Ageda santuaren lorratzari segika Antzuolan

  • Gipuzkoan, Deba Goienean dago Antzuola. Egun ospela aukeratu dugu bertan ibilbidea egiteko, behe-lainoak estalia dago Antzuola eta ingurua. Goizeko lehen orduetan ihintzaren hozkirria nabari da oraindik, esnatu gabe dago eguna. 2.000 biztanle inguru ditu Antzuolak, Deskarga mendatearen magalean, Bergara eta Zumarragak babesturiko herri txiki honek. Herriguneak lo dirudi, baina mendi-auzoetan, aspaldi esnatu dira zakur, katu eta basogizonak. Inauteri giroa sumatzen da, eta Ageda santuaren usainari segika egin dugu bidea.

2005eko otsailaren 06an

Antzuolako Beheko auzotik -Etxezuri baserritik- hasi eta Sallabente, Arimendi eta Iturriotz baserriak igarota Uzarragako bidea hartuko dugu. Bide zaharraren magiarik ez du asfaltuzko errepideak eta horri izkin eginez mendi-bidean jarriko ditugu oinak. Gure ibilbidearen lehen geralekua Lausagarreta baserria izango da. Zakurrek babesten dute ataria eta baserritar bati egin diogu galde. Lausagarretan karobiak daude, bi zehazki. Basogizonak, adeitsu, biak erakutsi dizkigu. Elutsako karobiak dira, lehenengoa Lausagarreta baserriaren azpian dago, bigarrena, berriz, baserriaren gainaldean, Elutsa baserria egon zen toki inguruan hain zuzen ere. Ataka (azpiko arkua) eta goiko ganga dituzte biek. Kareharria kiskalita kare bizia egiteko erabiltzen zen labe berezia da karobia. Lausagarreta baserriko nagusiak esan digunez, gaur egun baina sastrakak erretzeko erabiltzen dituzte.
Baserriko nagusia agurtu eta berriro heldu diogu bideari. Uzarragako baselizara iritsi gara.

Uzarraga eta San Juan Bataiatzailearen parrokia

Antzuolako sorreran garrantzia handia du Uzarragak, Antzuola sortu aurreko gunea delako izatez. Uzarragari buruzko lehen aipamena 1391koa da. Arkitektura aztarnarik aurkitu ez bada ere, San Joan Bataiatzailearen eliza Tenplario (monje-gerlariena) garaikoa omen da, Antzuolako lehen parrokia izan zena. Tradizioaren arabera, auzo honetan lurperatzen zituzten bailarako nobleak, 1484an esaterako, Ozaeta jaunak San Juan lurperatzeko agindu zuen, eta horregatik Gipuzkoako bederatzi elizate zaharrenetariko bat dela esaten da. Antzuola sortu zenean, herriguneko parrokia eraiki zen eta "bateratuak" izendatu zituzten. Lurpeko ur-korronteek hiru aldiz bota dute behera Juan Bataiatzailearen baseliza zahar hau eta beste hainbestetan jasoa izan da, baina zaharrena, gaur egun hilerria dagoen lekuan eraiki zuten.

Harri landuz egindako eraikina da, zaharraren zaharrez horma okerrak dira nagusi egituran. Hala ere, antzinako dotoretasunaren zantzuak han hemen ageri dira. Eliza barruan hainbat arkitektura ikusgarri aurkitu dugu: Erretaula Antxietaren eskolakoa da, bere ikasle Jeronimo de Larreak XVII. mendean eginikoa. Marfilezko edo Urrutiko gurutzea ere XVII. mendekoa da, Mexikon bizi zen Urrutia baserriko seme batek bidalia. Arkupe inguruan, ehun urtetik gora duen Indiako gaztainondo handia dago, lekuaren babesgarri.

Uzarraga gainean, Sarralde eta Galartza auzoetara bidean, bidegurutze bat aurkituko dugu; ezkerraldera hartu eta Santikutzera (Santa Kruz) joko dugu. XVIII. mendera arte, Santa Kruz baseliza egon zen bertan, eta antzinako lekukoek diotenez, hor lurperatzen zituzten Leintz bailarako gizon ospetsuak, tenplarioen babesean.

Sarralde baserria igaro eta Urrutia etxera iritsi gara, baina aurretik Bereterio ere ikusi dugu. Urrutiako baserriaren aurrealdean jarritako oroigarrian ikus daitekeenez, Bizkaiko Zaindaria zen Berriotxoako Balentinen amaren (Maria Monika de Arizti) jaiotetxea da hau.

Gorrizaundi edo Gorrizgañekoara iritsi gara. Atari ederreko etxea da, zutabe sendoa du sarreran. Goialdean, Gorriztxiki, Elorriaga eta Ameztizarra baserriak eta behealdean, Galartzako errota ikusten dira hemendik. 1920an eraiki zuten eta gaur egun antzinako tresneria gordetzeko erabiltzen da.

Gorako bidea hartu gabe, behera egingo dugu, bailararen sakontasunean. Ugarriagaazpikoa eta Ugarriagagañekoa baserrietara iritsiko gara. Gune honetan bertan daude Bergara aldera Antzuolak dituen mugarriak. Ugarriagaazpikoan abelazkuntza-kooperatiba dago eta, aurrera eginez gero, Ugarriagagañekoa igarota, Ugasarri eta Ugabide baserriak, ezker eta eskuin.

Baina baserri horiek eskuinaldean utzita, ezkerrera begiratuko dugu. Orain arteko bidea dakusagu, eta tartean, behe-lainoak inguraturik, zuhaitz artean galdurik, gure ibilbidearen hasieratik helburu izan dugun baseliza, Ageda santuarena hain zuzen. Etxeberrisoro baserria hutsik dago, baita Galartza, Besagasti (Besasti) eta Mendiola ere. Eta iritsi gara Santa Ageda ermitara. Zorteko gara gaur, Felix Agirre, Untzarri baserriko nagusia eta Santa Agedako egungo etxezainarekin egin baitugu topo elizatarian.

Santa Ageda ermita

Felix Agirrek eman digu Santa Ageda ermitaren inguruko berri. Santa Ageda baselizak 500-600 urte ditu eta 1895ean berreraiki zuten. Bertako Andre Mariaren irudiak ere elizak beste urte ditu. Santuaren irudi hori 1984an lapurtu omen zuten eta oraintsu agertu da, Bartzelona inguruan. San Telmo museoan dago orain zurezko irudia. Antzina ermita hau San Llorenteri (San Lorenzo) eskainia zegoen baina gaur egun Santa Ageda da bertako zaindaria. Jai-eguna, otsailaren 5ean, San Blas ostean ospatzen da, baina erromeria eta jai nagusia otsailaren 6an, igandean, egingo dituzte. Egun horretan, lapurtu eta berreskuraturiko irudia ekarri izan dute urtero-urtero baina lanak arintze aldera eta berriro gorabeherarik gerta ez dadin irudiaren kopia margotua ekarri dute. Erromeria egin eta haziak eta baserriko janaria bedeinkatzen dituzte jai-egun horretan.

Santa Ageda baselizatik behera, asfaltuzko bidea hartu eta Untsarri baserria agurtuta egin dugu ibilaldia Iturriotz baserri ingururaino. Kilometro eta erdira dugu Antzuola.

Fitxa Teknikoa
- Denbora: Hiru ordu.
- Kilometroak: 9.
- Zailtasuna: Erdi mailakoa.
- Interesgunea: Uzarraga eta Galartza auzoetako baserri eta baselizak, eta orobat karobiak.

Inauteriak Antzuolan: Hartza, Tximinoa eta Hezlea pertsonaiak kaleetan barrena
Otsailaren 5 eta 6 inguruan izaten dira inauteriak. Antzuolan aspaldiko ohitura da inauteriak ospatzea. Jai horietan Sorgin Dantza egin izan dute betidanik, eta lehenengoz noiz dantzatu zen jakin ez arren, lekuko zaharrenen arabera 1922 inguruan dantza-talde batek dantzatu zuen. Dantzari horiei baina Nikomedes Letek irakatsi zien Sorgin Dantza, horregatik, 1885 inguruan Antzuolan Sorgin Dantza egiten zela uste da. Bergarako oihal edo hari langileek Lasarte-Oriara eraman zuten dantza hau, lanera joan zirenean.

Hiru pertsonaia nagusi izaten dira Antzuolako inauterietan: Hartza, Tximinoa eta Hezlea (domatzailea). Antzina, goizetik baserriz baserri ibiltzen ziren diru edo sari bila. Eguerdi aldera kalera jaitsi eta arratsaldea ospakizun eta jai-giroan igarotzen zuten. Oinarin dantza taldeak 1990ean berreskuratu zuen Sorgin Dantza eta 1991n berriro atera ziren kalera Hartza, Tximinoa eta Hezlea. Tximinoa ez da Euskal Herriko ezein herritan ezaguna, eta ikerketen arabera garai bateko deabruaren ordezkoa izan omen zen. Hartzaren inguruan ere hamaika kontu eta istorio sortu da, eta 1867an Laskurain baserri ondoan hil zuten hartzarekin zerikusirik duen jakin ez arren, jakin dakigu hartz hori izan zela Gipuzkoan hil zuten azkena.

Gaur egun, inauterietako jai-egunean Kalegoi aldera Hartza, Tximinoa eta Hezlea ateratzen dituzte dantzariek eta Sorgin Dantza egiten dute. Beste talde batek inauterietako dantzak egiten ditu Kalebarrenean. Herriko kaleak dantzariz eta inauterietako pertsonaiaz beterik egon ohi dira. Hamaiketakoaren ostean, herriko enparantza nagusian dantza-saioa egiten dute.

Jaiak ez du etenik izango eta egun osoan eutsiko diote inauteri giroari.

1905eko Udal Ordenantzetan honako hau jaso zen inauterien inguruan:

"20. araua. Mozorrotuta kalean ibiltzea onartuko da. Hala ere, ezinezkoa da aurpegia estalita eroatea arratsaldeko otoitz kanpaiak jo ondoren. Biatiko Santua aurretik pasatzen bada, aurpegiko kareta kendu egin beharko da.
21. araua. Magistratura, apaiz, militar edo beste ofizial jantzirik imitatzea debekatuta dago.
22. araua. Erlijioaren, Estatuko moralaren nahiz pertsonen aurkako antzezpenak nahiz gaizki esanak debekatuta daude.
23. araua. Ezinezkoa izango da armak eroatea.
24. araua. Norbaitek faltaren bat egingo balu, daroan kareta agintariak esanda kenduko da.
25. araua. Esandako arauen aurka egiten dutenak agintarien aurrean eta eurak emandako erabakiekin epaituko dira».


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude