Felipe Juaristi: «Guk ulertu dezakeguna geure mina da, eta min hori dago hemen»


2005eko otsailaren 27an
Zer adierazi nahi izan duzu Begi-ikaraketan?
Liburu honen lehendabiziko izenburua Rembrandten begiak zen, halako omenaldi txiki bat egin nahi niolako Rembrandt pintoreari, asko gustatzen zaidalako, eta iruditzen zaidalako bai bera eta bai Spinozaren artean badagoela halako komunikazioa ere. Hau da, Spinozak frogatu zuen zer zen infinitua, Rembrandtek pinturaren bidez frogatu zuen gauza bera. Infinitua, azken finean, luzatzen den oraina da, gerorik ez duen eta iraganik ez duen oraina. Denbora hutsa da. Hori adierazi nahi nuen nik poesiaren bidez.

Eta zertan mamitzen da zure ahalegin hori?
Poesiari buruz teoria asko dago. Batzuek esango dute poesiaren helburua isiltasunera iristea dela. Nik ez dut hori uste. Uste dut poesiak infinitua adierazi behar duela, bestela ez dagoelako hori adierazteko beste modurik. Bestalde, Airezko emakumeak liburuan mina dago, baina besteen mina, eta inor ezin daiteke beste inoren minean jarri eta beste inoren mina ulertu. Lagundu diezaiokegu mina duenari, baina ezin dugu bat egin min horrekin. Guk ulertzen duguna geure mina da, eta min hori dago liburu honetan.

Zure mina, alegia?
Bai. Urte nahiko kaxkarra pasa dut, gaixo, eta benetan ezagutu dut heriotza. Gaixotasun horretan arima hil egin zitzaidan, gorputza ez, eta bueltan etorri naiz. Gauzak beste begi batzuez ikusten ditut. Poema liburu honetan nik benetan egin nahi izan dudana da filosofia eta poesia nolabait uztartzea.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude