Badut nik asurantzak saltzen ibilia. Aseguro etxe handi bateko agenteak, zernahiren gainean poliza bat salduko zizun. Berdin zitzaion etxea, kotxea, motoa, itsasontzia, istripuak, kirol jarduna, zahartzaroko erretiroa, istripuak... Zernahirako zuen modua kontratu bat egiteko. Urtetara izan nuen bere prezio konpetitiboen berri. Kontratuen komisioa gutxi iritzita, ez zizkion egindakoak aitortzen etxe nagusiari eta kobratutakoak osorik patrikaratzen zituen. Ez zituen hiru urte baino gehiago egin berean, bildutako bezeroen erreklamazioek ihes egitera eraman zuten. Brasil aldean zebilela entzuna daukat. Eta bere irudia etorri zait burura Zaragozako ez dakit zein zentrotik, Luis Roldan kaleratzen ikusi dudanean kazetari andana zain zeuzkala. Ofizio horretan hasi behar omen du. Horri zor, astean lau gau pasa behar omen ditu bertan, kartzela barneko bere giza portaera salbuespeneko baimen. Bergizarteratze bidean ikusten omen dute. Hau izanen dugu sozialisten gobernuko jarrera irekia, aurrerakoia. Bitartean Uribetxeberria arrasatearrak minbiziak jota kartzela barruan darrai. Familiak eta lagunek egin dute aldarri, bere giltzurrunek ezin soporta, kalean behar duela bizitzeko esperantza salbuespen. Hor ikusi nahi zaituztet zapaterotarrak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.