Argitalpenak


2005eko azaroaren 13an

El soborno del cielo
Victor Moreno
Pamiela
187 orrialde 15 euro

Erlijio katolikoak erakarritakoak

Zer ekarri digu erlijioak historian zehar, katixima eta kristau arau gisa? Horixe da Victor Morenok bere buruari egin dion galdera El soborno del cielo liburuaren mamia plazaratu aurretik. Egilea ez da erlijio mota horren fededun, eta horregatik historian zehar gertaturikoetan oinarritzen da gure inguruan nagusitu den erlijio mota hori ezein tolerantzia, zientzia, ikerketa, askatasun eta erantzukizun mota moztu izan duen eskalpeloa izan dela aldarrikatzerakoan. Erlijioa, Victor Morenoren aburuz, adimenaren zein sexuaren munduak irensten ahalegindu da. Funtsean, adimenaren, arrazionaltasunaren, aurrerabidearen eta, beraz, gizon-emakumeon zoriontasunaren aurka altxa diren azpilan askoren oinarria izan da.

Euskal Herriko historia ezkutua
Gotzon Aranburu
Gaiak
272 orrialde

Euskal Herriaren historia ez ofiziala

Gotzon Aranburuk Gaiak argitaletxearen eskutik kaleratu duen lan honetan gure herriaren historian letra handiz azaltzen ez diren gertaerak biltzen dira. Adibidez, Burdin Aroan La Hoyako herriak oso teknika aurreratuko armak zerabiltzan armada izan zuela; erromatarrek Arditurriko meatzetako zilarra eraman zutela; Gesaltza-Añanako lur azpiko gatzak urrezko bihurtu zuela; Errege Katolikoek Gasteizko juduak egozteko dekretua ezarritakoan hiriari oparitu ziotela Judizmendi judu hilerria, betiko larre izan zedila baldintzapean; garia eta artoa merkeago eskuratzeko hainbat lekutan izandako matxinadak; Altzoko erraldoia Europako erregeen ikuskizuna izan zenekoa; Sacamantecasen historia...

Euskaldunen Uhartea
Joan Fontcuberta
Artium
190 orrialde

Fontcubertaren argazkiak

Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak plazaratutako liburu eder honetan, Joan Fontcubertaren hitzak eta argazkiak aurki ditzakegu. Lurreko hainbat bazterretan ibilia dugu Fontcuberta, eta haietako batzuen berri ematen du liburuan. Lancetillan, Honduraseko kostaldeko Atlantikoan aurkitutako ezkutuko botanikari buruzko irakaspenak, adibidez. Edo Eskoziako iparraldean dagoen fauna sekretuaz, kasu. Digneko sirenak eta zeruko konstelazioak ere baditu aztergai. Baina euskal marinelak baleak harrapatu nahirik antzina egindako bidaiak ditu hemen ardatz, eta San Lorenzo ibaiaren beheko aldean dagoen Kanada inguruko Euskaldunen Uhartea bereziki. Uharte horren aberastasunak erakusteaz gain, Michau Oiartzabal ziburutarraren abenturak eta beste azaltzen ditu.

Euskerazaintza
Batzuen artean
Euskerazaintza
48 orrialde Borondatea

Euskeraren Erri Akademia

Euskerazaintza izenarekin ezagutzen den Euskeraren Erri Akademiak plazaratzen duen aldizkariko azken zenbakian, 2005ean aurrera eraman dituzten egitasmoen eta jasotako diruen berri emateaz gainera, bi lan nagusitzen dira: Latiegi eta Eraso’tar Bixentek osatutako Aragoi’ko toki-izen euskaldunak Erdiaro garaian 893, eta Atutxa'tar Paulek Europa’ren Erkidetasuna izenburupean eskaintzen duen lan luze bezain oparoa, 1923an sortu zenetik gaur arte eramandako bidea jarraituz. Bide batez, Euskeraren Erri Akademiak, On Manuel Lekuonaren bidetik, nortzuk izan dituen sortzaile jakin ahal izango du Euskerazaintza LV. zenbakiaren irakurleak: Mª Dolores Agirre, Lino Akesolo, Amale Arzelus, Joxe Joakin Azurtza, Martin Olazar, Santi Onaindia, Jon Oñatibia, Angel Sukia... Luzea da zerrenda.

Luma berrien eleak
Batzuen artean
Idazle Eskola
74 orrialde

Idazle gazteenek egindako lanak

Iritziak, narrazioak, poesiak, elkarrizketak, Idazle Eskolako lehenengo kurtsorako horoskopoa eta beste biltzen ditu Luma berrien eleak aldizkariak. Lan asko dira, eta ezin denak aipatu, baina hor aurkituko dituzue Pili Agirreren Birziklapena, Juan Luis Mugertza Unanueren Hello, Idazle Eskolakoak!, Mikel Santiago Arizagaren Lilit, Arantza Urbieta Aranzastiren Bost minutu, Alfredo Rodríguez Landaren Epaixka, Ainhoa Odriozola Lacarraren Ene oroitzapen minena, Anttoni Lopetegi Senperenaren Erabakia, Iker Zaldua Zabaluaren Serapio Miranda, Isabel Etxeberria Ramírezen Edo agian, Iñaki Albisua Goñiren Amet, eta Iker Zalduak Mikelazuloko Oier Guilláni egindako elkarrizketa, besteak beste.

Kamile...
Nancy Delvaux
Ttarttalo
20 orrialde. / 4,30 euro

Sendagilearengana joateko beldur den neskatoarena

Kamile neska txikiaren amak garbi azaldu dio sendagilearengana joan behar dutela eta hark zizta egingo diola. Zizta horrek ez duela minik ematen ere esan dio, baina Kamilek ez du sinetsi, bere lagun Iratik arantzak baino min handiagoa ematen duela aitortu diolako. Amari ezin aitortu horrelakorik, eta beti aldamenean daukan hartz txikiari kontatu dio dena neskatilak, ea bere ordez joango den sendagilearengana galdetuz. Baina amak ez du onartu trukea, eta han joan behar izan du Kamilek sendagilearengana.

Zumarragako trikitixa
Antxiñe Mendizabal
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
124 or ./ 14,25 euro

Zumarragako trikiti doinu kaletarra CD eta guzti

Dokumentazioa eta irakaskuntza atalei erantzunez jarri zuen martxan Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2001ean Soinuaren Liburutegia, kontuan harturik trikitiaren lekuko zaharrak hiltzen ari zirela beraien altxor guztia ia inon jaso gabe eta katalogatu gabe. Koldo Izagirreren Elgeta, sasiaren sustraiak argitaratu eta gero, Pako Aristiren Gelatxo, soinuaren bidaia luzea, Xabier Amurizaren Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak, Iñigo Aranbarriren Sakabi, soinu txikiaren handitasuna eta Xabier Gantzarainen Epelde, mende baten soinua liburuak argitara eman ditu. Orain, berriz, Antxiñe Mendizabal Aranburuk osatutako Zumarragako trikitixa. Trikiti doinu kaletarra eskaini digu, trikitixa berritzaile eta heterodoxo baten historia, bere CD eta guzti -non jasoak dauden Etxesa-Korta eta Joxe Oriak 1920ko hamarkadan plazaratutako pare bat pieza, Carlos Egigurenek eta Joxe Oriak 30eko hamarkadan grabatutako beste bi, eta 50eko harmakadan Urteaga-Oria anaiak eta Joxemiel Ormazabalek eskainitako gaztelaniazko trikitia eta euskarazko porrusalda-. Zumarragakoak trikiti doinua baserri girotik kalera jaitsi zuten lehenengoak izan ziren, eta baita diskoa grabatu zuten aurrenekoak ere.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude