Badator «Badakit» berria


2005eko urriaren 09an

BADAKIT Edizio Berrituak euskaraz jolasteko eta dibertitzeko 1.800 galdera berri eskaintzen ditu. 7 urtetik aurrerako haur, gazte nahiz helduek jolas dezakete, adin guztietarako egokia baita. Euskal Herriko eta mundu zabaleko eduki gaurkotuak biltzen dituzte Xabier Telleriak eta Karolina Sainz de Bikuñak prestatutako galderek.

Mahai jolas hau egokia da gertakizunak, bitxikeriak, kirola, kultura, historia eta hainbat kontu modu entretenigarrian ezagutzeko. Galdera-erantzunak, sei gai nagusiren ingurukoak dira eta gai bakoitzari kolore bat dagokio: hizkuntza eta literatura, natura, kirola, kultura, ikuskizunak eta historia.

Bi zailtasun maila eskaintzen ditu Badakit Edizio Berrituak. Izan ere, 600 galdera zailtasun txikikoak dira, etxeko gaztetxoenentzat, eta 1.200 galdera etxeko ausartenentzat. Halere, kontuan izan behar da zorteak ere parte hartzen duela jolasean.

Galdera bakoitzeko hiru erantzun posible aurkezten dira, bakarra izango delarik zuzena. Baina kontuz ziri eta aginduekin, irabazitako peoiak edozein momentutan gal ditzakezu eta!

Bi jokalarik jolas dezakete Badakitekin baina baita familia guztiak ere. Banaka nahiz taldeka jolastea ahalbideratzen duen jolasa dugu Badakit.

Egiozu aurre Badakiten erronkari!

Ba al dakizu Nola izena duen Shin Chanen txakurrak? Beisbolean, nola duen izena pilota kolpatzeko tresnak? Zenbat atomo dituen ur tanta batek? Nork asmatu zuen katapulta? Nik Badakit... baina dagoeneko etxean dut jolasa.

Non eta nola eskuratu

Mahai-jolasa ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango da hil honen erditik aurrera: ARGIAren web gunean (www.argia.eus), helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: dendaargia.eus edo zenbaki honetara deituz: 943371545. Badakit edizio berrituaren prezioa 33 eurokoa da.


Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude