CiUren estrategiari buruzko hipotesi bat


2005eko irailaren 11n
Kataluniako herritar abertzale edo katalanisten konfiantza berreskuratzera dago bideratua CiUren estrategia, hau da, nagusiki ERCko eta PSCko zenbait sektoreren konfiantza berreskuratzean. Alderdi horiek dira bere lehiakiderik zorrotzenak, baina baita ere etorkizuneko bere aliatu izan daitezkeenak, ez baitirudi PPren aliantzaren garaiak epe labur eta ertainera errepikatuko direnik. PSCren posizioetara gerturatzen den hipotesiak dio, Estatuaren erreforman langa goian jartzen ari dela CiU Estatutua orain onar ez dadin, Estatutua onartuz gero Maragallen alderdia indartuegia aterako litzatekeelako. Estatutu berria ez ateratzeak ERC ere ahul dezake, bide batez. Edozein modutan, hipotesi horrek CiUren eta ERCren hurbilketa eskatuko luke eta kataluniako abertzale askok hori nahiko balu ere, bai ERCren bai CiUren orain arteko kulturetatik urruti dagoen estrategia da.


ASTEKARIA
2005eko irailaren 11
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude