Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Elektrika
Xabier Montoia
Susa
184 orrialde 12,50 euro

Montoiaren trilogiaren azkena

Xabier Montoiak idatzitako Hilen bizimodua izenburuko trilogiaren azkena da Elektrika. Lehenengo liburuan, Hezur gabeko hilak izenekoan, Jean Etxegoien soldaduak Lehen Munduko lubakietan jasandako zoritxarrak agertu zituen. Blackout nobelan, ordea, soldadu izandako Jean Etxegoien hori kazetari bilakatua arkitu genuen Bigarren Mundu Gerra garaiko Parisen, argien hiria okupatu zuten nazien oso lagun, gainera. Azkenik, Elektrika nobelako protagonista haren semea da eta 1954tik 1962a arte iraun zuen Aljeriako Gerran dabil murgildua. Milaka aljeriarrek galdu zuten bizia Gerra hartan, fusilamenduetan eta torturaturik. Jean Etxegoien gaztea armada frantziarrak koloniara terroristak neutralizatzera eraman duenetako bat da.

Matematikari buruzko
gogoetak
Batzuen artean
Gaiak
157 orrialde

Aritmetikaren unibertsoa aztertzen duen liburua

Gaur arte aurkitutako aztarna matematiko zaharrenek 35.000 urte inguru dituzte. Nolanahi ere, matematikaren zantzuak edozein kulturatan eta garaitan daudela dio Gaiak argitaletxeak plazaratu duen azterketa honek. Aritmetikaren unibertsoan murgiltzen du irakurlea, zenbaki irrazionaletan eta haien inguruko enigmetan sakonduz. Adibidez, guk Pitagorasen teorema deitzen duguna, Pitagoras jaio baino 1.000 urte lehenago erabili zela diote. Bestalde, errealitateak matematikarekiko duen harreman estua ere aztertzen dute. Eta beste matematiken berri ere ematen da bertan, hala nola, matematika japoniarrarena edota Srinivasa Ramanujan indiarraren matematika magikoak utzitako arrastoa.

Paradisuaren jabeak
Andreu Martín
Giltza
249 orrialde


Edebé gazte literatura saria

Andreu Martín oso ezaguna da bere polizia nobelei esker, baina gazte literaturaren arloan ere makina bat liburu ditu argitaratuak. Julia Marin Arteagak euskaratu duen honexekin, gainera, Edebé gazte literatura saria irabazi zuen. Bartolomé de las Casasek bere garaian salatu zuen Espaniako kondaira beltzean oinarritutako narrazioa dugu. Espainiarren konkista hura inbasio suntsitzaile bat izan zela salatu zuen hark, indarrezko lapurreta onartezina. Gai hori jorratuko duen nobela bat idaztea erabakiko dute egungo bi gaztek, honako puntuhauek ukituz: egoera geografikoa eta historikoa, Bartolomé de las Casasen bisita Karlos enperadoreari, indiar tainoak eta karibeak, paradisua infernu bihurtua eta Bartolomé de las Casas eta zerura joan nahi ez zuen indiarra.

Boletin
Batzuen artean
Euskalerriaren adiskideen elkartea
318 orrialde
12 euro

Aurreko urteko Memoria

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak plazaratzen duen Boletin aldizkariaren azkenengo zenbakian, iazko urteko memoria azaltzen dute. Hasteko, erakunde honen batzordeak Araban izandako jarduna aurkezten da, jarraian Bizkaiari, Madrili, Gipuzkoari eta Mexikori dagozkienak eskaintzeko. Bestalde, Mª Rosa Ayerbek Gipuzkoako Foru Aldundiaren baso-zerbitzuak Enirio eta Aralarreko mankomunitatean izandako esku-hartzea aztertzen du. Jesus Moyak, berriz, jatorriz gasteiztarrak izan ziren Isunza eta Hurtado de Mendoza ahizpak XVI.mendean Burgosko Medina de Pomareko klaratarren komentuan izan zuten bizitzaz dihardu. Eta José Luis Barrio Moyak 1730eko ezkonsari gutun madrildar batean agertzen diren euskarazko liburu batzuen berri ematen du.

Iruña Hiria 2001-2004 euskarazko komikien lehiaketa
Batzuen artean
Iruñeko Udala
84 orrialde

Iruña Hiria euskarazko komiki sariak

Gaztelaniazko itzulpen txikiarekin lagunduta aurkeztu ditu Iruñeko Udalak 2001. urtetik 2004.era Iruña Hiria euskarazko komiki lehiaketan irabazle suertatu zirenen lanak. Alegia, 2001ean saritutako Juanjo Osesen Ameslari haurra eta Jose Angel Labari Ilundainen Ion; 2002an nagusitutako Mikel Santos Martínez eta Sergio Rodríguez Alonsoren Antsoren bitxia, Gorka Espinosaren 5:29 a.m. eta Assuer Albeniz Cincaren Katsura; 2003ko Laida Muruzabal Valenciaren Itxaron eta Mikel Santos Martínez eta Marcos Prera Ortizen Eskribariaren legatua, eta 2004an nabarmendutako Mikel Santos Martínezen Mundu guztiari bizi bat salbatzea gustatuko litzaioke eta Assuer Albeniz Cincaren Ametsak.

Bat
Batzuen artean
Soziolinguistika klusterra
176 orrialde
10 euro

Bat aldizkariaren azken zenbakiko lanak

Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa udaletan dauka izenburutzat Bat soziolinguistikaren aldizkariak azken zenbakian jorratu duen dosierrak. Jorratutako gaien artean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren hedapena toki mailako erakundeetan (2002-2005), Gipuzkoako eta Bizkaiako Foru Aldundietako teknikarien hausnarketa, hiriburuen eta mankomunitateen lekua Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian, eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta hainbat udaletako ereduak daude.

Groau!
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Aizkorri
119 orrialde 6,25 euro

Antzerki liburua, batere arrunta ez den katuaz

Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak sortutako Groau! antzezlana irakurri ez ezik ikusi ere egin daiteke, Hika taldearen obraren bidez. Protagonista gisa Mitsi katakume txikia du. Ile beltz-beltza dauka, indar gutxi, gorputz txikia eta ahots bitxi-bitxia: miau egin beharrean karraska egiten du Mitsik. Gainera, «z» erdarazko «z» gisa, «ts», «tx» eta «tz» «t» huts bezala, eta «rr» gogorrak «g» ahoskatzen ditu. Bere ahizpa ederrak katakume beltzari zangotraba egiten dio eror dadin eta amaren titietako esne guztia edaten duenez, egunetik egunera ahulago dago Mitsi. Hain ziztrina ikusita, amak baino ez du maite gaixoa. Eta halako batean izebak etxetik bota egingo du. Geroztik hor ibiliko da katakumea, azeria ote den, erbia agian, katagorria apika, txakurra beharbada jakin nahirik. Baina oso saiatua denez, lagun asko egingo ditu munduan. Yolanda Arrietaren ustez antzerkiak aukera paregabea eskaintzen die haurrei bere baliabideak ezagutu eta, erakutsi ahala, beste hainbat arte eta disziplina »gutxienez musika, plastika eta dantza» ezagutzeko, eta, horrez gain, bestearen lekuan jartzen, talde lanean aritzen eta lotsak uxatzen laguntzen diolako umeari.


Azkenak
2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


‘Diario de Noticias de Álava’-ko langile batek zuzendaritzaren jazarpena salatu du

Zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak egindako jazarpena salatu dute enpresa batzordeak eta ELA sindikatuak.


Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar

Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailu horiek "kalte... [+]


Espainiako Estatuaren “isiltasuna” salatu eta hori egitea “tortura estaltzea” dela azaldu du EH Bilduk

Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.


Bridgestoneren proposamen berria: ekoizpena handitu, baina 232 langile kalera

Basauriko Bridgestoneren zuzendaritzak astelehen arratsaldean eman du pneumatiko lantegian enplegua erregulatzeko txostenak eragingo liekeen langileen kopuruaren berri: 232 behargin geratuko lirateke kalean, 335 beharrean. Horrez gain, ekoizpena handitzeko eta kalte ordainak... [+]


AEBek eta Txinak adostu dute hiru hilabetez elkarri muga zergak %115 murriztea

Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.


2025-05-12 | Euskal Irratiak
“Errientaren apartamentua ikasgelaren gainean zenez, ikaslea hara eraman eta bortxatzen zuen”

Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]


Ukrainaren aliatuek zigorrekin mehatxu egin diote Errusiari, 30 eguneko su etena onartu ezean

Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]


Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak “lurraren defentsan” mobilizatu da eta Gazte Feministak Zaldibarreko Baterajotzearen berri eman du

Larunbatean Donostian amaitu den "gerra eta kapitalismoaren kontrako" Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxaren VI. ekintza izan da. Euskal Herriko Gazte Feministak Baterajotzea deitu du urriaren 31tik azaroaren 2ra, Zaldibarren. "Kaleak hartu eta konspirazio,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak paperik gabeko langileak esplotatzea egotzita

Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]


PKK-k desegin eta borroka armatua utziko duela iragarri du, lau hamarkadako bidearen ostean

Antolakunde armatu kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia, Abdullah Öcalan buruzagi historikoak otsailean eginiko eskaerari jarraituta. 1984an abiatu zuen PKK-k Turkiaren aurkako borroka armatua, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera 45.000 hildako inguru eragin ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude