Otsoa uluka dator

  • Lobo Eléctrico izena ezaguna egin da azken hilabeteotan Euskal Herrian. Izan ere, taldeak eskaini dituen kontzertu andanak bandaren izena bera bezain basatiak izan omen dira. Laukote tolosarrak iazko urrian argitaratu zuen estreinako lana, Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik. Has visto al lobo eléctrico? diskoak rock&roll usaina du alde guztietatik.

2021eko uztailaren 27an
Aspaldiko partez ekiak gorputza goxatzen zigun arratsalde hartan inguruko jende askok izan zuen Donostiako Kontxan osteratxoa egiteko ideia. Hamar bat minutu berandu heldu nintzen Boulevardeeko erlojura. Baina han ez zen otso arrastorik. Sakelako telefonoan dei galdu bat eta bateria berehala agortzeko zorian. Bizikletan zetorren mutilak bat-batean: "Zu al zara Jon?". Rockaren furgoneta aparkatu ezinik omen zegoen Paseo Berrian. Itxaroten ordu erdi eman ostean tolosarren anpli eta danborrak garraiatu ohi dituen otsomobila bisitatzea erabaki nuen. Umore onez eta tokirik noiz libratuko zain erantzun zituen Shanti Magma abeslariak gure galderak.

Bisio batetik jaio zen Lobo Eléctrico izena.
Hala da, beno egia esan bisioarena esateko era bat da. Behin marihuana erre ostean sentsazio berezi bat izan nuen. Eta sentsazio horri izena jarri nion: Lobo eléctrico. Otso bat bezalako zerbait zen, basatia, ni bere gainean nindoan basamortu batetik eta basamortu hark bukaera zuela sentitzen nuen. Baina bukaera atsegina. Hala ere, banekien garrantzitsuena ez zela iristea. Sentsazio horretatik sortu zen izenaren kontua.

Kontzertuetako gauak esperma beltzeko gauak direla diozue. Zer esan nahi duzu horrekin?
Galdera hau jende askok egin dit eta oso gutxitan erantzun dut. Izan ere, ez baitut jende guztiak nik esperma beltzaren inguruan dudan ideia berdina izaterik nahi. Kontzeptu horrek norbaiti zerbaitetarako balio badio, nahiago dut bere erara erabil dezala. Sentsazio bati izena jartzean datza azken batean. Eta niretzat sentsazio konkretu bat adierazten du. Bestalde, nahiago dut bakoitzak bere erara interpretatu eta erabil dezala.

Bonberenean etxekoak zarete. Pentsatzen dut hasieratik garbi izango zenutela diskoa beraiekin kaleratzea.
Kontua ez da disko bat egitea pentsatu eta Bonberenearekin argitaratzea otu zitzaigunik. Gauza alderantziz izan zen. Hau da, Bonbereneak proposatu zigun diskoa grabatzea. Baina azken batean ia disko osoa autoekoitzia da, Bonbereneak banaketan eta beste hainbat gauzatan lagundu digu. Singlea egin genuenean, adibidez, lagun batek lagundu zigun.

Diskoa Bonberenean bertan grabatu duzue Karlos Osinagarekin.
Bai, guretzat erosoena zen. Txapekin ere oso ondo moldatu gara. Beti gelditzen zaizu zenbait gauza hobeto egin genitzakeen sentsazioa. Baina hori beti gertatzen da. Horretarako daude hurrengoak, ezta?

Diskoan hamar abesti bildu dituzue. Eta zenbait titulu bitxiak iruditu zaizkit. Kontaiguzu zein den beraien istorioa. Caballo sonico, adibidez.
Indarrik gabe, galduta egongo bazina bezala zaudelarik, bat-batean konturatzen zara aurrera egiteko erreminta sor dezakezula. Ohartzen zara beti modu berean jokatzera behartzen zintuen hori aldatzeko gai zarela. Horixe da niretzat zaldi soniko batean bidaiatzea. Nire kasuan sonikoa da musika talde baten barruan darabildalako. Baina makina bat izen jarri diezaiokezu kontzeptu horri. Ikusten duzun moduan sentsazio bat da, ia beti sentsazioak islatzen ditut hitzetan.

Zer diostazu Blakk Fivaren inguruan?
Blakk Fivak nahiko istorio bitxia du. Guk ia beti hitzak egin aurretik konposatzen dugu musika. Nik ingeles itxurako hizkuntza asmatuan abesten dut hasieran. Horrek esanahi aldetik baino gehiago kanta soinu aldetik lantzeko aukera ematen dit. Soinu horiek sortzen didaten sentsazioen arabera hitzak idazteko ideiak sortzen zaizkit. Ni askotan hitzak idazterako orduan titulu edo hitz zehatzetatik hasten naiz. Estribilloan soinu aldetik Blakk fiva ongi gelditzen zela iruditu zitzaidan eta gainera ingelesez ere esanahia du: black fever, sukar beltza. Bestalde, garbi daukat nire hizkuntza ez dela ingelesa. Hortaz, ezin dut letra bat ingelesez idatzi. Beraz, denboraldi luze batez Blakk fiva esatea albo batera uztea erabaki nuen. Behin Iruñean eskaini genuen kontzertu batean "Blakk fiva" jo genuen. Emanaldiaren amaieran publikoko pertsona bat jo genuen Sukar beltza kantaz galdezka etorri zitzaidan. Eta pentsatu nuen: "Zergatik aldatu?". Beraz, estribilloan Blakk fiva hitza eta ingelesezko esanahia mantendu nuen. Horrela, neukan sentsazioari izaera forma eman nion.

Eta Tribu Omega?
Egia esan, ni ere ez nago oso ziur kanta horrek dioenaz (barre algarak). Izan ere, hainbat gauza nahasten ditut bertan. Baina ez nau kezkatzen. Niretzat ez da ezinbestekoa kanta batek zerbait zehatza kontatzea. Nahikoa zait sentsazio maila minimoa igortzen badit. Kanta horrek, beste askok bezala, abesten dudan momentuaren arabera esanahiez aldatzen du.

La ciudad de las vírgenes kantak, berriz, sexua iradokitzen dit. Erlijio zentzua ere igorri dezake, baina rock&rolletik gertuago dago sexua erlijioa baino, ezta?
Nire kasuan birjina erlijiotik gertuago dago sexutik baino. Azken batean, bien arteko konbinazioa da. Bidaia baten parekoa da. Birjinen hirian bada guretzat arraroa den zerbait, birjina den sorgina, alegia. Zer da birjinen hirian dagoena, sorgina ala birjina? Kanpoan ala barruan dagoen zerbait al da? Eta hala ere, ezagutu nahi dugun zerbait du horrek.

Azaroan Japonian izan zineten. Nola suertatu zitzaizuen bertara joateko parada eta nola ibili zarete?
Guk Shogo Komiyama promotore japoniarra ezagutzen genuen. Bonberenean ezagutu genuen. Hainbat talde japoniarrekin etorri baita Tolosara. Jendeak pentsa dezake Tokiora deitu egin digutelako joan garela eta gastu guztiak ordainduta genituela, baina ezta gutxiago ere. Bertara joateko gogoa geneukan eta ez zitzaigun dirua gastatzerik axola, ondo gastatutako dirua zela iruditu zitzaigun-eta. Hamar egun egin genituen bertan. Eta hiru kontzertu eskaini genituen, bi Tokion eta beste bat Nagoian. Oso ongi pasatu genuen. Jendearekin oso ondo konpondu ginen. Bertako publikoak taldearen musikaren aurrean nola erreakzionatuko zuen jakin-mina nuen. Izan ere, hizkuntza ez zuten ulertzen. Eta kanten artean ere komentario gutxi egin genitzakeen. Ni ingelesez ez naiz oso ongi moldatzen, baina japoniarrak are okerrago. Beraz, beste era batera komunikatu behar ginen. Duda funtzionatuko zuenentz zen. Eta funtzionatu zuen, bai. Azken batean bai japoniarrei eta bai guri ere ongi pasatzea gustatzen zaigu. Beste kontu bat da hori adieraztea zenbat kostatzen zaigun.

Oso profesionalak dira japoniarrak, ezta?
Bai, eta gu, berriz, ez hainbeste. Ez gara oso teknikoak eta zenbaitetan pasota samarrak gara. Han, alde horretatik, oso ezberdinak ziren gauzak, arratsaldeko ordu bietan egiten genituen frogak, dena oso era ordenatuan egiten zen. Beti beste talde batzuekin jotzen genuen, zazpi talderekin-eta. Talde gehienak gu baino gazteagoak ziren; estilo ezberdinak jotzen zituzten taldeak denak.

Orain partaide aldaketa izan duzue taldean.
Bai, Lander bateria jolea Amsterdamera joan da ikastera eta lan egitera. Eta orain Guanche dago gurekin. Hainbat talderekin ibilitako musikaria da: Tindogs (Donostia) Safety Pins (Bilbo), Castelloneko beste talde batekin ere izan zen.

Zuzeneko deigarria du Lobo Eléctricok. Estetika ere garrantzitsua da, ezta?
Bai, beno egia esan azkenean txorakeria bat da. Txorakeria da estetika katedral hil bat bihurtzen duzun heinean. Garrantzitsua ez da daramazun arropa, baizik eta nola daramazun arropa hori. Niretzat jolas bat da estetika, eta horrek ez du esan nahi garrantzitsua ez denik. Garrantzitsua da, baina ez etorkizuna baldintzatuko duen zerbait izango balitz bezala, dibertigarria delako baino.


Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude