Edurne Ugarte Nuñez: «Edozein ikaslek, irakaslek zein medikuk erabil dezake»


2005eko urriaren 09an
Lan erraldoia hartu duzu zure gain...
Bai, baina gure hizkuntzaren egoera, zoritxarrez, tamalgarria da oraindik ere hezkuntza sisteman eta bereziki unibertsitatean. Badirudi unibertsitatea euskaldunduko bada, banakako batzuen esfortzuari esker baino ez dela izango. Horrexek eman dit lan hau gauzatzeko kemena.

Damutzeko arrazoiak ere izango zenituen, ezta?
Bistan da. Egile bakar batek halako liburua egiteko ausardia aipatu eta kritikatuko dute askok, medikuntzari buruzko testu gehienak autore askoren artean idatzitakoak baitira. Horregatik, patologia orokorraren atal batzuk baino ez ditut landu honako honetan »atal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatua», aurrerantzean gernu-aparatua, odola eta sistema endokrinoa aztertuko dituen beste liburuki bat egiteko asmoz.

Oraingo lanean zerk sortu dizu buruhauste gehien?
Terminologiak, niri egokitu zaidalako orain arte inoiz itzuli ez ziren hainbat teknizismo nola esan erabakitzea. Jakin badakit nik proposatutako termino batzuk beste modu batera erabiliko direla hemendik urte batzuetara, baina horrek gure hizkuntza bizirik dagoela baino ez du adieraziko.

Norentzat da aproposen zure lana?
Edozein kurtsotako ikasleek, irakasleek zein osasun-arloan aritzen garen medikuok erabiltzeko moduko kontsulta-liburua da. Aparatu bakoitzari dagokion azterketa anatomofisiologikoa ere agertzen da bertan, baina nireak ez du inolaz ere ordezkatuko Asier Garrok euskaraz argitaratu zuen Giza Fisiologia izeneko lan bikaina.


Azkenak
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


Eguneraketa berriak daude