Aitak ezberdintzeko zenbait aztarna


2005eko irailaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gure ekosistemetan, batik bat hiritarretan, bada animalia azpi-espezie bat ezagutzea komeni dena: aitez ari gara. Denok ezagutzen ditugu halako piztiekin topo egitearen arriskuak; kumerik gabe doazenean, ordea, ez da erraza izaten aita ez direnengandik bereiztea. Hona hemen zeregin horretan lagungarri izan daitekeen ezaugarri zerrenda labur bat:

1. Orbanak. Aita batek beti izango du orbanen bat -edo gehiago- bere jantziaren kokapenik desegokienean; izan daiteke purearena, biberoiko esnearena, mukiena edo lerdearena, edo horren guztiaren nahasketa batena. Ez da kentzeko zaila izango -edo bai-, baina, zalantzarik ez izan, ikusgarria izango da oso. Hala ere, aita ez da konturatuko -irakaslea baldin bada- eskolan lezioaren erdian egon arte, -aurrezki kutxa bateko langilea bada- eguneko lehenengo bezero preferentzialak bulegoan hartu arte, -edozein motatako enpresako atalburua bada- ugazabari hilabeteko txostena aurkezten hasi arte. Eta abar.

2. Begi zuloak eta neke aurpegia. Goizean, arratsaldean edo gauerdian; lanegunetan edo asteburuan; oporrik ez dagoenean edo, batez ere, oporretan: berdin dio uneak, beti izango ditu. Jakina aita ez direnek izaten dituztela, haiek ere, ezaugarri horiek guztiak. Baina aitena ez da ohiko neke aurpegia, inondik ere: neke-aurpegi horiek beste dentsitate mota batekoak dira, azalaren azpiko estratuetan finkatzen direnak eta, ondorioz, egonkorra bihurtzen direnak. Eta ez zaie sekula kentzen, Corporación Demoestéticaren laguntza gabe behintzat -eta hala ere...-.

3. Galdera esistentzialak. Mota honetakoak: a) Nolatan garatu dugu gizakiok Martera iristeko teknologia, eta ez ume-orgako guardasolari tente eutsiko dion tramankulu benetan eraginkorrik? b) Zelan izan gara gai baztangarentzat edo tuberkulosiarentzat sendagaiak aurkitzeko, eta ez inoiz gainezka egiten ez duten pixoihalak asmatzeko? c) Eta, bide batez, nola da posible aingerutxo honen sabelustutzeek horren gaizki usaintzea? -ohitu dela esaten duen aitak, gezurra dio-. d) Nork esan zuen oporrak atseden hartzeko abagunea zirenik? E? e) Zergatik, zergatik, zergatik? -eta horren aldagai guztiak-. Ez dira bakarrak, baina bai ohikoenak.

4. Geografia fantastikoei buruzko ezagutza zehatza. Adibidez, parkeena edo kulunkaren bat izan dezakeen edozein hiri-txokoarena. Adibidez, -dabiltzan- iturri publikoen kokapenarena. Adibidez, txiki-park eta ludotekena. Adibidez, Txirri Mirri eta Txiribitonen munduko biraren ibilbide osoarena. Adibidez, etxera itzultzeko bide azkarrenarena -edo entretenigarrienarena, presarik ez dagoenerako-. Edonola ere, aita izan aurretik existitzen zirenik ere susmatzen ez zituen parajeen geografiak.

5. Tolerantzia-maila. Hots, tolerantzia-mailaren murrizketa asaldagarria. Hau film bat ikustean nabarmentzen zaio batik bat aitari, batez ere aita berriei: telebistan eskaintzen badute, katez aldatuko du bizkor; zineman badago, begiak itxiko ditu edo, muturreko kasuetan, aretotik alde egingo du. Seme-alabak izan aurretik gertatzen zitzaion bezala, aitak ez du imintziorik egingo pantailak -helduen- masakre odoltsu bat eskaintzen badio, edo boxeo-borroka basati bat, edo Marathon maneko dentistaren eszena. Baina norbaitek ume bati ile bakar bat ukituz gero, ziur egon, ezingo du jasan.

6. Soinu-banda. Noizean behin, normalki lekurik ez-aproposenetan, txistu eginez edo are ahapez abestuz ere, nahi gabe, belarriak gozatuko dizkie ingurukoei "Tximeleta mendian", "Epo itai tai ye" edo "Ttantto marigorringoa" bezalako hitekin. Aitak, nola ez, gorroto ditu kantuok -tira, kantu hitza dagokiela adosten badugu behintzat-, baina ezin du saihestu halakoak ezpaineratzeko bulkada. Betiko geratu zaizkio burmuinean grabatuta, eta heriotz-ohean "Argia, argi gehiago" edo "Duintasunez bizi izan dut neure bizitza" bezalako azkeneko esaldi distiratsuren bat botatzeko asmorik izanez gero, jai dauka: "Mari Andresan korotza"ren -edo zerbait okerragoaren- leloa baino ez zaio aterako.

7. Suspirioak. Bere bizitzan umerik ez zegoen garaiak gogoratzean -ia sumaezina-. Emakume gazte-eder bat ondotik pasatzean -suabea-. Tabernariari gin-tonic-ari mesedez ginebra gutxi botatzeko eskatzean, hura azkeneko potea izango dela erabaki bitartean, biharamuneko diana zazpietan izan ohi da eta -nabarmenagoa-. Edonola ere, ihesbiderik ez dagoela konstatatzean -suspirio handia-.

8. Elkarrizketa-gaia(k). Umea da beti, batzuetan hala ez dirudien arren. Seme-alabarik ez daukan norbait aurrean suertatuz gero, sekulako ahaleginak egin behar dituelako gaia ekiditeko -egin beharreko zerbait, adiskideak galdu nahi ez badira-: ahalegin horiek arrakasta izaten dutenean ere, umeek jarraitzen dute izaten aitarentzat elkarrizketaren gai nagusia, hots, nola demontre segitu hitz egiten gaia ukitu gabe -hainbesteraino ezen apenas den gai elkarrizketari berari men egiteko eta -zeinu ukaezina- gogotik izerditzen hasten-. Beste aita batekin elkartuz gero, guztiz ebitaezina da gaia: norbaitekin hustu behar dira barruak lasaitasunez. Ondorio jasanezinekin inguruko ez-gurasoentzat, noski.

9. Lerdea. Kasu honetan aitak kanporatzen ohi duenaz ari gara, seme edo alaba txikiaren edozein ekintzaren aurrean: txorakeriren bat esaten duenean, gehienetan, baina baita metro batzuk katuka ibili edo baloi bat dorpeki ostikatzea bezalako ekintza epikoen aurrean ere. Ugaria izan ohi da, eta loditasun aldakorrekoa, eta mota honetako esaldiez lagunduta etorri ohi da: "Baina zein azkarra den!", "Bizilagunenak, adin berean, ez zuen erdia ere egiten", "Maitea: ez al duzu uste superdotatua izan daitekeela?". Baita, askotan, ergel-aurpegi nabarmenaz ere.

10. Post-mortem esplorazio baterako erabilgarriak -CSI-Las Vegaseko Gil Grissom-en ohar-kaieratik jasoak-. Itxura orokorra: zaharkitze goiztiarra, ile eskasa edo zuritzen hasia -argibide gehigarrietarako, ikus 2. puntua-. Bizkar-hezurra: lunbalgia zantzuak; disko-herniak maiz. Urdailaren eduki tipikoa -behin-betiko froga-: potito arrastoak, liseritu gabeko askari-ogitarteko zatiak, organuaren paretetan itsatsitako Nocilla geruzak, gusanitoen eta bestelako litxarrerien hondakinak, ardo kopuru nabarmenak -maila ezberdinetakoak, Don Simónetik erreserba handira, aitaren gizarte-mailaren arabera; askotan valerianarekin edo valiumarekin nahastuta-.

Nota bene: ezaugarri hauetako asko, jakina, hala aitei nola amei dagokie, baina onartu beharra dago batzuk, zerrenda honetako puntu bakoitietakoak batik bat, Homo sapiens sapiensaren ar garaikidearen etologiari lotuta daudela.


Azkenak
ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


2025-07-14 | Sustatu
Ez fidatu Osakidetzan ‘Quantus Skin’ azterketa egiten badizute

Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]


2025-07-14 | Ahotsa.info
Euskaldunon bazkari antiarrazista Sanferminetan

Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.


2025-07-14 | Antxeta Irratia
Irunen hizkuntza politikak aldatzeko «borondate berri baten hasiera izatea» espero du Aski Da! kolektiboak

40 elkarte biltzen dituen kolektiboa baikor agertu da, azken hilabeteetako hartu emanetan Irungo Udalak hizkuntza politikak elkarlanetik zuzentzeko borondate berria erakutsi duelako. «Hasierako alde bietako mesfidantzak gaindituz, adostasunak bilatu eta Hizkuntza Plan... [+]


Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Eguneraketa berriak daude