Split 77: Dantzarako gogoz


2021eko uztailaren 27an
Gitarra, ahotsa, bateria, baxua eta teklatuak dira Split 77ren osagai instrumentalak. Beti entzun izan duten musika egiten gozatzeko aukera ematen dieten elementuak. Izan ere, patuarekin lotzen baitute bilbotarrek beraien bigarren lana. Eta hain zuzen ere, horra hor Mentura tituluaren nondik norakoa: betidanik zainetan izan dutena egitera iritsi direla alegia. Orduan, gaztetxoak, umeak izan arren, 80ko hamarkadako musikak eragin izugarria izan zuen laukote bizkaitar honengan. Garai hartako irrati formulek eskaintzen zituzten kantek zentzu berezia hartu zuten urteen joan-etorrian. Eta musikaren munduan sartu ahala doinu haiek beren erara erreproduzitzeko beharra sentitu dute. Batez ere, lan berriak uzten ditu agerian talde bizkaitarraren jatorriak. "80ko hamarkadako musika ilunak, After-punkak eta Joy Division edota Depeche Mode bezalako taldeek eragin handia izan zuten musika ulertzeko daukagun moduan", diosku taldeko kide Aritz Aranburu kantari eta gitarra joleak. Haurtzaroa berrinterpretatzeko aukera eskaini dio lan honek banda bilbotarrari. Laurogeiko hamarkadak zuen modernitatea berrinterpretatzen saiatu dira azken batean, baina era berean gauza berriak eskaintzen. "Erritmo aldetik laurogeiko hamarkada oso koadratua da, oso finkoa. Eta horren inguruan gauza oso interesgarriak daude guretzat. Bateria batekin sekuentziak lantzea eta horrelako gauzak oso interesgarriak dira. Eta gainera, azken lan honetan horrelako gauza asko egin dugu", diosku Aranburuk. Hamarkada batetik bestera pasatzean urek korrontez aldatzen dute eta hain zuzen ere horixe da egin nahi izan dutena. Laurogeita hamarreko hamarkadan grunge asko entzun eta egin zuten Split 77ko partaideek. Horregatik, horrekin apurtu eta entzuleari zerbait berria eskaintzea izan da beraien asmoa.

Aritz Aranburu gitarra jole eta abeslariaren ustetan, Antenna izeneko lehen lana taldearen hasierako ibilbidearen bilduma da. Tempo erdiko kanta asko jasotzen dira bertan, adibidez. Besteak beste, horixe izan da lan berriarekin albo batean utzi nahi izan dutena. Azken batean, gauean entzuteko eta dantza egiteko diskoa sortzea zuen buruan talde bizkaitarrak.

Urdulizeko Tío Pete estudioa izan da Menturako doinuak jasotzeaz arduratu dena. Aurrekoan bezala, José Lastra izan da grabaketaz arduratu dena. "Lastrarekin beti gauzak poliki eta kontu handiz egiten ditugu. Gauza guztiak kontrolatzen saiatzen gara. Zein norabide hartu nahi dugun finkatzen dugu eta hori lortzeko estudioan giro aproposa bilatzen ahalegintzen gara", azaldu digu Aranburuk. Ohiko rock instrumentuez gain elektronikaren bidea jorratzeko arreta handia jartzen du talde bilbotarrak kanta bakoitzean erabili beharreko instrumentazioaren inguruan.

Itoitz, Joy Division eta Nico

Mentura lan berrian uzta propioko kantak zein bertsioak aurki ditzakegu. Guztiak Split 77ren era berritzailean interpretatuak. Aipatu moldaketa horien artean, adibidez, Itoitzen Espaloian abestia entzun dezakegu. Izan ere, talde bilbotarraren aburuz, Itoitz gabe 80ko hamarkada beste gauza bat izango litzateke. "Gainera, abesti horretan guk gustuko ditugun gauza asko ikusten ditugu, aurpegi zuriak, arropa ilunak... Eta beraz, gure taldearen nortasunarekin bat zetorrela ikusi genuen", dio Aranburuk. Bestalde, Itoitzena ez da diskoan entzun dezakegun moldaketa bakarra. Taldearen sustraiak zeintzuk diren argi uzten du Joy Divisionen Isolation kantaren bertsioak. Horrez gain, Jackson Browne musikariaren konposaketa batean oinarrituz Nicok sortu zuen The Fairest of the Seasons kantua ere biltzen dute lan berrian.

Moldaketak edo bertsioak egiten direnean musika taldeek beste konpositore batzuen lanak hartu ohi dituzte oinarri. Bestalde, eta era tradizionalean egin izan bada ere, teknologiak eta elektronikak norbere kanten ikuspegi berriak agertzeko parada eskaini die egungo musikariei. Remix edo birnahasketez dihardugu. Izan ere, Split 77k diskoan bertan dauden konposaketa berrien birnahasketak ere sartzen baititu Mentura lan berrian. Felix Daniel bilbotarra izan da, hain zuzen ere, talde bizkaitarraren abestien ikuspegi berri hori erakusteaz arduratu den DJetako bat. "Disc Jockeyaren figura sartu nahi genuen. Azkenaldian Bilboko gauean DJak garrantzi handia duela konturatu gara. Izan ere, DJ on batek gau oso batez jendea dantzan izan dezake", esan du taldeko kantari eta gitarristak.

Oteiza eta disko zenbakituak

Diskoa grabatzea pentsatu zuenean laukote bilbotarrak argi zuen musika bereziaz gain, bere publikoari diseinu berezia ere eskaini nahi ziola. Igor Zorrotzua diseinatzaileak ordurako Oteizaren desokupazioa zuen buruan. Eta ideia horretatik dator, hain zuzen ere, azalean agertzen den trokela. Horrez gain, Aritz Aranburuk Mentura tituluarekin ere lotzen du trokela eta desokupazioaren kontzeptua. Dena den, hori ez da talde bilbotarrak diseinu aldetik eskaintzen duen berrikuntza bakarra. Izan ere, CD bakoitza bakarra da eta ez dago berdina den besterik: ale bakoitzak bere zenbakia du. Ale guztiak eskuz landu dituzte taldeko kideek, azala tolestu, enpaketatu, pegatinak ipini...

Azaroan argitaratu zuten Mentura eta orduan kaleratutako ia seiehun aleak agortu dira dagoeneko. Split 77ren asmoa diskoaren bigarren tirada bat egitea da. Hori bai, ez aurretik zenbait berrikuntza egin gabe. "Tirada berrian diskoak diseinu berri bat izango du eta jende berriak hartuko du parte, agian, Josetxo Anitua eta Miki Puigek. Jendearengan interes handiagoa pizteko asmoz, beharbada, kanta gehiago ere sartuko ditugu", aurreratu digu Aranburuk.

Saioa ingelesarekin

Antenna izeneko lehen lanarekin Eskozia bisitatzeko aukera izan zuen talde bilbotarrak. Aberdeen hiriko Go North jaialdian parte hartu zuen Muse, Paul Weller, Shed Seven eta Placebo bandekin batera. Garai hartan euskaraz abesten zituzten kanta guztiak. Menturarekin uzta propioko zenbait kanta ingelesez abestera ausartu dira. Hala eta guztiz ere, ez da bilbotarren helburua ingelesez bakarrik abestea eta aurrerantzean euskaraz abesten jarraituko dute.


Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


Eguneraketa berriak daude