Hitz bitan


2005eko irailaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Josetxo Goia-Ariberen hitzok jaso zituen Berriak: «Zenbat eta hautemangarriagoa izan globalizazioa gizarte batean espezializazioa eta berezko kulturaren beharra ere handiagoak direla esaten dute. Horrela balitz, guretzat onura handiak ekarriko lituzke. Musikari guztioi gustatzen zaigu ahalik eta entzule gehienengana iristea, baina hori ez da globalizazioa, ametsa da».

Antton Lukuk honakoa adierazi zion Gaztetxulori: «Ez da pentsatu behar gazteek gai errazagoak ukan behar dituztela. Pentsatzen dut kasik alderantiz dela; helduek antzerki dibertigarria, gauzen ahanztekoa, gehiago eskatzen dutela gazteek baino. Gazteak aiseago lotzen dira munduko gai zailei».

Eriz magoa Berrian: «Pertsona batek nahiz eta oso truku oinarrizkoak baliatu, publikoaren arreta mantentzen jakitea da berebizikoena. Truku ikusgarriak egin eta abilidade handiagoa duen mago batek hori lortzen ez badu, alferrikako lana egin du. Benetako magia jendearekin komunikatzea erdiesten duena da».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude