Gutxien duenari kentzen zaio gehien

  • areagotu dena.

2005eko apirilaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ipar Hegoa fundazioak egindako Euskal Zerga Sistemaren Azterketako datuen arabera, aitortutako errenten %80 soldatako langileengandik dator. Era berean, ELAko Azterketa Kabineteak 2004ko irailean jendaurrean jarritako euskal zerga sistemari buruzko urteroko azterlanaren arabera, 2001eko datuekin alderatuta, Hego Euskal Herriko zerga iruzurra gorantz doa %14,5eko erritmoan.

Bi azterlan horietatik hiru ondorio hauek atera daitezke: lehenengoa, "zerga arloko bidegabekeria areagotzen ari dela"; bigarrena, foru ogasunek iruzurgileen aurkako gero eta ekintza gutxiago egiten dituztela, nahiz eta esan eta esan ari diren enbargo espedienteak irekitzen ari direla eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunak 287 milioi euroko zerga zorra kobratzeko ahaleginetan dabiltzala jakin ahal izan dugun; eta hirugarrena, kapitalaren errentek nahiz enpresa jarduera edo jarduera profesionaletik datozenek "aldeko zerga tratamendua" jasotzen dutela.

Enpresek langileek baino 6.600 euro gutxiagoko diru sarrerak dituzte

Handitzen ari da diru gehien eta gutxien daukatenen arteko bidegabekeria. Horixe da ELAk euskal zerga sistemaren inguruan egindako azken txostenaren ondorioetako bat. Txosten hori lehengo urteko azken hiruhilekoan jarri zen jendaurrean. 2003. urtean 12.228,1 milioi euro bildu ziren zerga kontzertatuen bidez (zuzeneko zergak -batez ere PFEZ, sozietateen gaineko zerga, eta abar- eta zeharkako zergak »batez ere BEZ eta zerga bereziak). Lau zatitik hiru langileen lan errentetatik etorri ziren.

Enpresaburuek eta profesional liberalek langileek baino 6.687 euro gutxiago aitortu zituzten. Horrela, Hego Euskal Herriko talde desberdinek aitortutako errentak kontuan hartuta ikusten da langileek urtean 16.993,7 euroko sarrerak aitortu zituztela batez beste. Enpresaburu, profesional liberal eta artistek, aldiz, urteko 10.306,7 euroko batez besteko diru sarrerak aitortu zituzten.

ELAren txostenaren arabera, gehien dutenek sarrera gutxien aitortzeko joera hori areagotzen ari da. Hori gertatzeko arrazoi nagusietakoa da zerga sistemak ahalbidetu egiten dituela egoera "onartezin" horiek. Bilakaera horrek "zerga iruzurra areagotzea" dakar eta, Administrazioa, bitartean, amore ematen ari da iruzurraren kontrolean. Sindikatu abertzalearen idazkari nagusiaren iritziz, "iruzur maila eskandaluzkoa da" eta zalantzarik gabe "Europako Batasuneko zerga paradisuen atzetik Hego Euskal Herria da hurrengoa". Horregatik, datuen gardentasuna eskatzen du eta "iruzurraren aurka borrokatzeko osoko plan bat aplika dadila. Plan horrek, datuak denboran zehar baloratu ahal izateko bitartekoak eta helburuak izan behar ditu bere baitan".

Soldatako lanak osatzen du aitortutako errenten %80
Gaur egungo zerga politikak babestu egiten du kapitalaren zirkulazio askea, kapitala saritu eta lana kaltetzen du, eta lanetik eratorritako errentak sortu eta eskuratzen laguntzen du ekoizpen bideen jabeen onurarako. Horixe da Ipar Hegoa fundazioak egindako Euskal Zerga Sistemaren Azterketaren ondorio nagusia (abenduaren bukaeran jarri zen jendaurrean). Azterketaren arabera, soldatako lanak osatzen du aitortutako errenten % 80 eta, kapital errentek nahiz enpresa jarduera eta jarduera profesionaletatik datozenek aldeko zerga tratamendua jasotzen dute. Horren eraginez, PFEZ ia guzti-guztia soldatako lanetik dator.

Hasiera batean errenta birbanatzeko helburuarekin sortu zen PFEZ, baina aipatutako azterketaren arabera, soldatako lanari ezarritako zerga bihurtu da. Adibide moduan aipatzen ditu ekitate horizontalaren printzipioaren porrota ondare gehikuntzek jasotzen duten aldeko tratutan -%15eko ezarpen tasa finkoa ezartzen zaie-, kapitalaren errentetan -batzuek %15eko zerga finkoa ordaintzen dute eta beste batzuek %40-50eko kenkariak izaten dituzte- enpresaburu eta profesionalen etekinetan -benetan lortutakoak baino murritzagoak diren etekin balioetsiei dagozkien zergak ordain ditzakete-. "Ideologia neokortserbatzailea da poliki-poliki kapitalaren zergagabetzea ezartzeko aukeraz baliatu dena", euskal Administrazioaren babesarekin, noski.

Aipatutako azterketak dioenez, zerga tratamendu desberdinek, zergak saihesteak eta iruzurrak murriztu egin dute PFEZak zergak biltzeko daukan ahalmena. Murrizte hori gutxikorrak diren zeharkako zergen bidez orekatzen da, zerga horiek ez baitute zergadunen ahalmen ekonomikoaren berri ematen duten progresibitate elementurik eta, beraz, birbanaketaren kontrako ondorioa baitute. Gogoan eduki beharra dago Hego Euskal Herrian zerga bidezko diru sarreren % 53 zeharkako zergapetzearen bidez eskuratzen dela.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude