Bihotza Eta Adimena Bere Abestietan. Bere Bi Diska Agertulo Dira Egun Gutxi Barru


1966ko abenduaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lourdes Iriondo, Abeslari
Bihotza Eta Adimena Bere Abestietan. Bere Bi Diska Agertulo Dira Egun Gutxi Barru
Berri on batek artu gaitu egun auetan, Euskalerri osoan guztiz ezaguna dan Lourdes Iriondo abeslariak bi disko grabatu ditula Belter etxean, eta disko oiek egun gutxi barru argitaratuko dizkiotela
Berri pozgarria benetan. Aspalditik zegon jendea galdezka Lourdesen abestiak noiz agertuko ote ziran. Abeslari gutxi, izan ere, Lourdes bezain sakon jendearen bihotzean sartu diranak Bere abots legun eta eztitsu, eta bere abesti zoragarriak, zirrara aundi bat sortu dute ainbeste euskaldunen artean. Herririk herri ibilliaz, txalo ugari bildu ditu Lourdes'ek
Urain gaur egunez, bearrezkoak ziran bere diskoak, jendea zaleturik bai zegon entzuteko Eta, atzenik, desio hori realidade biurtuko da. Ez nai bezain azkar, baiñan bai garaiz.
Gertakizun hau dala ta, Lourdes'ekin alkarrizketa bat antolatu nai izan gendun, bere iritziak "ZERUKO ARGIA"ko irakurleeri agertu ahal izateko, "Ez dok amairu" taldeak batzarrak egiten ditun tokian arkitu gendun Lourdes, eta irripar batekin prestatu zen gure galderei erantzuna ematera, Bigarren aldia da aldizkari onen orrietan Lourdes'en iritziak agertzen dirala. Orain urte ta erdi, Lourdes abesten asi berria zenean, ementxe egin zitzaion lenengo alkarrizketa. Presentazio bat izandu zen hura. Gaur ez du Lourdes'ek presentaziorik bear, aski ezaguna bai da Euskalerri guzian
Bere arrera ona eskertu ondoren, onela asi giñan galdezka:
Lourdes, noiz eta nola asi ziñan euskeraz abesten...?
Egun batez, orain dala bi bat urte, nere lagun batek Andoain'go jaialdi batean euskeraz abesteko eskatu zidan Oso interesantea iruditu zitzaidan, eta pozin prestatu nitzan orretara.
Asiera hura geroztik, beste herrietatik dei egingo zizuten: nun abestu zendun ondoren, eta nola jarraitu zendun aurrera?
–Loiola'ko herri- irratian jakindu zuten euskeraz abesten asia nitzala, eta ara dei egin zidaten Ondoren, Zizurkil'en Otaño'ri, eta Asteasu'n Pello Errota'ri egin zitzaizkieten omenaldietan abestu nuen. Aiek izan ziran nere asierako egunik señalatuenak.
Euskeraz gitarrarekin abesten asi ziñaztenetatik, zu izandu ziñan lenengo andereño bakarra. Euskal - publikoaren kezkarik ez al zendun?
Ez Euskal publikoa oso ondo portatu zen beti nerekin asieratik, eta konfiantza aundiarekin abesten nuen.
Lourdes Iriondo alde batetik bestera dabill abeslari. Orain aste batzuek, Bilbo'n abestu zuen "Ez dok amairu" taldearekin. An izandu giñan entzuten gu ere, eta gauz batetaz konturatu giñan: Lourdes'en abestiak oso sakonak dirala. Eta gai oso sakonak dirala Eta gai ontaz galdera bat egin nai genioke...
Lourdes; gaurko zure abestiak eta asierako aiek, berdiñak aldira?
–Ez Ez dira berdiñak Oraingo auek "gogorragoak" dira.
Eta zergatik da orrela...?
–Gogortasun hori ez da nere abestietakoa bakarrik. Toki geienetan orrela da. Bear bada, lehenago abestia gauz polit bat bezela konsideratzen zen. Esakizun aundirik gabeko gauz ariñ bat bezela Gaur berriz, esakizun aundiak ditu herriari kantatzen zaion abestiak. Beste kontzientzi batekin kantatzen da gaur. Herriaren problemak kantatzen dira...
Abestia ez da beraz zuretzat gauz ariñ bat?
–Abestia era askotakoa izan liteke. Abesti ariña; maitasun abestia; dantzarakoa..., milla eratakoa. Baiñan gaur iñoiz baiño geiago, abestia herriari bere problemataz itzegiteko modu bat da, batez ere.
Lourdes..., esaiguzu mesedez zuri gustatzen zaizkitzun abeslarien izenen bat
–Ralmon, Aznovour, Joan Baez, Brel... eta beste gaurko asko ta asko dira gustatzen zaizkidanak.
Lourdes'ek oso serio erantzuten du, eta noizik bein irripar goxo bat irtetzen zaio. Bere abestiak jendea liluratzen dute Urnieta'ko Lourdes Iriondoguztiz neskatx egokia da... Tentalari sentitzen gera eta galdera ausarditsu bat egiten diogu. Erantzungo ote du... ?
Aizu Lourdes... senargairik bai al dezu?
Au entzutean, Lourdes'ek parre zabal bat egiten du.
–Zer ba...? Ezkontzarako eskari egin bear al didazu?
Eta berriro parre egiten du, eta baita guk ere. Ez dago Lourdes arrapatzerik... Berriro serio jartzen gera, eta nere atzeneko galderak egitera prestatzen naiz, bera geiegi nekatu ez dedin.
"Ez dok amairu" taldekoa zerala entzun det. Esango al zenidake, mesedez, "Ez dok amairu" zer den?
–Ba, ara Euska, abestia galdutzen ari zala konturatu giñan. Aspalditik, gazte jendeak irrati eta telebisioan entzuten zituen abestiak kantatzen zituan Gauz onen arrazoia zein ote zen pentsatzen jarri giñan, eta iritzi batera iritxi giñan: euskal gaztediari etzaizkiola abesti zaharrak aski. Boga -boga ez dala aski. Gaztediak garaiko abesti berriak bear dituala. Eta ontaz konturatu giñanean, euskal abeslari guztiak batu egin giñan eta "Ez dok amairu" taldea sortu genuen.
Orduen, zuk diozunez, "'Ez dok amairu" taldeak abesti berri serioak bakarrik kantatzen ditu...
–Ez; ez da ori ere. Guk, antziñako abesti jatorrak berpiztu egin nai ditugu: eta, era berean, abesti berriak sortu, era guzitakoak. Orregatik, egin zagun kontu, "Ez dok amairu" taldean, Mikel Laboa'k eta Yon Mingo'k antziñako abesti zaharrak abesten dituzte. J. A. Villar'ek, berriz, modako abestiak, euskerara itzulita. Benito Lertxundi'k ere ori egiten du, eta gañera berak sortzen ditu berriak Julian Lekuona, Xabier Lete'k eta nik, problema eta protesta batzutaz itzegiñaz abesten degu. Atzenik, "Biurriak" eta "Yolos" taldeak, "ye-ye" abesti ritmikoak. Baita ere, Arza anaiak txalaparta jotzen dute, eta Luis Bandres'ek alboka... Ikusten dezun bezela, denetik dago. Ezin liteke esan ba onelakoa edo orrelakoak "abakarrik" gerala. Gaurkoak izan nai degu eta ori da dena.
Lourdes, etzaitugu geiegi nekatu nai. Oso ondo agertu diguzu zuen talde berriaren izakera. Zurekin gaude gu ere, ezin bestean, eta irakurle geienak orrela egongo dirala seguru gaude... Lourdes, orain, atzenik, notizi baten berri emango al zeniguke? Bartzelona'n disko batzuek grabatzen egona zerala entzun degu: egia al da albiste pozgarri ori...?
–Bai; ala da Belter etxean bi disko grabatu ditut, eta laixter agertuko dirala agindu zidaten...
–Pozik al zaude ori dala ta?
–Bai, jakiña; pozik egon bear.
–Lourdes; bukatu baiño len azkeneko gauza bat jakin nai genduke... Zure disko auek famarako bidean jarri zindeteke; ametsik egiten al dezu sentidu orretan...?
Lourdes'ek berriro irripar egin du.
–Ez dut orrelako ametsik. Nik ez det fama desio; etzait batere ajola. Nik euskal publikoak eskatzen ditalao abesten det, eta orregatik grabatu ditut disko auek, ez beste ezargatik... Euskal abestia mundu guztian zabaldu dedilla; ortan saiatu bear giñake. Ori da "Ez dok amairu" koen ametsa. Merezi du saltzea; ez al zaizu iruditzen... ?
Ixillune bat egin da, eta gu Lourdes'en gandik beste bat arte agurtzen gara, alkarrizketa au eskeiñi digulako bihotzez eskertuaz.
Despeditzerakoan, Lourdes Iriondo'ri eta "Ez dok amairu" ko abeslari guztieri, suerte aundi bat opa diegu emendik aurrerako beren eginkizunetan ere.
Orain Lourdes'en abestiak argiteratuko diran bezela, laixter taldeko denok argitaratuko omen dituzte beren diskak, banan-bana...
Gaztedia berriro martxan jarri da, eta inoiz baiño obetoago ari dira lanean... Ez al da au señalerik onena...?
A J. ERGOIEN
12

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIRIONDO1
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazIRIONDO1
EgileezERGOIEN1Kultura

Azkenak
Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Irakek elkarri erasoka jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Eguneraketa berriak daude