Veneziako biurtekoa


2005eko urriaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Veneziako arte biurtekoan egon naiz aurten. Nik gehien estimatzen dudan hiria da Venezia, xarma berezia du bere ahuldadean eta horma heze belztuetan. Hala ere, turismo ibilbideetatik edo uholdeetatik kanpoko kaleek duten isiltasuna da gehien erakartzen nauena, batez ere kotxerik gabe bizitzea zer den ez dakigun hiritakoentzat.

Beste zerbaitek erakartzen nau hiri horretan, artea ikusteko eta gozatzeko erraztasuna alegia. Edozein txoko, kale, plaza, etxe edota edozein elizatan, VI. mendetik hasita XIX. menderainoko artelanak bila ditzakegu, eta gainera bizirik, hau da, museotan sartu gabe eta sortu zirenerako funtzioa galdu gabe. Tizianoren koadroek elizetako kulturako izaten jarraitzen dute, XIV. mendeko jauregiak bizitokiak dira eta kaleetako amabirjinen iruditxoak XV. mendeko marmolezko tailak izan daitezke. Hala ere, azken bidai honetan arteak segida duela konturatzeko moduko ikuskizuna zegoen: Biurtekoa. Eta ez da arte garaikidearen behin behineko presentzia, Veneziak Peggy Guggenheimek osatutako bilduma gordetzen baitu amerikar aberats bitxia bizi izan zen jauregian.

Veneziari buruz hitz egin denean iraganean itotako hiria dela esan izan da, baina kontuan izaten badugu hiri honek urtero munduko zinema jaialdi ospetsuenetako bat duela, arkitekturari buruzko munduko biurteko handiena eta arte garaikideko biurteko zaharrena, konturatzen gara salaketa faltsu xamarra dela.

Baina hala al da? Biurtekoak eta zinema jaialdiak garaikidetasunean jartzen al dute Venezia bezalako hiri bat? Hemen, azken urtetan eztabaidatu den gaiaren muinean sartzen gara. Zein da gaur egun biurteko baten zeregina?

Sortu zenean, orain 100 urte baino gehiago, nazioarteko erakusketa handien eredua jarraitu zuen, baina artean berezitua. Komunikabideak oso arinak ez ziren garaian ez zen hain arraroa erakusketa orokor bat behar izatea egoera aztertzeko eta toki ezberdinetan egiten ziren gauzak parekatzeko eta jakitera emateko. Egoera horrek 80ko hamarkadara arte iraun zuen unean uneko garaietara egokitu ondoren.

Gaur egun ez dago arazo handirik jakiteko zer egiten duen Txinako artista batek edo New Yorkeko azken joerak zein diren ezagutzeko. Irudiaren ugaltzeak eta batez ere, Internetek asko arindu ditu informazio beharrak ia kontrako efektua eragin arte. Horregatik zaila da biurtekoen edo modu horretako erakusketa handien zeregina justifikatzea.

Baina, egoera hori egiaztatu ondoren, gero eta biurteko gehiago azaldu ziren 80 eta 90eko hamarkadetan. Hiri askok egin dute erakusketa erraldoien alde: Istanbul, Lyon, Praga, Mosku, eta abar. Zergatik gero eta gehiago eredua zalantzan jartzen ari diren unean?

Artearen bi funtzio ez berriak baina bai garrantzi handia hartu dutenak etorri dira erakusketa handien eredua salbatzera: ikuskizuna eta turismo kulturala. Veneziak XVIII. mendetik aurrera eta XIX. mendean garatu zuen estrategia bera indar berriturik azaldu zaigu XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran: jendeari ez zaio arte garaikidea horrenbeste interesatzen, gustatzen zaiona bidaiatzea da, bidaiaren aitzakiaz kultu izatea eta gero bizi den giza taldearen artean kontatzea. Gainera ikuskizun handiek txundituta bizi gara. Arteak hori eskaintzeko ahalmena du eta hori ondo dakigu Euskal Herrian bizi garenok Bilbon ezin hobeto funtzionatu du eta.

Istanbuli munduan eta batez ere Europan tokia egitea interesatzen zitzaion. Turkia herrialde aurreratua eta garatua zela erakutsi behar zuen eta artea etorri zen -ez bakarrik artea, baina artea ere bai- biurtekoa zegoela erakustera eta arte garaikideko museoa zabaltzera -aurtengo Veneziako biurtekoaren erakusketa bateko arduraduna den Rosa Martinezek gidatuta-. Lyonek Frantziako bigarren hiria zela erakutsi behar zuen eta arkitektura lan handiak eraiki ondoren biurtekoa asmatu zuen, Parisi itzal pixka bat egiteko kultur zentro moduan eta bide batez, Frantziako hiriburuak duen turismo arazoak arintzeko.

Aurten beste bi hirik hartu dute artearen makulua izena nazioarteko komunikabideetan entzun dezagun: Praga eta Mosku. Garai bateko Europa ekialdeko herrialdeek behar handiak dituzte munduko "orden berrian" zein den bete behar duten rola jakiteko eta Europa erdialdean dagoen Praga hiriak turismo kulturalaren aldeko apustu gogorra egin du, ikuskizun handi baten beharra ikusi duen era berean.

Azkenik, Mosku ezin da iragan sobietarraren handikerietan galdu eta San Petesburgek betetzen duen tradizioaren hiriburuari aurre egiteko garaikidetasuna eta modernotasuna besterik ez zaio geratzen eta horregatik artearen aukera Ermitagek suposatzen duen zamari aurrea hartzeko.

Beraz, hor ditugu artearen gaur egungo lanak, ikuskizuna eta dirua lagatzen duen turismoaren negozioaren aitzakia izatea. Dugun gizartea ezagututa ez da harritzekoa, baina artearen barruan sartuta gaudenak egoera etsita onartu behar al dugu?

Nire ustez arteak beste funtzio asko betetzen ditu eta hain zuzen Veneziako biurtekoaren erakusketa nagusiaren arduraduna izan den Maria Corralek gogorarazi digu. Berarentzat artea plazer estetikoa edo bisuala eta buruari eragitearen artean dago, hau da, zentzuen gozamena eta pentsamendua zabaltzea izango lirateke artearen zereginetako bi gutxienez. Eta horixe da Veneziako erakusketetan sumatu nuena, arteaz gozatzeko eta pentsatzeko aukera, besterik ez eta hainbeste.


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


Eguneraketa berriak daude