Izenak


2005eko irailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elurretan musika taldeak iraupen luzeko lehen diskoa plazaratu du: Mara-mara (Moonpalace Records). Pop doinuak dira nagusi zuzenekorik eskaintzen ez duen taldearen disko berrian.

Dario Urzay (Bilbo, 1958) margolariaren obra bat hautatu dute Pekineko II. Arte Biurtekorako. Pintura eta eskulturak baino erakusten ez dituen Biurtekoa urriaren 19an amaituko da.

Uxue Alberdik (Elgoibar,1984) irabazi du Igartza literatura beka. Aulki bat elurretan izenburua izango du osatuko duen ipuin bildumak. Azken ikasturtea Suedian igaro du Alberdik eta bizipen horiei egingo die leku liburuan.

Benito Ansola zinegileak jaso du aurten Am Lur saria, Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinearen Egunaren baitan. Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileraren sustatzaileak super8n egin izan du lan (Beranduegi, Itxasontzigintza...).

Ana Urkizak Bekatuak narrazio liburua plazaratuko du laster Elkar argitaletxearen eskutik. Harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia... ageri dira ipuinetan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude