Net Hurbil: Ama, alaba, arreba, emazte... eta bonbalari


2005eko abenduaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Dhanu izeneko emakume hura Indiako lehen ministro Rajiv Gandhi noiz azalduko zain egon zen. 1991ko maiatzaren 21a zen. Haurdun zegoela adierazten zuen soineko zabal laranja kolorezkoak estaltzen zion sabel handia. Gandhi azaldu zen, eta mitina eman behar zuen oholtzara abiatu zen jarraitzaileen artetik. Denen artean Dhanuk ere luzatu zuen eskua, eta Gandhik agur egiteko heldu zionean, makurtu egin zen emakumea. Beste eskuarekin, sabelean zeraman bonba leherrarazi zuen, eta istant horretan 10.000 iltze barreiatu ziren ingurukoen gorputzetara. Gandhi, bere hiltzaile Dhanu eta inguruko beste 16 pertsona hil ziren.

Istorio horrekin hasi du Mother. Daughter... Sister. Bomber (Ama. Alaba. Arreba... Bonbalari.) izenburua daraman artikulua Mia Bloom-ek, Bulletin of the Atomic Scientists aldizkarian. Aldizkari honek eta bere atzean dagoen elkarteak ahaleginak egiten dituzte arma nuklearrek eta oro har armamentismoak mundu osoan zabaltzen dituzten arriskuak salatzeko. Batzuetan oso intelektual eta zientzialari kritikoen lanak publikatzen dituzte. Aldiz, Mia Bloom-en curriculuma irakurrita, esan dezakegu AEBetako sistema barruan ondo ikusitako emakumea dela. Cincinnatiko unibertsitateko irakaslea da eta hainbat agentzia federali kontraterrorismo alorreko aholkularitza lanak egiten dizkio. Aurten Dying to Kill: The Allure of Suicide Terror (Besteak akabatzeko hil: Terrore suizidaren xarma) izeneko liburua plazaratu du.

Hasierako kontakizuna osatzeko, Bloomek beste xehetasun bat erantsi du artikuluan: emakume polizia batek egin omen zuen Rajiv Gandhirengana Dhanuri hurbiltzen ez uzteko keinua, baina buruzagiak «lasai, neska» esan omen zuen. Bere bizitzako azken hitzak, segurik. «Gandhi beharbada nahastu zen emakumea zelako (dio Bloomek) baina hori egin bazuen, ez zen ez lehenbizikoa eta ez azkena izan. (...) Tradizioz, emakumeak gehiago ikusi ditugu bortizkeriaren biktima, bortizkeriaren egile baino. Baina orain rol nagusiak ari dira hartzen gatazketan, terrorista edo, zehazki, bonbalari suizida bihurtuz, beren gorputzak giza detonatzaile bilakatuz».

Mia Bloomek bonbalari suizida batzuen kasuak aipatu ditu. Bere zerrendan lehena -Rajiv Gandhi hil zuena baino lehenagokoa- Libanoko Sana’a Mehaydali da; 1985ean bere soinean zeraman leherkaria zartarazi zuen 17 urteko neskatxa honek, Israelgo soldaduak zeramatzan konboi baten aurrean. Siriaren aldeko Alderdi Sozialista Nazionalak hartu zuen ekintza hura bere gain, eta ondorengo urteetan erakunde horrek tankera berean antolatutako 12 eraso suizidetako bostetan militante emakumeak inmolatu ziren. Geroztik, Sri Lanka, Turkia, Txetxenia, Israel eta beste zenbait herrialdetan gertatu dira horrelakoak.

Bloom irakasleak 17 talde zenbatu ditu bonbalari suizidak erabiltzen dituztenak, eta beren atakeen %15 emakumeek burutu dituzte. Beste batzuen kalkuluetan %30. Hasi, erresistentzi talde laikoak hasi omen ziren taktika berri hau erabiltzen, baina denborarekin oinarri erlijiozkoa duten matxinatu taldeek ere gauza bera egin dute.

Palestinako lehen emakume bonbalari suizida Wafa Idris izan zen. 2002.eko urtarrilean egin zuen erasoa, eta Palestina bezala mundu osoko hainbat jende hunkitu zituen bere akzioarekin. Bera da Koldo Izagirrek eta Tapia eta Leturiak «Wafa» kantuan aipatzen dutena. Emakume haren sakrifizioaren ostean, honela idatzi omen zuen Egiptoko egunkari batek: «Emaztegai zerutiar honek nahiago izan zuen heriotza bizitzaren plazerak baino; mezu sendo hori adierazi dio nazio arabiarrari». Beste batek hau publikatu zuen: «Mariaren sabeletik sortu zen bezala zapalkuntza gainditu zuen Haurra, Wafaren gorputza bilakatu da etsipena ezabatu eta itxaropena biziarazi duen metraila».


Eraso suizidek iritsi behar zuten

Zerk bultzatu ditu emakumeok eraso suizidak burutzera? Alde batera utzita emakume horiek borrokara eraman dituzten injustizia egoerak, Mia Bloomek arakatu du horien nortasunaz egin diren ikerketan. Erantzun sinple bat ez du aurkitu. «Askok uste dutenaren alderantziz, ez dira beren onetik ateratako soziopatak, beren buruak suntsitzeko joera dutenak. Ez dira jende txiroa, ezta ikasketarik gabeko fanatiko erlijiosoak ere. Terrorista suizidaren perfilak antza handiagoa dauka gizarte mugimenduetan dabilen herritar politizatuarena, hiltzailearena, erlijio sektako kidearena edo suizida arruntarena baino». Askotan, gainera, pertsona horiek ordainarazi egin nahi omen dituzte bai haiek edo beren familiek jasandako umiliazioak.

Ikertzaileak uste du sarritan, emakume bonbalari suizidak familiako baten heriotza mendekatzen ari direla. «Eta emakume horiek ez direla konformatu ezarri zaien rol pasiboarekin, beren gizarteei demostratu nahi dietela beste edozein bezain gauza direla herriaren aldeko guduan. (...) Emakumeak giza bonba bihurtzen direnean ez dira ari herri baten, erlijio baten edo lider baten izenean, beren emakumetasunaren izenean ere ari dira». Emakume horiek lirateke mugimendu antikolonialista eta antikapitalista armatuetan jardun duten hainbeste militante emakumezkoren jarraitzaileak.

Baina gauza bat da militantzia armatua eta oso bestelakoa eraso suiziden apustua. Jauzi hau esplikatzen saiatu dira Bloomek aipatu dituen hainbat kazetari eta soziologo. Batzuek irizten diote emakume gazte horietako batzuek ekintza horretan aurkitu dutela bai haiek edo bai beren familiako norbaitek egindako okerren batek ekarritako desohorea garbitzeko modu bakarra. Beste kasu batzuetan, emakumezko erasotzaile suizida horiek sexu bortizkeria (bortxaketak eta beste) nozituak direla uste dute adituek. Esplikatzeko ahaleginak dira; gainera, horiek irakurtzen dituenari halako zalantza bat geratzen zaio, alegia, ez ote den Euskal Herriko bortizkeria armatua esplikatzerakoan ere zenbait aditu eta sasi-jakintsu (kontraintsurjentziaren eskemen barruan) ematen saiatu diren esplikazio psikologikoa.

Beharbada argibide errazena Txetxeniako kasuan dago. Mia Bloomek diosku 2004an txetxeniarrek Errusiaren kontra egindako eraso gehienetan tartean zirela «Beltzezko Alargunak», errusiarrek beren familiei eragindako sarraskien mendekua hartu nahi zutenak. 1999an Txetxeniako bigarren gerra hasi zenetik, emakume bonbalariek gutxienez 18 eraso nagusitan hartu omen dute parte. Bloomek horretaz galdetu dio Ingushetian Txetxenia-Errusia Adiskidetasun Elkarteak duen arduradun Imran Yezhiyev-i: «Eraso suizidek derrigor iritsi behar zuten, Errusiako armadak gerran Txetxeniako zibilen kontra egin dituen krimen krudel eta ikaragarrien erantzun gisa. Soldadu errusiarrek haurrak eta bestelako zibilak hil eta haien gorpuak itzultzeko dirua eskatzen dutenean, asko dira haserretu eta mendeku egingo dutela zin dagitenak. Elvira izeneko emakume bati 15 urteko semea hil zioten Errusiako soldaduek eta gorpua itzultzeko 500 dolar eskatu zizkioten. Hala esaten zuen gero Elvirak: 'Oh, bai, hil egin nahi ditut. Hil errusiarrak eta beren umeak. Ezagut dezatela hau zer den'».

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude