Euskararen inguruko albiste laburrak


2006ko otsailaren 26an


Espainiako Lozoya saria irabazi du Jone Miren Hernandezek

Lozoya sariak Espainian antropologian ematen diren saririk garrantzitsuenak dira. Jone Miren Hernandezek Euskara, comunidad e identidad. Elementos de transmisión, elementos de transgresión doktorego tesiari esker irabazi du saria. Familian eta familiaren inguruan euskararen transmisioa aztertu du eta adibidetzat Lasarte-Oria herria hartu du. Aste honetatik aurrera, euskadi.net/hizkunea web gunean, Hernandezek transmisioaren inguruan idatzitako artikulu bat (Transmisioa berriro hausnartzen. Etnografiatik abiatuta zenbait proposamen) irakurri ahal izango da.


XX. mendeko euskarazko prentsako edukiak sarean

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Susa argitaletxeari esker, www.hemeroketa.com web gunean XX. mendeko hainbat agerkaritako euskarazko orriak jarri dituzte. Web gune horren nahia Euskal Herriko egunerokoetan eta aldizkako agerkarietan XIX. mendetik aurrera argitaratutako euskarazko edukiak sarean jartzea da. Oraingoz Euzkadi egunkariko euskarazko orriak (1931-1937), El Día egunkariko euskarazko orriak (1930-1936), Argia aldizkaria (1921-1936) eta Eskualdun ona aldizkaria (1904-1907) jarri dituzte sarean.


EIZIEk urte eta erdiz proba egingo du Itzul Baitaren oinarriak jartzeko

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak 18 hilabetez Itzul Baita erakundea sortzeko probaldia egingo du. Joseba Ossa, elkarteko lehendakaria, erakunde horren ezaugarri batzuk zehazten saiatu zen Gasteizen elkarteak egin berri duen batzar nagusian: egoitza toki fisikoan izatea onena litzatekeela aurreratu du, baina birtuala ere izan daitekeela. Autonomoa izan eta bekak sortu ahalko ditu, literatura itzulpengintzaz gain, ikus-entzunezkoetan ere arituko litzateke erakunde berria. Azken finean, EIZIE elkarte profesional bihurtuko litzateke; aholkularitza juridikoa, lan baldintzak eta antzeko gaiak jorratu ahal izango lituzke.


Eusko Jaurlaritza epaitegietara

Hezkuntzako hizkuntz ereduen sistema aldatzen ez badu, Eusko Jaurlaritza epaitegietara eramango duela adierazi du Euskal Herriak Bere Eskolak taldeak. Jaurlaritzak adierazia du datorren urtera arte ez duela aldaketarik aurreikusita.


Azkenak
Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
"Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen"

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


2024-05-19 | Lander Arretxea
Musika iruditan (II)
Bideoklipak: aurpegia ala gurutzea

Musikariaren lana musika sortzea eta jotzea da. Baina soilik hori? Irudiak eta sustapenak gero eta pisu gehiago dute alor gehienetan, eta musikariak ere ez dabiltza zurrunbilo horretatik aparte. Bideoklipa bilakatu da abesti edo disko bat kaleratzeko euskarri (ia) ezinbestekoa... [+]


Australiako aborigenen buztingintza

Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa... [+]


Erroldan zentsuratuak

Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.

Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]


Eguneraketa berriak daude