Mario Angel Marrodán poeta (Portugalete, 1932) zendu zen pasa den astean. Idazlearen obra ugarien artean Guía Lírica de Vizcaya nabarmentzen da.
Igor Yebrak dantza eskola bat irekiko du Bilboko San Inazio auzoan, 2006ko irailean. Dantzariak baleta sustatu nahi du hala, hark izan ez zuena besteei eskaintze aldera.
Mikelazulo kultur elkarteak Ñami mishakunchik liburua plazaratu du. Elkarteko hamahiru kidek 2003an Ekuadorrera egindako kultur bidaiaren fruitu da artea eta literatura uztartzen dituen argitalpena.
Kepa Garraza artista gazteak Biolentzia, pasio eta herio irudiak erakusketa jarri du Bilboko Rekalde aretoan. Formatu handiko hiru margolan eta sei argazkiko saila zintzilikatu ditu. Irailaren 4a arte izango da zabalik.
Berri Txarrak taldeak bosgarren diskoa grabatuko du egunotan, Karlos Osinagarekin. Grabazioa bukatutakoan, Kansasera (AEB) joango dira taldeko kideak, Ed Rose ekoizleak nahasketak egin ditzan. Mexikon eta Nikaraguan kontzertuak emateko aprobetxatuko dute bidaia.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!