Landareak: Fruituak bizi-iturri


2005eko uztailaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bat dela eta bestea dela, ospitalera bueltaka nabil azken aldi honetan. Gaixoen inguruan gaixo, eta informazio gose. Hala moduzko elikadura eta geure garaiko gaixotasun ugariren arteko lotura nabarmena dela uste duten horietakoa naiz. Hona, bada, han eta hemen bildutakoa, minbizi txarrei aurre egiten laguntzen duten landare eta batez ere fruituak:
Heste lodikoarentzako arana: pektina du eta mugimenduak sustatzen dituelako. Zitrikoak minbiziari aurre egiteko elkar laguntzen duten osagai asko dituzte. Azak, azaloreak, bruselak, brokoliak… familia honetako barazkiak minbiziaren -batik bat bularrekoa, prostatakoa eta obariokoa- aurkari onenak omen dira. Gereziak bitamina, mineral eta abar ugariren artean minbizigaiak indargabetzen dituen azido elagikoa du, eta labore integralek -oloa, arroza, garia, zekalea…- antzeko eragina duten azido fitiko eta lignanoak. Kuiak eta marrubia gaitz hauen aurkari amorratuenetakoak dira. Alberjiniak eta azenarioak bere karotenoideei esker, minbizia -birika, bularra, heste lodia, maskuria, azala...- eta oxidazioa edo zahartzea borrokatzen dituzte, masustak, ahabiak eta antzeko fruituek bezalaxe. Mahatsa ere aipagarria da, azalean duen flabonoide bat medio. Tipula eta baratxuriak urdaila, maskuria eta heste lodiko minbizia garatzea zailtzen dute. Azken min hau izan dezaketenek edo dutenek sagarra erruz jan beharko lukete. Erremolatxa gorria jaten dutenek askoz tumore gutxiago izaten omen dute. Piperrek, gordinik hobe, urdaila eta heste lodia babesten dituzte. Ananak minbizigai diren nitrosaminak deuseztatzen ditu. Sojak hilekoari eta menopausiari lotutako gora-beherak baretzen ditu eta bular, endometrio eta prostatako minbiziak urritzen. Tomateak prostata eta liseri-aparatua babesten ditu. Oliba olioak, beste onuren artean, gaitz honi aurrea hartzen laguntzen duten osagaiak ditu, beti ere hotzean zanpatua bada hobe.
Sendagile lagun batek dion eran gaur egun jaki osasuntsuenak fruituak dira…


Azkenak
Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean bertan behera utzitako artikuluak, baliogabeak direla berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak. Hizkuntza koofizialak daudenean haietako bat ezin dela "lehenetsi" eta "desorekak"... [+]


DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Eguneraketa berriak daude