Asel Luzarraga Zarrabeitia: "Ez dut ulertzen idaztea maitasun eta sexu kontuak agertu barik"


2005eko apirilaren 10an
Nola definituko zenuke zure nobela hau?
Beti kostatu zait idazten dudana definitzea. Lehenengo begi kolpean, zientzia-fikzio eta thrillerraren artean dagoela eman dezake, alde erotikoa ahaztu barik.

Zientzia-fikzioa aitatu duzu. Karonte ez al da, ba, gaur egun gertatzen?
Urtea ez dakit zehaztu dudan, baina orain dela urte pare bat-edo dago kokatuta, eta agertzen den fikziozko zientzia horrek badu benetan funtsa.

Horrelako gertaerak posible direla esan nahi al duzu?
Zoritxarrez bai. Ez dakit toki ezberdinetan egiten ari diren ikerketak zein punturaino dauden garatuta, ezta zein helbururekin ere, baina giza klonazioaren aukera hor dago; kontzientziaren kopia informatikoa egitea lortu gura duten ikerlariak ere hor daude, eta inguratzen gaituzten gobernuei begira, ez nuke zalantzarik oso tentagarria litzatekeela modu batean edo bestean gizartearen kontrol handiagoa bermatzea.

Nobelan, maitasun sentimenduak eta sexuak garrantzia handia dute.
Bai, teknologiak beste edo handiagoa. Momentuz ez dut ulertzen idaztea maitasun eta sexu kontuak handik edo hemendik agertu barik. Oso sentimentala izateko joera izan dut. Idazten dudanean, istorioak zinemara eroanda imajinatzen ditut maiz, irudikatzen ditudan neska zoragarri horiek gorputz hartuta ikusteko itxaropenarekin-edo. Hala ere, ahalegin handia egiten dut harremanei pertsonaia femeninoen ikuspegitik begiratzeko, niretzat haiek baitira benetako protagonistak.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude