Jesus Irizarrek honakoa esan zion Berriari: «Hemen taldeek gauza berriak egin nahi dituzte, dantza berriak sortu eta horiek dantzatu. Urbeltz, Jon Maia, Muruamendiaraz eta abar ari dira dantza berriak eta ikuskizunak egiten. Eta niri ondo iruditzen zait hori. Baina nire galdera honakoa da: denok gauza berriak egiten hasten bagara, zer egin behar dugu tradizioarekin?».
Rafa Ruedak adierazpenok egin zizkion Geu Gasteizii: «Uste dut arriskua desagertzen denean, proiektu bat hilzorian dagoela. Arriskua baita taldea fresko mantentzen duen elementua».
Patxi Salaberri Muñoak esanak Euskonews & Median: «Kulturarako beti dira garai txarrak. Irratia agertu zenean, gero telebista, egun informatika... Beti dira, baina ez dira hain txarrak. Beti ari gara negarrez».
Joxerra Garzia honela mintzatu zen Berrian: «Jaialdietan gai jartzaileak bertsolariago jokatu behar luke; bere gidoia eraman baina inprobisatzeko gaitasuna izan».
Roberto Mosok Entzuni: «Gaur egun kanpora begira bizi garela pentsatzen dut, ez dut uste euskal musikarekiko zaletasun handiegirik dagoenik».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...