Hitz bitan


2005eko irailaren 25an

Luis Peña Gantxegik honakoa adierazi zion Goienkariari: «Egia da nazioarte mailako arkitektoen izenak eta lan deigarriak turismoa erakartzeko erabiltzen dituztela orain, eta horrek sarrera ekonomikoak ekartzen dizkiola hiriari».

Azucena Vietes artista Berrian: «Mundua ezagutzeko eta auzitan jartzeko tresna da artea».

Ramon Agirre aktoreak Irutxuloko Hitzari esanak: «Ez nuke euskal zinemaren berpizkundearen aurrean gaudenik esango. Egia esan, ez dut oinarri sendorik ikusten datorren urtean beste hiru film euskaraz errodatuko direla esateko. Akaso, ez da batere egingo. Giza baliabiderik ez da falta. Baina dirua da arazorik larriena. Dirua behar da euskal zinema suspertzeko. Beharbada, hamar kilometro errepide gutxiago eginda, film batzuk egiteko dirua lor liteke».

San Telmo museoko zuzendari Susana Sotoren hitzok jaso zituen Berriak: «Museo ona bisitariari zerbait sentiarazten diona da, galdera batzuk sortzen dizkizuna».


ASTEKARIA
2005eko irailaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude