Aztertzekoa da abertzaletasunaren larraina utzi eta konstituzionalismoaren eremura pasatu diren politikarien nondik norakoa. Onargarri, errespetagarri, ulergarri eta gainerako garri guztiak zilegi dira, jakina, edonork baitu iritziz aldatzeko eskubidea, baina adierazgarri ere bada askoren artean nabarmentzen den konbertsoen demaskeria.
Politikak argitu dezake abertzaletasunaren mundutik alderdi sozialistaren ildorantzako urratsa, baina politika baino zerbait gehiago behar da hainbaten jauziak ulertzeko. Alegia, abertzaletasunetik sozialismo espainiarrera, sozialismotik eskuinera eta eskuinetik muturrera.
Inork ez die ukatuko Juaristi, Azurmendi, Uriarte, Arregi, Guevara eta beste hainbati nahiago duten aldaketa egiteko aukera, baina nabaria da euren inguruarekin hautsiz gero zein erraz egiten duten nora ezean irrist.
Haien jatorria kontuan izanik, zenbaitek pentsa lezake gizon burutsuok ezker-eskuin eta abertzaletasun-konstituzionalismo bikoteen arteko zubigintza egiteko aukerakoenak izan beharko luketela... Baina ez, behin jatorrizko erreferentzien sarea galduz gero maldan behera abiatzen dira, irizpide zentratuak gainditu eta Basta ya-ren tesietara hurbilduz.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.