botilatua kontsumitzeko gastatzen ditugun 100.000 milioi dolarren zati bat aski litzateke planeta honetako herritar guztiek etxean iturriko ur garbia eta komunak edukitzeko. Nazio Batuek kalkulatu dute etxean urik ez duten pertsonen kopurua 2015erako erdira jaisteko urtean 15.000 milioi dolar behar direla. «Ez dugu auzitan jartzen edateko ura eskuratzea gizadiaren osasunerako funtsezkoa dela. Baina behar horrentzako erantzuna ez da, batetik, ur botilatua mundu garatuan; eta bestetik, horrek ez ditu konponduko ur garbirik gabe dauden 1.1000 milioi herritarren beharrak. Gaur uren tratamendu eta garbiketarako ditugun sistemak zabaldu eta hobetzeak ekarriko ditu ura lortzeko iturri garbi eta jasangarriak epe luzera».

Baina korrontearen kontra ari da Arnold. Mundu zabalean botiletan banatutako ura 2004an 154.000 milioi litrotara iritsi zen; 1999an kontsumitu ziren 98.000 milioi litroen aldean, %57 gehiago, bost urteko epean. Botilatuaren kontsumoa igo egin da baita iturriko ura edateko ona den lekuetan ere. Modagatik? Iturrikoarekiko mesfidantzagatik?

Mundu industrializatuan sarritan botilako urak ez du kanilakoak baino berme handiagoa eskaintzen, baina 10.000 aldiz garestiagoa izatera irits daiteke. Estatu Batuetako leku askotan, litro bat ur botilakok litro bat gasolinak baino gehiago balio dezake. Gure inguruan ez da hein horretara iristen, baina oso urruti ez dabil.

Arnoldek diosku, gainera, munduan baldin bada produktu bat energia xahutzailea, hori ur botilatua dela. Gehienetan kilometro askotara dauden iturrietatik ekartzen da, kamioiz edo trenez, eta batzuetan barkuz edo abioiz ere bai. Pentsa zenbat petrolio erre duen urak txango horretan. Adibideetan sartuta, 2004an Helsinkiko konpainia batek 1,4 milioi botila ur bidali zituen Finlandiatik Saudi Arabiara... 4.300 kilometrotara. Eta sartu gabe herrialde aberatsetan «fashion» izateagatik edaten diren urrutiko uretan, direla Perrier edo beste hainbat markatakoak.


Ur honek petrolioa dauka

Beste petrolio upel asko botilak egiteko xahutzen da. Gehienak polietilenozkoak dira. Arnoldek idatzi duenez, AEBetako herritarrek -bera bertakoa da- urarentzako botiletan soilik urtean 1,5 milioi upel petrolio erabiltzen dute, «urtean 100.000 auto martxan edukitzeko adina». Ez dakigu Euskal Herrian kopuru horiek nola aterako liratekeen.
Mundu osoan, urtean, ur botilatarako 2,7 milioi tona plastiko behar da. Fabrikazioan behar den energiatarako erabiltzen den petrolioa ahaztu gabe. Plastiko mendi horretatik zati handi bat oraindik ere zaborretara doa; erraustegian kiskaltzen denak produktu toxikoak eta metal astunak isuriko ditu, eta lurpean geratzen dena bertan egonen da datozen 1.000 urteetan.

Egia da gero eta gehiago birziklatzen dela plastikoa, nahiz eta AEBetan hori %14arekin baino ez gertatu. Baina polietilenoa birziklatzean berriro erabili behar da energia gehiago. Eta birziklatze prozesuetan ere gertatzen dira paradoxa galantak: Estatu Batuek aprobetxatzen duten plastikoaren ia erdia beste herrialdeetara bidaltzen dute horretara, baita Txinara ere. Bidaia eta energia gehiago, ostera.

Uraren inguruko liskar batzuk ur konpainia handiek eragiten dituzte. AEBetan bertan gertatu berriak dira horrelako istilu batzuk. 50 herrixka indiarrek protesta egin dute Coca-Colak beren inguruko iturrietatik ura ateratzeagatik beraiek lehortea ari direlako nozitzen. Gauza bera salatu berria dute Texaseko baserritar batzuek eta Aintzira Handietan arrantzatik bizi direnek. Askoz protesta gehiago izaten da urtero mundu osoan zehar. Ikusi beharko da Mexikon egin behar duten Uraren Foro ponpoxoan arazo horiek nola aztertzen dituzten. Esatearekin Foro horren babesleetako bat Coca-Cola bera dela...

Hala ere protestak agian entzungo dira Mexikoko bileran. Uraren Munduko Foro Alternatiboa martxan dago, eta hortik bideratuko dira bai ura ostu eta idortuta utzi dituzten herri eta jendeak, eta bai uraren bestelako kudeaketa eskatzen duten militanteak.

Beste gai bat da ea zer datorren etxeratzen ditugun botiletan. Emily Arnoldek salatu duenez, «inork ezin du bermatu botilatutakoa guk etxeetako iturrietan daukaguna baino ur hobea denik. Egia esan, botilan eskaintzen den uraren %40 berez iturriko ura da. Beste batzuetan ur horri zenbait mineral erantsi zaio, osasunerako mesedegarri den jakin gabe. (...) Frantziako Senatuak gomendioa eman zien botilako ura edaten duten herritarrei markaz aldatzeko sarritan, zeren eta ekoizleek urari gehitzen dizkioten mineralak kopuru txikietan arrisku gabeak diren arren, dosi handiagoetan arriskugarriak gerta daitezkeelako».

Berrikitan entzun dugu Espainiako halako hiriburutan edaten den ura ez dela behar adinako kalitatekoa. Eztabaidatu da uraren kloroaz ere, aipatu izan da fluorra eransten hasiko ote zitzaizkion herriko urari... Horrelako eztabaiden ondoren beti ugaritu dira botilako uraren salmentak. Aldiz, kalitateaz ere gauzak bestela direla uste du Emily Arnoldek: «Europako eta AEBetako leku askotan iturriko ura kontrolatzeko arau gehiago daude ur botilatua kontrolatzeko baino».

Botilako uraren negozio arreak gaur etekin garbiak ematen ditu. AEBetan 2004an 26.000 milioi litro kontsumitu ziren, Mexikon 18.000 milioi, eta Txina eta Brasilen bakoitzean 12.000 milioi litro. Italiarrek daukate marka: urtean pertsonako 184 litro ur botilatik. Mexikarrek 169, Arabiar Emirerri Batuetakoek 164, Belgika eta Frantziakoek 145, espainiarrek 137 litro buruko eta urteko. Horien artean kontatu euskal herritarrok erosten ditugun ur botilak. Batzuetan, ur botilatua edatea moda bihurtu delako, kontsumo ohitura automatizatua eta gure buruei maila sozial bat aitortzea. Bestetan, iturriko uraz kexu garenean, ondasun publikoen defentsan borroka egiteko gogo handirik ez dugulako.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude