Gurasoak bertso kantari eta ipuin kontalari

2004ko azaroan sortu zen Dindaia Fundazioa. Nafarroan, eskola publikoetan ikasten ari diren D ereduko neska-mutikoak ditu jomuga, baita gurasoak ere. D ereduan ikasi arren, euskara hutsean alegia, Nafarroako hainbat zonaldetan (gehienbat zonalde mixtoan eta ez euskaldunean) ikasleek nahikoa lan badute euskararekin. Euskara formala ikasten dute eskolan, baina gero komeriak dituzte alor informalean euskaraz aritzeko. Ikasgelatik kanpo jolasteko, haserretzeko, barre egiteko euskara erregistroak falta dituzte. Dindaia Fundazioa haur-gazteen aisialdian euskara bultzatzeko bideak jartzeko sortu zen. Iruñean, Erroibarko Aurizberrin eta Uharte Arakilen ari diren zortzi bat langilek eta hainbat ordutarako kontratatutako 65 bat begiralek osatzen dute Fundazioa.

Adinen araberako eta hainbat motatako ekimenak dituzte. Esate baterako, haur eskolak eta bi urte arteko haurrentzako ludotekak. Kontuan izan behar da 0-3 urteko tarte hori ez duela Hezkuntza Sailak beregan hartu, Ongizate Sailak baizik, eta beraz, hezkuntza sisteman ez du tokirik. Adin horretan haurtzaindegietan eta ludoteketan biltzen diren haur askok eta askok Nafarroako herri askotan gaztelaniaz baino ez dute zerbitzurik. Ordu dezentetan beraz, gaztelaniaz hezten dituzte eta lau urterekin, eskolan hasteko ordua iristen zaienean, sortzen dira arazoak. Dindaia Fundazioko kide den Rikardo Ederrak adierazi digunez, «batetik, bizitzako lehen urteetan gaztelaniaz ohitu eta lau urterekin hizkuntza berrira murgiltzea zaila da eta bestetik, gurasoek bat-bateko apustua egin behar dute haur horrekin». Dindaia Fundazioak beraz, haur eskolak eta ludotekak eskaintzen ditu euskaraz.

Aixe-aisialdia izeneko programa Dindaia bera sortu aurrekoa da, 2002koa. Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituzte Aixeren bidez. D ereduko Nafarroako eskolekin harremanetan jarri eta eguerdi zein arratsalderako ekintzak antolatuta dituzte. 65 inguru begirale dituzte ekintzetarako eta 19 ikastetxetan ari dira lanean. Hamaika ekintza dituzte aukeran: ipuinak, jolasak, pilota, futbola, eskulanak, birziklaia, euskal dantzak, zokobetailu (magia, mahai jolasak, esperimentuak)... helburua, aisialdian ere euskaraz aritzea. Horretarako begiraleen lana da oso garrantzitsua. Nafarroa osoko gaztetxoek ematen dute izena begirale izateko; batzuk begirale tituludunak dira eta beste batzuk, besterik gabe, haurrekin lan egiteko gogoz diren euskaldunak. Dindaia Fundazioko kideek esan digutenez, euskaldun zaharrak lehenesten dituzte, haiek alor informalean euskaraz aritzeko erregistro gehiago dutelako, baina hainbat zonaldetan euskaldun zahar gazteak aurkitzea ez da batere erraza. Dena den, begirale horiek formatzeko ikastaroak ere antolatzen dituzte, azken finean, beraiek ari baitira haur-gazteekin zuzeneko lanean. Ohikoena da Dindaia Fundazioak bere zerbitzuak eskaintzea eskolei, baina gurasoek beraiek ere eskatzen dituzte. A ereduko gurasoek ere eskatu izan die horrelakorik, baina oraingoz ez dute eskari horri erantzuterik izan. Rikardo Ederrak esan digunez, «agian, euskararekiko motibazioa lantzeko horrelako ekintzak abian jarri behar genituzke A eredukoekin».

Aixe programa urritik maiatzera artean izaten da abian, eskola garaiarekin batera. Opor garairako alternatibak badituzte: udalekuak, Gabonetarako eta aste zurirako irteerak, kanpaldiak... Aixe programak bestalde, badu beste adar bat: Aixe Udala. Dindaia Fundazioak berak eskaintzen dizkie Nafarroako udalei hainbat zerbitzu, hala nola, larunbatetarako ludotekak, herri tailerrak... Batzuetan udalak dira eskaria egiten dutenak. Esate baterako, herriko igerilekuan euskaraz ekintzak antolatzeko eskatu izan die Dindaiakoei. Iazko ekainean, Iruñeko Udalak berak eskatuta, gotorlekuan, egun osoko ekitaldia antolatu zuten «Bazen behin Iruñea» izenekoa.

Euskal mitoak ipuin eta komikietan

Xamarikoren ipuin zorroa, Mattinen ipuin bidaia eta abestiz osatutako CDa. Horixe da Dindaia Fundazioko kideek argitaratu berri duten material didaktikoa. Dena den, ez dute ezerezetik egin hori guztia, lehen ere 0-3 urte arteko haurrentzat materiala prestatu baitzuten. Material berria ez da bereziki haurrentzat, guraso, irakasle edo interesa duen edozein heldurentzat baizik.

Xamarikoren ipuin zorroan gauza asko sartzen dira. Helduek Euskal Herriko mitologia ezagutzeko aukera izan dezaten, pertsonaia mitologikoen deskribapena dator euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Deskribapenaz gain, ipuina bera irakur daiteke osorik euskaraz eta laburpenak ditu beste bi hizkuntzetan. Jakinik guraso askok euskararik ez dakiela edo gutxi dakiela, hiru hizkuntzak erabili dira. Musikari tartea eman nahian, hainbat bertsolarik ipuinak bertso sorta bihurtu dituzte eta musikariek doinua jarri diete. CDan jasota daude bertso horiek eta baita beste hainbat kanta herrikoi ere. Mitologiako pertsonaiei lotutako ipuinez eta bertsoez gain, besteren artean, haurrei ipuinak kontatzeko zenbait teknika azaltzen dira liburuxkan.

Xamarikoren ipuin zorroako materiala baliatuz, Mattinen ipuin bidaia izeneko komikia osatu du Dindaia Fundazioak.

Ipuin sorta, komikia eta CDa egiteko hainbat diru-laguntza jaso du Dindaiak. Vianako Printzea Erakundeak 2.800 euroko diru-laguntza eman du eta Eusko Jaurlaritzak 6.000 eurokoa. Nafarroako Hizkuntza Politikak 500 ale erosi ditu eta ikastetxeetan banatuko ditu. Dindaia Fundazioak dendetan ere jarri ditu salgai. Nafarroako euskara teknikarien sarearekin ordea, asmo berezia du. Sareak 700 ale erosi ditu eta helburua da euskara teknikarien laguntzarekin herriz herri unitate didaktikoa azaltzeko ikastaroak egitea. 10 orduko ikastaroak egingo dituzte eta emaileak Fermintxo Gartxitorena, Amaia Teiletxea eta Oskar Estanga izango dira. Heldu euskaldun zein erdaldunek eman dezakete izena ikastaroetan eta helburua euskal kultura gehiago ezagutu eta ikasitakoa haurrei, batez ere ahoz, transmititzea da. Ipuinak, bertsoak, musika, dantza, jolasak... erabiliko dituzte horretarako.


Azkenak
Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Eguneraketa berriak daude