Txekhovekin topa


2005eko maiatzaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Anton Txekhov (Isidoro Fernandez) kaxez eta harizko instrumentuz betetako antzokian dago, bere hurrengo antzezlanerako emakumezko aktore bat behar du eta probak egiten ari da. Halako batean, egunkari batetik mandataria etorriko da Txekhovek arratsalde horretarako entregatu behar dituen ipuinen bila. Ahaztuta zegoen erabat idazlea eta di-da batean ekingo dio ipuinak asmatzeari eta antzokiko atezainaren (Jose Ramon Soroiz), proba egitera etorri diren bi aktoreren (Dorleta Urretabizkaia eta Naiara Arnedo), Txekhoven laguntzailearen (Teresa Calo) eta mandatariaren (Eriz Alberdi) laguntza izango du horretarako.

Audizioa izeneko ipuina du abiapuntu Nasdrovia Txekhov! (Osasuna Txekhov!) antzezlanak eta Txekhov eta bere laguntzaileak ipuinak asmatzen joan ahala, Funtzionario baten heriotza, Eskasa, Ezkontza eskaera, Limurtzailea eta Izaki babesgabea kontakizunak ikusiko ditu ikusleak taula gainean. Izan ere, antzezlanaren egitura panpin errusiarren modukoa da -obraren karteleko irudia horixe da-, ipuin baten barruan ageri dira beste bost ipuinak. Eta ikuslea sortze prozesu jostari horren testigu izango da. Batzuetan narratzaile izango da Txekhov eta besteetan momentuko ipuineko pertsonaia, antzokian bildu diren beste bost pertsonekin gauza bera gertatuko da. Istorio batzuk tragikoak dira, beste batzuk atseginagoak, garratzak ez dira falta eta bada pasarte lirikorik ere. Arin doaz istorioak bata bestearen atzetik, taula gainean ikusiko duguna ez da pieza pilaketa ordea. Horrexegatik da estimatzekoa haien artean egindako joskera lana, dramaturgiaren egile Alberto Iglesiasen eta Fernando Bernues zuzendariaren ahalegina.

Giza miseriak azaleratzen iaio

Anton Pavlovitx Txekhoven (1860-1904) mendeurrena zela medio, erabaki zuten Vaivenekoek haren lana agertokira eramatea. Haren antzezlan ezagunak (Tío Vania, La Gaviota, Tres Hermanas, El jardín de los cerezos) muntatzea baino, nahiago izan dute haren ipuinei arreta eskaintzea. 577 ipuin idatzi zituen autore errusiarrak eta ez da erraza izan Ana Pimenta Vaiveneko kideak, dramaturgiaz arduratutako Alberto Iglesiasek eta obraren zuzendari Fernando Bernuesek egindako hautaketa lana. «Txekhoven beste ikuspegi bat eman nahi genuen. Bere antzezlanak oso ezagunak dira, baina bere ipuinak ez hainbeste eta asko idatzi zituen. Bizirauteko idazten zuen, ipuinak egunkarietara bidaltzen zituen eta hala ateratzen zuen bizimodua. Bere antzezlan handietan agertzen diren pertsonaiak ipuinetan ere agertzen dira. Hain ezaguna ez den ipuin mundu hori ezagutu eta ikusleei hurbildu nahi izan diegu». Autorea gizakiaren miseriak eta ontasunak azaleratzen oso trebea zela nabarmendu du Pimentak: «Ipuinetako pertsonaiak oso gizatiarrak dira, kutunak; zitalak direnean ere nolabait zure burua islatuta ikusten duzu haietan eta barkatu egiten diezu». XIX. mende bukaerako gizarte errusiarrari kritika egiten dio Txekhovek ipuinotan: funtzionarioak, gizarte militarizatua, aberatsak nahiz euren egoera onartzen duten pobreak... Beti ere umore ukituz, ezinbestekoa baita Txekhoven ustetan: «Umorea eta barrea bazter zikin eta lohitsuenetik sor daitezkeela ikasi nuen, bizitzari kolorea ematen, bizitza bera argiz betetzen, bai, argiz betetzen».

Vaivenek ohi duen moduan, taldetik kanpoko zuzendari eta dramaturgoekin egin du lan: Tanttakako Fernando Bernuesekin eta Kantabriako La Machina taldeko Alberto Iglesiasekin. Hori bai, taldeak izandako ideiatik abiatuta. «Zuzendari askorekin lan egitea ohikoa da gure ibilbidean eta kalte egin baino aberastu egiten gaitu, oso konpainia eklektikoa baikara», adierazi du Pimentak. Ritxi Lizartzak euskarazko bertsio freskoa apailatu du.

Aktoreak sendo ageri dira taula gainean. Aktore gazteek eta esperientzia handikoek parte hartu dute ikuskizunean: «Oso interesgarria da denentzat, helduek gazteek duten energia eta freskotasuna gal ez dezaten eta gazteek helduen esperientziaz ikas dezaten», dio Vaiveneko kideak. Naiara Arnedo eta Eriz Alberdirentzat lehen lan profesionala da honakoa eta txukun jardun dira.

Biolin, biolontxeloz eta hauek gordetzeko kaxez osatutako eszenografia Fernando Bernuesek, Gonzalo Buznegok eta Pablo Almeidak diseinatu dute, Bernuesek Ameriketan ikusitako antzoki baten irudiari jarraiki. Xabier Lozanoren argiztapenak indarra ematen dio eszenografiari. Iñaki Salvador arduratu da XIX. mendeko girora hurbiltzen gaituen musikaz; berak sortutakoa eta Txekhoven garaiko konpositoreen lanen bertsioak uztartu ditu. Aipatzekoa da ere Gabriela Salaverrik jantziekin egindako lana. Margolanen serigrafiak dituzte soinekoek.

Dagoeneko hurrengo muntaia prestatzen ari dira Vaivenekoak. August Strindberg idazle suediarraren La señorita Juliaren proiektua lantzen hasiak dira. Baina hura muntatu aurretik, Txekovekin topa egiteko aukera ugari eskainiko digute datozen hilabeteetan.

Isidoro Fernandez, aktorea: «Herriari eta hizkuntzari zor diogu bi bertsioak egitea»

Lanpetuta harrapatu dugu Isidoro Fernandez. Nasdrovia Txekhov! estreinatu berri du. Ezezaguna helbide honetan (Tanttaka) obrarekin batera eta bestera dabil »2006rako ere dituzte lotuta emanaldiak» eta udan Martin telesailaren hirugarren denboraldiko atalak grabatuko ditu.

Polita izango zen Txekhov gorpuztea.
Aurretik ezagutzen nituen bere antzezlanak eta ipuin batzuk ere irakurriak nituen. Pertsonaiak dramaturgiak eskatzen duena eman behar du; haatik, Txekoven biografia aztertzea lagungarria da eta lan atsegina. Pertsonaiari buruz gauza piloa jakiteak ez ditu arazo puntualak konpontzen. Txekhov tuberkulosoa zen, baina ez da komeni funtzio osoan etengabe eztula egitea, esaterako.

Klasikoak dira Txekhoven antzezlanak. Autorearen antzezlanen batean lan egin al duzu aurretik?
Profesionalki ez. Eskolan eszena batzuk preparatu nituen, beste batzuk zuzendu... Antzertin La Gaviotaren eszena bat egin nuen Aitzpea Goenagarekin. Irakasle zoragarria genuen, Miguel Ponce venezolarra.

Gaztelaniaz eta euskaraz prestatu duzue obra eta batera estreinatu dituzue. Gogorra izan al da?
Ni euskaldunberria naiz baina beti egin dut lan horrela, bi bertsioak prestatu ditut beti, Antzertin hasi nintzenetik. Lan bikoitza da baina ez zait gustatzen kexaka aritzea horren inguruan; egin beharra dugu, gure herriari eta gure hizkuntzari zor baitiogu. Ahalegina eskatzen du, ekoiztetxeak diru gehiago jarri behar du... baina lanaren parte da eta estuago edo lasaiago, lortzen dugu azkenean. Gainera, baditugu horretarako baliabideak, itzulpen onak ditugu... Ritxi Lizartzak kasu honetan oso lan ona egin du.


Azkenak
Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Eguneraketa berriak daude