Astotxoak ere bai


2005eko irailaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ulergaitz zaigu egunaren joan-etorriko anitz gertaera. Eta ez naiz ari, prezeski, naturaren indar itsuen eraginezko ezbeharrez, jendearen nahiak sorrarazitakoez baizik. Errate baterako, ez da ulergaitza berrogeita hamar milioi jenderen bizia moztu zuen mundu gerra gertatzea, aurten dela hiruretan hogeigarren urteurrena, han eta hemen berriki gogoratzen aritu direna? Ez da ulergaitza, horrelako hondamendia jasan eta gero, hala ere, gaur egun gero eta arma gehiago ekoiztea, eta, horien bidez, ehunka eta milaka jende indarrez hiltzen jarraitzea? Eta ulergarria da jendea torturatzea? Ez da ulergaitza, estatu aberatsenak hainbertze herriren pobreziaz, ez bakarrik axolagabe sentitzea, baizik eta pobrezia horretaz baliatzea, neurrigabe aberasten joateko?

Nola ulertzen ahal da ezagueradun gizakiak horrela jokatzea? Nola uler daiteke, adimena eta jakitatea milaka urtetan hobetzen joan ondotik, jendea hain maila ezberdinetan bizitzea, lau mundu deitutakoetan banatuta? Ulertzen ahal dugu Vatikanoak, bi mila urteko kristau hausnarketa eta bizipenarekin egungo egitura piramidalari eustea? Nola eta zergatik dabil mundua hain trakets, norabidea galduta bezala?

Bada Biblian errana: «Astotxoak ere salbatuko dituzu, Jauna». Asto izeneko animaliaz ari da solas horietan? Ez, noski. Ez da ari, bidaxkaz-bidaxka eta maldaz-malda, bertze inorentzat ezinezkoa zen garraiolari lana bete duen animaliaz. Garraiorako ahalmen bereziz hornitua, baina adimenenez urri. Astoaren gabezia hori, ordea, anitz jenderi ere badagokio. Zera erran nahi baita, anitz jende dela argi txikikoa. Oro har, jende guztia gara nahiko mugatua, bai ulermenean, bai erabaki ahalmenean.

Horretaz eta horregatik dioelakoan nago ni, Bibliak astoaren salbamena aipatzen duenean: jende mugatu, murritz eta buru goibelduaz. Eta horrelako jendea da, hain zuzen, hainbertze hondamendi eta zoritxarren eragilea. Horrelako izakiak dira Amerikako Estatu Batuetako edo Errusiako lehendakariak, Rouco bezalako kardinalak, hainbertzeko koherentziarik ezaz eta kontraerranez jokatzen dutenak.

Horrek kezkatu, bai, baina harritu, behar bada ez gintuzke gehiegi harritu behar. Bush bezalako gizonak sosak eraman ditu agintera, eta sosaren alde eginen duelako eman diote aginte makila. Armak saldu, soldaduak hara-hona bidali, lurralde batean eta bertzean agintariak kendu eta paratu, estatuetako aberastasunak bereganatu eta jendea pobretu… Horrela dabilenak astoaren talentua gainditzen du? Eta Bushen astakeriei, Europako agintari ikasiek men egiten diete.

Europa kulturaren eremua omen da. Europan Giza Eskubideak solasa hitzetik hortzera dabil, Eskubideak solasa paperetik paperera, baina petrolio putzua tartean denean, gas arinena bezala aireratzen dira eskubideak. Hain nortasun txikikoak dira agintari handienak? Hain exkaxak? Europar agintedunek ere, hainbertze mendeko historia bizkarrean daramatenek, ikuste eta ohartze maila ttikiena ezin gainditu.

Rouco eta bere antzeko ehun eta gehiago kardinalek Ratzinger hautatu dute arduradun nagusi, Kristoren eliza omen denaren arduradun. Eta hor dugu Benedikto XVI.a: teologoen saila isilarazi duena, senide eliztarren arteko elkarrizketa moztu duena, Vatikanoaren botere eta handikeriaren ereduari eutsi nahi diona, bera nor ez den gaietan ere laikoen autonomia errespetatzen ez duena. Teologo amerikar baten hitzetan, Ratzingerren hautaketa ez du Espirituaren argiak eragin, kardinal zahar batzuen beldurrak baizik. Soin luze eta gorriak ez du, berez, buruko argia handitzen.


Azkenak
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Eguneraketa berriak daude