Meningitisaren kontra txertatuko dituzte 11-20 urteko gazteak


2005eko urtarrilaren 09an

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 180.000 adoleszente txertatuko ditu meningitisaren kontra, urtarrilaren 10etik aurrera. Gabonetako oporraldiak amaitu eta berriro eskolara itzultzean, hasi lehen hezkuntzako seigarren mailatik (11 urte) eta unibertsitate ikasketen hirugarren urtea egiten ari direnetaraino (20 urte), aparteko kanpaina bat jarriko da martxan. Meningokokoaren kontrako txerto honek C izeneko meningokokoak eragindako meningitisari aurre hartzea du helburu.
Osakidetzak informazio-gutun bat igorri die adin horietako seme-alabak dituzten gurasoei, eta bertan esaten den bezala, azken urteotan atzemandako meningitis kasuek gora egin dutenez »90eko hamarkadatik hasita batez ere», 1,8 milioi euroko (300 milioi pezeta inguru) kostua izango duen kanpaina prestatu dute.
1997-98 ikasturtean txertaketa-kanpaina berezi bat jarri zen martxan »A+C meningokokoaren kontrako txertoarekin», 18 hilabete eta 20 urte bitartean zeuden gazteentzat. Eta handik urtebetera, 1999. urtean, botiketan beste txerto bat agertu zen C serotaldeari soilik bideratua. Txerto berri honek babes eraginkor eta iraunkorragoa ematen zuen aurreko txerto konbinatuak baino, eta horregatik 2000. urtean eskola-egutegian sartu zen, sei urtetik beherakoentzat.
Horixe da, hain zuzen ere, urtarrilean abiatuko den kanpaina 11 urtetik gorako gazteentzat diseinatzeko arrazoia, adin horretatik beherakoak txertatuak baitaude. Horrela, bada, 2005eko urtarrila/otsaila bitartean 11-20 urte bitarteko 180.000 gazte C meningitisaren kontra txertatuko dira, ahal izanez gero ikastetxean bertan »17 urte arteko gazteen kasuan», eta Osakidetzako osasun-zentroetan nahiz unibertsitateetako zerbitzu medikoetan »18-20 urteko neska-mutikoentzat».
Etxeetara igorritako gutunean esaten den bezala, txertoa eraginkorra eta segurua da. Txertoa jarri ondoren, erreakzioak oso arraroak dira: hantura ziztada-gunean edo sukar-apur bat.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 09a
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude