Arnoateko erromeriak eta bidelapurrak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
XI. mendean dagoeneko zenbait agiritan ageri den Astigarribia nekazari auzoko San Andres eliza dugu abiapuntu (25m), Mutriku itsasertzeko herriko lurretan. Alabaina kostatik urrun gaude, ez ordea Deba ibaiertzetik. Izan ere ehunen bat metro beherago dugu garai bateko ibai portua eta ontziola, "molletxua" gisa ezagutua.

Arnorantz igotzen den galtzada zaharretik zuzendu ditugu lehen urratsak, egun, hormigoizko geruza batek estalia, zoritxarrez. Etxezabal eta Jauregi baserri artetik igaroz Mutrikura daraman errepidera irten gara. Zuzenean gora doa bide zaharra, baina sastrakak ez digu aurrera jarraitzen uzten. Beraz, errepidetik egin ditugu hurrengo urratsak, karobia atzean utzi eta metro gutxi batzuk aurrerago ezkerrera doan bidetik jo asmoz. Aparainera igotzen omen zen galtzada, Arnoko mendietan erromatarrek ustiatu omen zituzten meatzetaraino, baina lehen metrotan ez bezala, igo ahala erabat galtzen da bidearen arrastoa. Intsignis pinuak ustiatzeko erabiltzen diren pistetatik gora jarraitu dugu, ezkerreko mendi mazelan bihurgune batzuk eman eta Ormaolara doan pistara irteteko. Lepora iritsi aurretik ezkerrean, gaurkoan ezagutuko ditugun hilarrietatik lehena ikus dezakegu, Aparaingoa, hurrengoak bezala, hipotesi ugari egon arren, jatorri ezezagunekoa.

Aparaingo lepoan bidegurutze lokaztuaren alboan borda zahar baten teilatua ageri da (335 m) eta zutoin adierazle ugari ere inguruan. Horietako batek Done Jakue bidearen ikurra darama. Berau jarraituko dugu, Olatz, Korostola eta Arnoatera iritsi artean. Galtzeko aukera handirik ez dugu beraz, oraindik bederen. Pista zabalean behera garamatzate arrastoek, Abeletxera iritsitakoan ordea, ezkerrera eta behera jotzen duen bidetik jarraitu dugu. Eskuinean, bide bazterrean eguneko bigarren hilarria aurkitu dugu, Arrikrutzekoa. Olatzera doan errepidera jaitsi gara berehala, gurutzatu eta, beste ertzetik, behera abiatzen den bidetik jarraitu dugu, gutxira Olatzeko bailara itxian sartu eta zenbait baserriren ondotik igaroz San Isidro ermitara iristeko (202 m).

Bai Arno eta bai gertu dagoen Izarraitz gisako mendimultzo karstikoetan (kareharriz osatutakoak), higadura mota ugari gertatzen dira. Hauetako bat Olatzeko polje edo bailara itxia dugu, hau da, sakonune handi baten modukoa da, irteerarik gabekoa. Inguruotako beste ezaugarrietako bat, erreka eta errekastoen urritasuna da, izan ere, euri-ura lur barnera iragazten da, aise, lurraren erraietan egonez, beraz, benetako ibai sarea. Dena den, bailararen hondoan badira ere geruza iragazkaitz batzuk, errekasto txiki batzuk sortzen dituztenak. Hauek ordea, Olatzeko ermitaren atzean dagoen Kobaldeko hustubide ikusgarrian amaitzen dute beren bidea.

Ermita eta atsedenlekua atzean utzi eta metro batzuen buruan, bi adarretan banantzen da Olatzeko bailara. Eskuinekotik aurrera jo dugu, hainbat baserritako sarbideak alboan utzi eta hormigoizko bidetik, Añoerrekan gora hasieran, malda gogorragoan gora ondoren, Kostolamendi azpiko Korostola lepora iristeko, non izen bereko baserria dagoen (417 m). Bizkaia eta Gipuzkoa arteko muga den lepo honetatik Larruskainera jaitsi gabe, Done Jakue bideko balizak jarraituz Jangoikomendi inguratzeari ekin diogu, pinudi eta eukalipto landaketetan zabaldutako pista sare zabalaz baliatuz. Lepo zeharo zatar batera iritsi gara ondoren, laupabost basa-pisten elkargunera. Zenbait zutoin adierazle dago bertan, baina Santiago bidekoak jarraitu ditugu. Alanbre hesia gainditu eta pistan behera, hormigoizko beste batekin egin dugu bat. Metro gutxi batzuk aurrerago Damukorta baserri ondotik igaro eta hartxintxarrezko bide zabalak Arnoateraino eraman gaitu (405 m), matarrasean erabat soildutako mazela desitxuratu batzuetan barrena. Garai haietako kondaira zaharretako inguruneak seguru zerikusirik ez duela gaur egungo paisaiarekin, jatorrizko zuhaitz eta basoak galdurik baitaude. Haien ordez, baso industrialak eta kilometrotako pista amaigabeak paratu dizkigute.

Arnoateko lepoan iturriko estalpearen abaroan gure mendiek pairatzen dituzten triskantzez zenbait gogoeta egiteaz gain, atseden hartu dugu, bide luzea egin baitugu dagoeneko eta leku aproposa baita horretarako. Norabidez guztiz aldatuz, Mendarorantz jaisten dena ez, baizik eta Saratsuko gaina inguratuz Amegigurutzeko lepora gerturatuko gaituen bidea hartu dugu eta ordu erdi motzean Amegigurutzeko hilarri sonatuaren ondora heldu gara (485 m). Olatzera jaisten diren bideak utziz, eskuinera jo eta mazela erdian Pagabakarko punta inguratzen duen basa-pistatik jo dugu, Arnoko tontorretarantz zuzenduz. Laster beste bidegurutze batera iritsi eta kairn edo harri piloaz adierazitako sendatik artadi itxian barneratu gara (arrasto zuri-gorri-horiak). Artadi trinkoan barrena, zidor estuak, Arterreagako lepoa gainditu eta zenbait gora eta behera egin ostean, Arnoko gurutzea eta Banderako puntaren artean zabaltzen den Zazpizelaietako lepora igoarazi gaitu (580 m).

Beste aldean, metro batzuk beherago dagoen Morkaiko kirol taldearen aterpera jaitsi gabe, zuzenean Arnoko gurutzeraino daraman zidorra hartu dugu, puntu garaienean egon gabe, gandorrean baina Mutriku aldera dagoena (608 m). Ikuspegi ederra dugu bai Gipuzkoako Debabarrena eta Izarraitz mendigunera eta bai Bizkaiko Lea-Artibai eskualdeko mendi nagusietara ere. Primeran ikusten da itsasoa; diotenez, garai batean zelatari bat egoten zen itsas barrenera begira, baleak noiz agertu zain. Nahikoa gozatu ondoren beherako bidea hartu dugu. Zuzenean gandorretik behera jaistea badagoen arren, lehenik aterpera jaitsi gara, bertatik bide oso ibilian behera, arestian pasatako Aparaingo lepora iristeko (335m). Handik jada, ezaguna dugun bidetik, egiteko samurra dugu Astigarribiarako tartea.

Astigarribia auzoa
Ibaian behera bostehunen bat metrora, itsasotik gertuen dagoen pasabidea kokatzen da, Astigarribia (astigar ibia) eta bertatik gurutza zitekeen Deba ibaia. Hala ere, batez ere negu partean hura gurutzatzeko zeuden zailtasunak medio, gabarra-zerbitzu bat ere erabiltzen zuten, eta gerora zubi bat, hasieran zurezkoa eta gero harrizkoa eraiki zuten XVI. mendean Sasiola parean, XVIII. mende bukaera arte iraungo zuena.
Astigarribian gainera, ibaiertzean ontziola eta "molletxua" deitutako ibai portua zeuden, Debako kaitik ibaian gora eta Debaraino ibaian behera garraiatzen zituzten merkantzien zamaketarako. Garai batean Deba ibaia txaneletan nabigagarria zen Altzolaraino. Ibaian gora Somorrostrotik Debabarreneko burdinoletara zekarten burdin minerala eta ibaian behera burdingintzarekin lotutakoak, arma zuri eta su-armak, ferrak eta nekazaritzarako tresna ugari ere bai. Dena den ibaian behera Debako porturaino gehien garraiatu zutena Gaztelatik Flandria bidean zihoan artilea izan zen.
Astigarribian bestalde, San Andres eliza nabarmentzen da, XI. mendeko agirietan dagoeneko aipatzen dena. Elizak defentsarako gezileiho ugari edukitzeaz gain, mendebaldeko fatxadan ferra formako arkudun leiho berezia du, aurre-erromanikoa dirudiena. Kanpoaldeko murruek barruan duen eliza txikiagoa gordetzen dute.

Arnoate: hiru herritan banatutako baserria
400 metro pasatxoko altueran, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen dituen mendi lepoa da Arnoate, izenak berak dioen moduan Arnorako atea. Aspaldidanik bide ugariren bidegurutze garrantzitsu, bertatik pasatakoak dira besteak beste Markina eta Ziortza bidean Sasiola eta Astigarribiatik zetorren erromes andana, Urola bailaratik Larraskandan barrena Bizkaia aldera (eta alderantziz) zihoan hamaika merkatari, Mutriku eta Ondarroako kaietatik Elgoibar, Eibar eta urrutiagoko merkatuetara arraina zeramatenak, artzainak, ijitoak, eskaleak eta beste asko, izan ere mendi lepo hauek lehen behintzat banatu baino elkartu egiten zuten.

Baina paraje hauek, baserriz urri eta hain mendi itxiak izanik, gaizkile eta bidelapurren bihurrikerien testigu ere izan ziren, baita ezkutaleku ere. Haietako batzuk herriaren oroimenean geratu dira: Lapurtxulon ezkutalekua zuten Garai, Eskribania eta Trokela hirukotea esaterako; edo lanbidez ikazkina zen Txomin Beltza, lanik ez zuenean bidelapurretan aritzen zena; edo trabukoa eskutan aritzen zen Joakin Iturbe, Santua eta beste asko, Larrañaga, Urtzailles eta abar, anker eta bihotzgabeak batzuk, ez hainbesterako beste horrenbeste.

Arnoateko baserri aurrean, Markina, Elgoibar eta Mutrikuko udalerriak banatzen dituen mugarria dago. Baserria erre baino lehen, mugarria etxebizitza barnean zegoela esaten zen eta bertakoek harrotasunez ziotela, Mutrikun jeizten zituztela behiak, Elgoibarren bazkaltzen zutela eta Markinan oheratzen zirela, eta guztia baserritik atera gabe. 1983. urtean Mendaroko herria jaio zenez, orain Arnoate Markina eta Mendaroko mugalerroan dago kokatua.

Ezaguna zen Arnoaten egiten zen erromeria ere, asko izango ziren bertan ezagutu eta gerora ezkonduko ziren bikoteak. Arnoaten gainera, petrikilo ospetsu zenbait jaioak dira, Julian Arrillaga "Arnobate", esaterako. Batik bat hezur hausturak eta zainartatuak osatzeagatik Gipuzkoa eta Bizkaiko mugaz kanpo ere ospe handia izan zuen. Aita ere petrikilo zuen, eta Bizkaiko meatzetatik, zenbait egunetako bidaiaren ondoren, ohatiletan zaurituak ekartzen zizkiotela esaten da. Benta funtzioa ere bete zuen Arnoatek.

Sasiola, frantziskotarren komentua
Deba ibaiertzeko komentu honek garrantzi itzela izan zuen Done Jakue bidean, 1503an frantziskotar ordenakoek eraiki zutenetik. Ospitaleaz gain, klaustroa eta eliza zituen komentua eraiki zuten, behartsu eta erromesei aterpe eman asmoz. Berehala hartu zuen sona handia, asko baitziren bertatik igarotzen zirenak. Fraideek arreta handiz zaintzen zuten ospitalea, urteko gaztainondo eta sagastietako uztak behartsuen beharretarako erabiliz. Halaber, egur ikatza eta egurra saltzen omen zuten. Dena den, hasieratik izan zituen komentuak diru arazoak. Arazo ekonomiko larri hauek areagotu egin ziren 1833an lehen karlistaldian. Gerra amaitutakoan komentuko fraideek Sasiola utzi behar izan zuten. Geroztik gaur egun duen itxura tamalgarria hartu arte, etengabe eroriz eta hondatuz joan da. XVIII. mendeko erretaula bikaina duen eraikuntza itzela ahaztua eta zokoratua dago bide bazterrean erakunderen batek konponketa bere kargu hartu edo betiko noiz eraitsiko zain.


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldetik 23 palestinar behintzat hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpameduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste hamaika lagun ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta Ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Eguneraketa berriak daude