Argitalpenak


2005eko uztailaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ignacio. Los años de la espada
Jose Luis Urrutia
Txalaparta
396 orrialde 18 euro

Loiolako Ignazioren gazte garaia

Gutxi izango dira Jesusen Lagundiaren sortzaile izan zenaren berririk ez dutenak, baina are gutxiago erlijio bide hori hartzea erabaki aurretik Loiolako Ignaziok izan zuen bizitza ezagutzen dutenak. Jose Luis Urrutiaren Ignacio. Los años de la espada nobela historikoak ematen du horretarako aukera, 1491n jaiotako Iñigok, Oinaz eta Loiolako Beltrán Yáñezen semerik gazteenak, nerabezaroan eta gaztaroan izan zuen bizitzaren aztarnak erakusten baititu. Errege Katolikoen kontulari gorenaren mutil bezala pasatako urteetan ikasi eta egin zituen barrabaskeriak, luxuzko bizimodu hartan erakutsitako ausardia eta harrokeria, aurre egindako norgehiagokak, limurtu zituen emakumeak, arbuioak sortu zituen bihozminak...

Saltoki-gune handien eredua eta merkataritza eredu tradizionala aurrez aurre
Jose Allende Landa
Manu Robles-Arangiz Institutua
40 orrialde / 5 euro

Jose Allende merkataritza eredu ezberdinen eragina aztertzen

Nabarmena da gure herri eta hirietan azken urteotan geroz eta gehiago sortzen ari diren saltoki-gune handiek txikizkako merkataritzan diharduten denda txiki eta ertainei egin dieten kaltea. Baina saltoki-gune horiek izan dute bestelako eragin kezkagarririk ere, herritarren kontsumo ohituretan, aukera ditzakegun produktuen kalitatean, lanpostu egonkorrak suntsitu eta behin-behinekotasuna areagotzean... Eta hain zuzen ere, arazo hauek guztiak izan ditu kontuan Jose Allende Landak Manu Robles-Arangiz Institutuak plazaratu duen Saltoki-gune handien eredua eta merkataritza eredu tradizionala aurrez aurre: Gizarte, ekonomia, kultura eta lurralde ondorioak, jasangarritasunaren ikuspuntutik azterketa burutzerakoan.

Euskal Herriko arkitektura
José Javier Fernandez
Ibaizabal
156 orrialde 14,20 euro

Euskal arkitektura urratsez urrats

José Javier Fernandezek osatutako Euskal Herriko arkitektura liburuak gure arbasoek utzitako lanetatik hasi eta gaur egun arte euskal arkitekturan jaso dugun ondarea aldarrikatu nahi du, batik bat oso informazio publiko gutxi dagoelako ondare horri buruz, ez da eskuraerraza, eta, horrez gain, askotan ez dago behar bezain ongi kontserbatuta ere. Euskal arkitekturaren historiari eta historia horretako gertaera, protagonista eta obra nagusiei errepaso eginez, arte estilo bakoitzaren ezaugarri orokorrak eta estilo bakoitzak Euskal Herriko arkitekturaren historian duen esangura landuz, kalitate bikaineko arkitektura ondarea dugula nabarmendu nahi izan du egileak bere lanean, ea behingoz hezkuntzan arkitektura ondarea erakusten den, bereziki garaikidea, hori delako hurbilen daukaguna.

Euskal mitologia konparatua: Jentilen akabera
Juan Inazio Hartsuaga
Gaiak
290 orrialde
18 euro

Euskal espezifikotasuna

Euskal mitologia bere osotasunean interpretatzeko ahalegina egin du Juan Inazio Hartsuagak Gaiak argitaletxearen bidez plazaratu duen bi ataletan -Euskal mitologia konparatua eta Jentilen akabera- banatutako lan honetan. Bertan azpimarratzen du mitologia ez dela ipuin fantastiko zenbaiten bilduma, herri eta kultura bakoitzeko bizimoduaren zergatia herri eta kultura horretan bizi direnei azaltzen dien erantzunen multzoa baizik. Egileak gogorarazten du mitologiak ez duela herri edo kultura bat nolakoa den esaten, baizik eta nolakoa izan nahi duen. Beraz, euskal espezifikotasuna nabarmentzean, garai bateko euskaldunek euren buruei emandako ereduen multzoaz ari da Hartsuaga, irakurleak erabaki dezan gaurko euskal gizartea eredu horietatik zeinen hurbil edo urrun dagoen.

El día en que inventé tu nombre
Teresa Calo Fontan
Kutxa Fundazioa
76 orrialde 5 euro

2005eko Donostia Hiriko Kutxa Antzerki saria

Teresa Calo Fontanen El día en que inventé tu nombre antzezlanak eskuratu zuen 2005eko Donostia Hiriko Kutxa antzerki lehiaketako saria. Bata bestetik urrun aspaldian bizi izan diren ama-alabak dira bertako protagonistak. Hamazazpi urte ditu alabak. Ordurarte berarekin eduki duen aitak kale borrokan sartuta dabilelako bidali du Andaluzian bizi den amaren etxera. Amak ez duela ezker abertzaleko borroka tutik ere ulertuko eta, gazteak ez luke azken garaian hainbeste buruhauste sortu dizkion arazoei buruzko inongo galderarik erantzun nahi, baina, aldiz, hamaika galdera dauzka amari egiteko, eta denetatik aurrena ea zergatik ez zuen berarekin bizitzera eraman.

Zezilia, Samuel...
Maria Markotegi Ijurko
Gero
56 or./ 7,50 euro

Minbizia jasaten duten haurrei eskainitako kontakizuna

Maria Markotegi Ijurkok sortutako Zezilia, Samuel eta barraskilo kalakaria noizbait minbiziarekin, garaitu daitekeen oldartzailearekin batera bizi izan direnei eskainia dago, Adanoko haurrei bereziki. Gaixotasun anker horrekin borrokan ari den neskato bat du protagonista. Ospitalean dago, eta hango psikologoak oparitu dion egunkarian biltzen ditu hainbat istorio, hemen agertzen dena bezain kilikagarriak guztiak. Bosgarren kimioterapia saioa jasan eta gero idatzi zuen animoa suspertuko zion abentura zoragarri hau.

Kearen truke
Aritz Gorrotxategi
Alberdania
133 orrialde 12,50 euro

Aritz Gorrotxategiren bigarren intriga nobela

Edadeko gizon baten hilketarekin ekiten dio Aritz Gorrotxategik azkenengo intriga nobelari. Liburuzale amorratua izaki hildakoa, bere heriotzak liburu zaharren lapurretarekin zerikusia izan dezakeela uste da, eta haren etxeraino joaten diren poliziei Samuel Elizalde gehitzen zaie, Polizian nahikoa bazterturik daukaten arren, sei urte lehenago liburu zaharrekin erlazionatutako beste kasu bat argitu zuen ikerlaria. Porrot dezente ezagutu ditu Elizaldek bizitzan azken garaian: emazteak utzi du, bere alabatxoarekin egoteko aukerak murriztu zaizkio, eta zerbaitetan aukera egiteko gai dela bere buruari erakusteko otu zaion bakarra zigarroak erretzeari uztea izan da. Baina bere lana zintzoki betetzen ahalegintzen den profesionala izaten jarraitzen du, horrek lagun baino etsai gehiago egitea ekarri badio ere lankide beharko lituzkeen zenbaiten artean, eta, oztopoak oztopo »Fosas komisarioa bezalakoak jartzen dizkioten zangotrabak zein beren bilduman liburu zahar bat edukitzeagatik edozein gauza egiteko prest daudenen ekintzak saihestuz», saiatuko da agurearen hilketaren errudun nor den argitzen eta Axularren Gerok ea bigarren parte bat izan zuen eta non dagoen jakiten.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude