Galder Perez: «Desdramatizatzea da barre egitea»


2005eko urtarrilaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eskarmentu handia duzu bai irratian bai antzerkian ere. Halere, erronka behar du izan irratsaio hau taula gainera eramatea. Nola gauzatu zen?
Niri Toño Pintok, Glu Glu antzerki taldeko ekoizleak deitu zidan. Berak aspalditik omen zuen ideia baina 2004ko udaberrian proposamen serioa egin zioten. Javier Vizcainok ez ei zuen egin nahi, oso zaila ikusten baitzuen. Niri proposatu zidaten egokitzapena egitea eta hala nahi izanez gero, aktore ibiltzea. Ondoren, Eloi Beato zuzendariarekin eta gidoilariarekin bildu nintzen eta orduan hasi ginen lanean. Diozun eskarmentu hori oso baliagarria izan da; Cocidito madrileño antzezlana irrati programa ere badelako.

Beldurra eman behar du hainbesteko arrakasta izan duen irratsaio baten egokitzapena egiteak.
Zentzu batean bai, baina baditu abantailak. Jendeak badaki zer den Cocidito madrileño irratian, baina antzerkian ez. Galdetzen ziguten: zer arraio eramango duzue oholtza gainera? Guk asmatu behar genuen formula; sortzaileak gu ginenez horrek konfiantza ematen du. Nik gainera, oso gustura egin dut lan Eloi Beatorekin, ezagutzen nituen berak aurretik egindako lanak, Sobradumekin-eta... Harekin lanean hasi nintzenean pilo bat lasaitu nintzen. Berak oso argi zituen gauza asko: komedia izan behar zuela, irrati-korteak atalka banatu behar genituela... Lanean hasi ahala konturatu nintzen lana oso ondo zihoala, ondo aterako zela, eta lasaitzen joan nintzen.

Javier Vizcainok 3.000 irrati-korte eman zizkizuen, aukeratu beharra zegoen...
Hautaketa egiten oso ondo pasa genuen, gaika banatu genituen eta gai bakoitzetik onenak hautatu. Kasu honetan zeintzuk dira onenak? Bada astakeria handienak. Ez genuen nahi gai garrantzitsurik edo pertsonaiarik kanpoan gelditzea eta beldur hori genuen. Gure zoritxarrerako, gauza asko kanpoan geratu dira: erritmoa mantendu behar da, ildoa jarraitu... Korte batzuk gogorregiak ziren, gainera.

Espainiako Estatuko tertuliakideek esaten dituzten izugarrikeriekin tragedia ere egin zitekeen.
Nik uste badituela, eta handikeriarik gabe diot hau, antzerki dokumentalaren ezaugarriak, errealitatean esaten diren gauza batzuk erakusten ditugulako. Tragedia bat ere bada, azkenean oso gauza serioen inguruan ari garelako. Dena dela, tragedia handiena honakoa da: zer nolako lasaitasunez esaten dituzten gure herriaren inguruko gauzak. Denok ezagutzen ditugu gure herriaren arazoak, egoera, eta horren aurrean, astakeriak esaten dituzte, askatasun osoz, gainera; hori tragedia da. Bada gehiago, guk badakigu zer dugun hemen baina Espainiako Estatuan tertulia horiek eman ematen dira, eta hangoek duten informazio bakarra, askotan, hori da. Nolanahi ere, guk badakigu zer dagoen eta eurek esandakoarekin alderatuz, komedia sortzen da. Hori da azken batean, Vizcainok programa sortzean izan zuen asmoa: tragediatxo horrekin barre egitea.

Euskal gizartearen kontura ere barre egin duzue, baina.
Betiko kontua da, baina egia da, besteen lepo barre egiteko zure buruaz barre egiten ikasi behar duzu lehendabizi. Hori hasieratik geneukan argi, gure kontura barre egin behar genuela: herri moduan ditugun ohiturekin, hemen gertatzen diren gauzekin... Finean, desdramatizatzea da barre egitea, guk ere komiko bihurtu nahi genuen hori guztia. Haiek ere, dena den, oso komiko bihurtzen dute dena; ez da hain zaila izan.

Gidoia zabalik utzi duzue. Zergatik?
Gaurkotasunak asko agintzen duelako, komedia politikoa da gurea eta politika egun batetik bestera aldatzen da, bereziki hemen. Orduan, beharrezkoa zen eszenatxo bat zabalik uztea azken asteetan gertatutakoa sartu ahal izateko, tira, gertatutakoa baino, jazoera horien inguruan esandakoak. Guk harreman zuzena dugu Javier Vizcainorekin, berak esaten digu astero zer duen. Sartu genuen azkeneko gauza sukaldariena izan zen, astero-astero astakeriak esaten dituzte baina den-denak ezin ditugu sartu. Jendeak erraz identifikatu behar ditu. 2000ko irrati-korteak ere badaude, eta gaurkotasuna dute.

Javier Vizcaino, irratsaioaren sortzailea, sinesgaitz zen hasieran. Nola hartu du oholtza gainekoa?
Gidoiaren lehenengo bertsioa irakurri zuenean harri eta zur geratu zen, ez zuen halakorik espero. Nik azalduta nion kontua, baina berak ez zuen ondo ulertzen. Entseguak ikusi zituenean barre egin zuen! Nik uste oso pozik dagoela. Bera ere oso harrituta geratu zen irratsaioak arrakasta izan zuenean, gauza bera gertatu zitzaion liburuarekin eta orain antzezlanarekin.

Protagonisten iritzirik heldu al zaizue?
Ba mementoz ez dakigu ezer, tamalez. Nik behintzat gogoa dut zerbait entzuteko, azken batean eurak direlako protagonistak, eurei esker sortu dugulako antzezlana. Dena den, izenik ez dugu esaten eta esatariak ateratzen direnean fikziozko izenak erabiltzen ditugu, agian horregatik...

Koktel ederra da Cocidito madrileño: 70 pertsonaia, 50 eszena, irrati-korteak zuzenean...
Bai, oso antzezlan azkarra da, hori zen hasierako asmoa. Nik uste jendeak ez duela astirik dena barneratzeko, horregatik, askok eta askok obra bigarrenez ikusi nahi dute, gauza asko oharkabean joan zaizkielako. Guretzat lan handia da, kontzentrazio handikoa. Gainera, aktore bakoitzak 15 roletik gora egiten ditu, nik neuk 20 ditut... Pertsonaiatik pertsonaiara izaera, fisikoa, arropa... dena aldatu behar duzu, zoramena da, baina, era berean, polita.

Ikusiko al dugu Cocidito madrileñoren bertsiorik euskaraz?
Ezinezkoa da, pena handia ematen badit ere. Lanaren erdia irrati-korteetatik atera dugu. Tertulietan esandako horiek gaztelaniaz dira, hitzez hitzekoak, eta ezin dugu solasaldietatik ateratako ezer aldatu; ezin ditugu euskarara, berdin frantsesera, edo ingelesera itzuli. Nahigabea ematen dit hain leku handietan egotea eta antzezlana euskaraz ez izatea. Pena da arrakastatsua den obra bat erdalduna izatea.

Ba al da Espainiako Estatuan taularatzeko asmorik?
Primerakoa litzateke Madrilen egitea. Katalunian aukerak egon daitezke, oraindik ez dakigu. Dena dela, uste dut Madrilera joatea oso gauza garrantzitsua izango litzatekeela, madrildar guztiak ez direlako berdinak, askok badakite zer ari den gertatzen. Bestalde, han egon diren artista askori gertatutakoa, musikariei gertatutakoa, gogoan izateko balioko luke.

Madrilgo tertuliakideak, bor-bor
Tolosako Leidor antzokian estreinatu zenetik, arrakastatsu dabil Glu Gluren antzezlana. Oholtzaratu duten guztietan "Ez dago sarrerarik" oharra jarri behar izan dute antzokiko atean. Radio Euskadiko Mas que palabras saioko izen bereko atala du oinarri antzezlanak. Bertan, Espainiako Estatuko hainbat irrati katetan tertuliakideek Euskal Herriari buruz esandako "harribitxiak" aireratzen dituzte. Euskara, homosexualitatea, ikastolak, eliza edo herri kirolak bezalako gaiak astintzen dituzte Ramon Castrok, Gorka Aginalgaldek, Gurutze Beitiak, Josean de Miguelek eta Galder Perezek haragitutako pertsonaiek. Jakiak, baina, iraungitze-data du; antzerki-bira hilabete batzuetara mugatu dutelako Glu Glukoek. Estreinaldi ofiziala Bilbon egingo dute otsailaren 14an baina aurretik Leioan -urtarrilaren 28an-, Oñatin -otsailaren 4an- eta Barañainen (11n) izango dira. On dagizuela!


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude