Hamabost urtean 2.383 euskal langile hil da

  • Egunero sei mila pertsona hiltzen dira munduan lan istripuen ondorioz, eta urtean bi milioi lan munduan gertatutako istripuen erruz edo lanbideak eragindako gaixotasunengatik. Euskal Herria ez da irla bat triskantzen mapa horretan; izan ere, urtean batez beste 130 pertsona hiltzen baitira. Esate baterako, 1988-2004 aldian 2.300 pertsonatik gora hil ziren. Jadanik 54tik gora pertsona zendu da aurten lan istripuen ondorioz.

2005eko ekainaren 12an

Duela hilabete pasatxo ospatu zen Laneko Segurtasun eta Osasuneko Nazioarteko Eguna. Testuinguru horretan, Europako instituzioek eta sindikatuek lan munduko ezbeharren gaia aztertzeko ahalegina egin dute. Estatistikak eskaini dituzte, ezbeharren arrazoiak aztertu eta zin egin dute alde guztietatik zainketa lan handiagoa egingo dutela Lanaren Nazioarteko Erakundearen datuen arabera egunero-egunero 6.000 pertsonen heriotza eragiten duen gaitz honi aurre egiteko, laneko istripuei eta lanbideak eragindako gaixotasunei, alegia. Euskal Herrian bakarrik -Iparraldeko datuak falta zaizkigu beti bezala- urtean 100 pertsona hiltzen dira, batez beste, lan istripuen erruz. Hego Euskal Herrian 2.383 pertsonek galdu zuten bizia 1988-2004 aldian lan istripuen eraginez. Aldi horretan bertan beste 15.000tik gora langilek izan zituzten lan istripu larriak. Hurrengo orrialdeko grafikoan ikus daiteke laneko ezbeharrek Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izan duten bilakaera. Europar Batasunean (EB) urtero 7.500 pertsona hiltzen dira, batez beste, laneko ezbeharrengatik; 1.400 pertsona hiltzen dira Espainiako Estatuan eta 661 pertsona Frantziakoan.

Lan baldintza kaskarrek ere hil egiten dute

Bai adituek eta bai sindikatuek, hiru arrazoi nagusi aipatzen dituzteegoera hau sortu izateko: Europako lan munduan gizarte atzerakada gertatzen ari dela, lan munduaren erregularizaziorik ezerantz goazela, lan baldintza kaskarragoetarantz eta lanaldi luzeagoetarantz. Zenbait sindikatu abertzaleren "lan baldintza kaskarrek hil egiten dute" esloganak zerikusi handia du Euskal Herria ere jasaten ari den laneko erregularizaziorik ezarekin. Lan istripuen estatistikak aztertu besterik ez dago lan ezbehar gehienak lan baldintza kaskarrak dauden lekuetan gertatzen direla aitortu behar izateko: eraikuntza da sektorerik arriskutsuena, hor baitago kontrata eta azpikontrata gehien. Lanbide prestakuntzarik kaskarrena eta laneko osasunaren kulturarik urriena ere sektore horretan daude. Hain zuzen ere, Euskal Herrian jadanik hamalau langiletik gora hil dira eraikuntzan aurten.

Laneko Segurtasun eta Osasuneko Nazioarteko Eguna baliatuz, Lanaren Nazioarteko Erakundeak adierazi du lantokietan arriskuei aurrea hartzeko neurriak har ditzatela eskatu behar zaiela enpresaburuei. Biziki larria da Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioak onartu duen bezala onartu behar izatea azken hogeita bost urteotan "orokorrean lan baldintzek ez dutela hobera egin".

Ekoizpen prozesuko agente guztiak eta administrazioko agintariak dira egoera honen arduradunak, batzuk besteak baino erantzukizun handiagoarekin: enpresaburuak, langileak, enpresa batzordeak, sindikatuak, lan ikuskaritza, tokian tokiko gobernuak eta erakunde judizialak. Egia da zenbait euskal sindikatuk esaten duena: enpresaburuek ez dute esku hartzen laneko osasunean eta "etekinak jartzen dituzte laneko osasunaren gainetik" edo, "ez diote behar bezalako garrantzirik ematen laneko osasunari" edo, "22.000 langileko lan ikuskatzaile bakarra dago" edo, "laneko ezbeharrak eguneroko loteria dira, tokatu arte"...

Erantzukizuna langileena ere bada

Edonola ere, langileek, enpresa batzordeek eta sindikatuek ere beren zeregina daukate: segurtasun arauak aplikatzea edo, halakorik ez badago, eskatzea eta exijitzea; laneko osasuneko prestakuntza exijitzea; lan ikuskatzaileari enpresak salatzea; erakunde judizialetan salaketak jartzea eta ez amore ematea arau haustea egin duen enpresarekin, enpresa erantzulearekin, akordio ekonomikoa lortu delako eta abar.

Dagoeneko 53tik gora langile hil dira aurten
Datu ofizialik ez badago ere, gutxienez 53tik gora langile hil dira Hego Euskal Herrian 2005. urte honetako aurreneko bost hilabeteetan. Horietatik hamalau baino gehiago eraikuntzan, lan baldintza kaskarrak, kontratak eta azpikontratak ohikoak izaten diren sektore bereziki ahul horretan. Heriotza horiez gain, hainbat eta hainbat lan istripu izan da, eta horien ondorioz pertsona askok zauri larriak egin ditu eta lanerako ezinduta gelditu da zenbait.
Zoritxarrez, lan istripuak ez dira kasu isolatuak euskal geografian. Aurten heriotzak eragin dituzten lan istripuak gertatu diren lekuak aztertuz gero ikus dezakegu Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako herri askoko zerrenda ateratzen zaigula. Esate baterako, heriotzak eragin dituzten lan istripuak gertatu dira Azpeitia, Andoain, Barakaldo, Mungia, Portugalete, Uharte, Basauri, Errenteria, Iruña, Irura, Asparrena, Ormaiztegi, Berriozar, Arizkun, Araka, Donostia, Ultzama, Bergara eta beste herri batzuetako enpresa edo eraikuntza obretan. Elorrio, Bilbo, Santurtzi, Getxo, Abanto, Trapagaran, Galdakao, Azpeitia eta beste herri batzuetako hainbat enpresatan ere lan istripu larriak izan dira.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude