Ikasten


2005eko otsailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Duela gutxi eman dira ezagutzera PISA-2003 Txostena deituriko erakundeak egindako ebaluazioaren emaitzak. Txosten horrek gaur egunean munduko hezkuntzaren egoera nolakoa den erakusten digu, nazio mordo bat aztertzen duelarik beti ere kontuan hartuta 7 eta 16 urte bitarteko ikasleak hartzen direla aztergai. Jakina denez, munduko hezkuntza-sailkatze horretan Espainia ez da oso airoso geratu zenbait ikasgai eta asignaturatan behintzat. Euskadiko hezkuntza sistema, orokorrean, hobetoxeago suertatu da. Kontua da ordea munduko ranking horretan Finlandia atera dela irabazle, askok espero izango ez zutena ziurrenik. Baina horien harridurarako esan beharra dago, aurreko informean ere (PISA-2000 Txostena) Finlandia izan zela, baita ere, lehen postuan geratu zen nazioa. Ikusten denez, duela gutxi ezagutu ditugun datu horiek bazuten lehenago ere oinarri sendoa; alegia, emaitza ezin hobeago horiek ez direla kasualitate hutsa izan.

Egun hauetan etorri zaizkit bisitan Euskal Herrira lagun finlandiar batzuk eta, honetaz eta hartaz, lasai hitz egiteko aukera izan dugu. Eta baita hezkuntzari buruz ere. Egia da Finlandiako ikastetxeak oso onak direla, maila altukoak eta kalitate handikoak. Oso ondo antolatu dute beren hezkuntza sistema. Oso herri dinamikoa eta langilea da. Aitortu beharra dago ez dela populazio handiegia eta errazagoa dela proiektu bat martxan ondo jartzea jende gutxirekin askorekin baino, baina kontua da jakin behar dela sistema hori bikain funtzionatzen jartzen eta beraiek hori primeran lortu dute -nire lagun batek bromatan esan ohi du haiek daukaten klima kaskarra eta pairatzen duten hotzarekin lana besterik ezin dutela egin denbora osoan sikiera ez aspertzearren. Baina denok dakigu hotz itzela pasatzen duten beste herri batzuek ere ze nolako maila penagarria daukaten arlo guztietan. Eta munduan nazio eta herri asko daude, baita ere, oso biztanle gutxirekin inoiz ez direnak iritsi Finlandiaren mailara ez hezkuntzan ezta ere beste arlo askotan-.

Oso gizarte homogeneoa da Finlandia, berdintasunezko sozietatea erdietsi dute eta hor egon daiteke bere hezkuntza sistema arrakastatsuaren arrazoietako bat. Ekitate edo zuzentasuna da sistema osoaren oinarri funtsezkoa. Aukeren berdintasuna denontzako da beti inolako zirkunstantziarik kontuan hartzeke. Talde heterogeneoak hartzeko prest daude ikastetxe guztiak eta irakasle orok dauka horretarako behar den prestakuntzarik ezin hobea. Irakasle guztiek badakite inoiz ezin dela ikasle bat baztertu edota beste ikastetxe batera bidali.

Hori dela-eta, errendimendu aldetik ikastetxeen arteko diferentzia oso txikia da. Finlandian ikastetxe batera edo bestera joateak ez dakar berez alde handiegirik ikaslearen emaitzei begiratzen badiegu (%5a soilik). Espainian edo gure artean badakigu hau ez dela horrela inoiz izan »kolegio eta zentro pribatuek hemen nahi duten ikaslea hartzen dute edo ez, eta nahi dutena bota edo bidaltzen dute beste norabait». Nazio askotan ikastetxe ezberdinen arteko diferentzia, emaitzen aldetik, %50eraino iristen da.

Irakasleak Finlandian prestigio, itzal eta eragin izugarria dauka gizartearengan. Ondo ordainduta daude eta behar besteko baliabide eta tresneria »hango liburutegiak bikainak dira eta funtzionamendu sistema ezin hobea» jartzen zaie eskuetan bete behar duten lan garrantzizkoa ongi burutu dezaten. Jende askok nahi du irakasle izan eta horretarako ongi prestatuta doaz postuaren bila. Lizentziatura egin ostean master bat burutzen dute eta laguntza mordoa eskaintzen zaie beren formakuntza horretarako. Unibertsitateko hezkuntza programak egiteko jende piloa aurkezten da eta soilik %10a izan ohi da onartua. Horrek esan nahi du azkenean hortik ateratzen diren irakasleak oso ondo prestatuta daudela eta bokazio handiko jendea ateratzen dela lana gustura egiten hasteko prest. Irakaslearen burujabetasun pedagogikoa oso handia da. Irakaslearekiko prestigio sozial hori »aintzat hartua izatea, ondo ordaindua egotea, egindako lana kontuan hartzen dela jakitea» pizgarri eta bultzagarri da Finlandiako sistema pedagogikoan. Badugu oraindik ere zer eta non ikasi.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude