Energian eta osasunean inbertitu nahi du MCCk


2005eko uztailaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gaur egunera arteko enpresa antolamenduaren diseinua 1991ko berbera da. Beraz, bada garaia, diseinu hori berrikusteko eta gaur egungo nahiz etorkizun hurbileko moldeetara ekartzeko. Are gehiago kontuan hartuta MCC taldeak gaur egun 18.593 milioi euroko aktiboak eta 3.757 milioi euroko baliabide propioko egiturak dituela eta Euskal Herrian nahiz atzerrian dauzkan industria, merkataritza eta finantzako plantetan 71.000 pertsona inguru ari direla lanean. Gainera, etorkizun hurbilari begira, 2008. urterako beste 25.000 lanpostu sortzeko apustua egin du. Aurreikuspenak betetzen badira, MCCk 95.000 langiletik gora izango ditu.

Kooperatibaren ez ohiko kongresuan onesten den antolamendurako diseinu berria 2006ko urtarrilaren 1ean aplikatzen hasiko dira. Hala dirudi aldizkari honek eskuratu ahal izan duen informazioaren arabera.


Eztabaida parte hartzailea

Kooperatibak diren enpresetan, batez ere MCC bezain korporazio handietan, erabakiak mantsoago hartu ohi dira enpresa pribatuetan baino, azken horietan zuzendaritzak hartzen baititu erabakiak, langileak ia kontuan hartu gabe. Kooperatiben kasuan, aldiz, kooperatibistak izaten dira eztabaidaren protagonistak. Horregatik dago MCC azken hilabeteetan eta urrira arte eztabaida betean; kooperatibek, taldeek eta dibisioek (ikus koadroan) enpresa antolamendua egokitzeko beharra dute eztabaidagai. Azpimarratzekoa da MCC taldeak antolamendua egokitzeko proiektua batez ere Industria Taldeari begira egin duela eta, hori dela-eta, MCC osatzen duten gainontzeko taldeen funtzionamendua -banaketarena (Eroski) edo finantzena (Euskadiko Kutxa, Lagun Aro, eta abar)- ahalik eta gutxien oztopatzen saiatu da.

Zenbait berrikuntza garrantzitsu ezagutu ditugu eskuratu ahal izan dugun txostenaren bidez -esan digutenez, txosten garrantzitsuena-. Honakoak dira azken hilabeteotan eztabaidatzen ari diren berrikuntzak: dibisioak gehitzea eta bakoitzari bere izaera juridikoa ematea, dibisioak koordinatuko dituen Industria Kontseilua eratzea, eta Jarduera Berriak Sustatzeko Zentroa sortzea -ikus koadroa-.

Ez ohiko kongresuan erabaki beharreko gaietako bat izango da gaur egun dauden 72 industria kooperatibak 11 dibisiotan banatu edo ez. Hain zuzen ere, dibisioak izango lirateke kooperatiben eta korporazioaren arteko lotuneak. Industria Kontseilua eratzea ere proposatu da. Organo horrek koordinatuko lituzke dibisioak; hori eratzeko irizpide irekiagoak proposatzen dira. Bestalde, Industria Taldearen antolamendua egokitzeko proposamenaren barruan zera jarri da mahai gainean: bata bestearen intereseko taldeak eratzea, kooperatiben arteko sinergiak hobeto aprobetxatzeko.


MCC osoari eragiten dion proiektua

MCC kooperatibaren ez ohiko kongresuan hartuko diren erabakiek ez diote Industria Taldeari bakarrik eragingo. Pentsatzekoa denez, euskal kooperatiba talde osoan izango ditu ondorioak. Hori dela-eta, taldea osatzen duten kooperatiba guztietan dago eztabaida: Industria Taldean, Finantza Taldean -Euskadiko Kutxa eta abar- eta Banaketa Taldean (Eroski). Antolakuntza konplexuena Industria Taldeak dauka, kooperatiba asko direlako, geografikoki oso barreiatuta daudelako, hainbat sektore daudelako tartean, eta abar. Alabaina, nekez imajina daiteke MCC osoan eraginik izango ez duen Industria Taldeko antolamenduaren birmoldaketarik.

Kongresurako egindako ekarpenetako batean adierazten denez, MCC osoari begira, korporazioko organoen adierazgarritasun eta eraginkortasunerako mekanismoak optimizatuko direla da antolamendua egokitzeko proiektuak ekarriko duen hobekuntza nagusia.

11 dibisio 72 kooperatibentzat

Etxea:
Fagor Electrodomésticos/Edesa, Fagor Industrial, Danona, Domusa, Kide, Coinma.

Mondragon Automozioa:
Fagor Ederlan, Maier, Cikautxo, Mapsa, Ecenarro.

Mondragon Osagaiak:
Copreci, Orkli, Eika, Fagor Electrónica, Matz-Erreka, Tajo, Embega, Consonni.

Eraikuntza:
Orona, Urrsa, Rochman, Lana, Ecotecnia, Biurrarena, Coinalde, Etorki.

Ulma:
Ulma C. y E., Ulma Manutención, Ulma Forja, Ulma Hormigón Polímero.

Tresneria:
Matrici, Batz, Aurrenak, Loramendi.

Hobelan:
Irizar, Urola, Ampo.

Ekipoko Ondasunak:
Fagor Arrasate, Fagor Automation, Mondragón Assembly, Ona Press.

Makina-Erremintak:
Danobat, Soraluce, Egurko, Goiti, Lealde, Latz, Doiki, Ortza, Estarta, Ideko, D+S.

Industria Ekipamendua:
Orbea, Dakar/Wingroup, Eredu, Ederfil, Alkargo, Becker, Oiarso, Elkar, Evagraf, Danona Litografia, Osatu, Hertell

Enpresa Zerbitzuak:
LKS Ingeniería, LKS, Alecop, MSI, Ondoan, Ahizke-CIM.

Jarduera eta garapen arlo berrien alde egin dute
Jarduera Berriak Sustatzeko Zentroa sortzea da kongresuan erabaki beharreko proposamen garrantzitsuenetakoa. Zeregin hauek izango lituzke zentroak: sektore eta garapen arlo berrietan jarduera berrien sorrera sustatzea taldera sartuko diren pertsonentzat lanpostu egokiak sortzeko eta MCCren kooperatiba sareari indarra eta etorkizuna emateko.

MCC taldearen emaitzak aurkeztu ziren joan den ekainean eta, taldeko arduradun nagusiek bertan adierazi zituzten zeintzuk diren MCC euskal taldeak garatu beharreko arlo berrietako batzuk. Lehentasuneko sektoretzat jo dituzte energia, informazioaren eta komunikazioaren tekno- logiak, aeronautika -sektore hau Euskal Herrian garrantzi handia hartzen ari da-, eta osasuna. MCC taldea orain arte bere enpresak garatzen eta sostengatzen jardun izan da. Kongresuaren ondoren, beste jauzi bat eman nahi du: ez gelditzea daukanarekin bakarrik, beste alor batzuetara ere zabaltzea. Alor horietako batzuk, gainera, gaur egungo zenbait alorren lekua hartzera irits daitezke MCC taldearen etorkizuna ziurtatzeko.

Industria Kontseilu berriaren zeregina izango da Jarduera Berriak Sustatzeko Zentro berriaren planak eta aurrekontuak onestea. Zentroa finantzatzeko, Industria Taldea osatzen duen kooperatiba bakoitzak urtero ekarpena egin dezala aurreikusi da.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude