Etorkizuneko energiak


2006ko otsailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Petrolioaren ordezko, gas naturalaren eta energia nuklearraren alde egin dute gobernu gehienek. Gas naturala hartzen du trantsizio energia gisa Eusko Jaurlaritzaren 3E-2010ak ere, energia berriztagarriak masiboki erabiltzera pasatzeko gero. Horrela, 2010erako energia eskari osoaren %52 gasak hornitzea aurrikusten du estrategiak. Baina Roberto Bermejok argudiatzen du, trantsiziorako ere ez dela egokia: «Konplexua da banatzeko -gasoduktu luzeak eraiki behar dira, itsasoa ontziz pasa ondoren regasifikazio plantak behar dira...- eta urte asko beharko ditu sistemak egokitzeko. Gainera, gasak ere petrolioak bezala, produkzio gaitasun gorenaren data jarria du: 2020a». Energia nuklearraren eragozpenak, ondoko koadroan dituzue.

Bestalde, naturak bere muga jarri izanak, erabili arren baliabidea agortzen ez duten energia berriztagarrietara ere begira jarri ditu orain arte hauekiko konfiantzarik izan ez duten gobernuak. Esaterako, Europako Batasunak Energia Berriztagarrien Liburu Zurian dioenez, plan eta estrategia batzuk aurreikusten ditu energia berriztagarriak eskariaren %6 asetzetik %12ra iristeko 2010ean. Jaurlaritzaren estrategiak ere kopuru bera erdiestea du helburu. Baina gurean Nafarroa dago aurreratuen: 2010erako energia berriztagarriekin lortu dezake bere kontsumo elektriko osoa asetzea.

Tokian tokiko energia lantzeak dependentzia energetikoa gutxitzen du, eta prezioak kontrolatzeko aukera ematen du. Energia berriztagarriak errentagarri ote diren galdetzerakoan, pentsa liteke ohiko energia motak baino errentagarriago badirela, azken hauek eragiten duten kaltea ere kontuan hartuz gero, hori ere ordaintzen dugu-eta: aldaketa klimatikoa ordaintzen ari gara, ez bizitzekin bakarrik, baita galera ekonomiko handiekin ere.

Energia berriztagarrietan, eolikoa da garatuen dagoena: Europan Alemania da puntakoa (urtean 8.750 MW ekoizten ditu), eta Espainia (3.660 MW) bigarren. Berau da egun erregai fosilik gabe energia ekoizteko modurik merkeena.

Eguzki energian ere Alemania da lider Europan -Europako eguzki energiaren %62 bertan ekoizten da-. Eta kontuan hartzeko eredua da hau, Alemaniak gure eguzki orduen erdia baitu. Aldiz, eta diferentzia handiz, Japonia da munduan puntakoena. Eguzki energia gaur egun garestia izateaz gain, bere errendimendua oraindik mugatua da. Baina iraultza teknologikoaren atarian dagoela iragarrita dago eta garai honen bukaerarako lehiakorra izango dela. Greenpeaceren azken txostenaren arabera, eguzki energia termikoa da etorkizuneko energia -eguzki plaken bidez ura berotzen duen sistema-. EAEk ere sobera eguzki energia baduela dio txostenak, 2050eko gure energia beharrak asetzeko.

Hidrogenoaren teknologia ere garatuko dela espero da, eta horrek energiaren panorama erabat aldatuko luke: hidrogenoa ez da energia iturri, energia eramalea baizik. Beraz, energia erabili behar da hidrogenoa lortzeko. Behin hidrogenoa lortuta, hidrogeno hori, erabiltzera ain ohituta gauden pila modukoan gorde daiteke. Teknologia hau garatuz gero, bera litzateke etorkizuneko erregaia kotxe, etxe eta industrientzat. Kotxe etxe indartsuenek 2.000 milioi dolar inbertitu dituzte hidrogenozko ibilgailuak sortzeko. Bigarren bidea hidrogeno nukleoak batzea litzateke, baina hau lortzeko oso hurrun dago.

Biomasak ere aukera handiak ematen ditu. Materia organiko dena, izan landareena zein animaliena, da biomasa eta hauetatik ia dena erabili daiteke erregai gisa. Gaur egun Europako Batasunean ekoiztutako energia berriztagarrien %58 egurretik dator. Biogas edo biokonbustiblez (biodiesel edo bioetanol) dabiltzan automobilak badira merkatuan baina hauen garapena oso mantso doa.

Badago zer garatua, noizko egongo diren prest izango da kontua.

Energia nuklearra
Energia nuklearraren aldeko kanpaina hasi dute berriro ere Gobernuek eta zientzialari askok. Sistema berriak dauden ziurrenak, garbienak, sostengarrienak... bailiran aurkezten dituzte.
Chernobil bat eta hama milaka urtera eragina duten hondakin erradiaktibo mendiak ez badira nahikoa arrazoi, lasai, aldeko arrazoi bakarra ere kontra dute eta: ez dira errentagarriak. Gaur munduak kontsumitzen duen energiaren %6 bakarrik sortzen dute nuklearrek, Energiaren Nazioarteko Erakundearen arabera. Munduko energiaren %19 bakarrik energia atomikoz sortzekotan, munduan 1.000-1.500 zentral berri eraiki beharko lirateke »egun 440 daude». Eta bukatzeko, munduan ez dago energia nuklear masiboa mantentzeko behar beste uranio. Zentral nuklearrek erregaitzat duten uranioa 54 urterako dagoela kalkulatzen da, eta hori egungo energia nuklearraren produkzio motela jarraitzen badugu.


Azkenak
2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Kai Nakaik, Marenek eta Olatz Salvadorrek gezurtatu egin dute Bilboko Udalak esandakoa: ez zien beste eszenatoki bat eskaini

Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


“Bero jasangaitza” eta “arreta urria” salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Eguneraketa berriak daude